VGaztea

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena

Emantzipazioa

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena aurkeztu du.

Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. Geihago…

Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019

Emantzipazioa

Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019” izeneko txostena kaleratu berri du. Txosten hau egiteko Etxebizitza Beharrei buruzko Inkesta hartu da oinarri eta bertan 18 eta 34 urte bitarteko gazteen egoera aztertzen da, emantzipazioari dagokionez: adin horretako zenbat gazte dauden emantzipatuta, nolakoak diren beraien etxebizitzak, emantzipatuta ez daudenen artean zenbatek behar duten etxebizitza bat, zer nahiago luketen eta abar.

 

Eta genero-ikuspegia etxebizitza gaian txertatuko bagenu?

hiruburu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK-k) “Eta genero-ikuspegia etxebizitza gaian txertatuko bagenu?” argitaratu du.

Azken urteetan pausuak eman dira eta bide horretatik jarraitu behar da berdintasun erreala lortzeko. Izan ere, oraindik ez da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa eta integrala lortu. COVID-19ak eta honen ondorioek aurrez estrukturalak ziren hainbat arazo nabarmendu dituzte: Indarkeria Matxista, soldata baxuagoak, lanaldi partzial gehiago, emantzipatzeko oztopo handiagoak, segregazio horizontala zein bertikala… Horregatik da hain garrantzitsua genero-ikuspegia zeharkako balore bezala txertatzea politika guztietan, baita etxebizitza gaian ere.

Berrogeialdiak etxeari buruzko hainbat hausnarketa ekarri ditu: metro karratuak, balkoiaren garrantzia, distribuzioa, espazioen diseinua, zein diren lehentasunak… Gai oso zabala izanik, genero-ikuspegiarekin aztertzerakoan hainbat modu daude. EGKtik bi izan ditugu abiapuntu: batetik, familia ereduak eta hauek etxebizitzaren egituran duten eragina; bestetik, ea etxebizitza espazioak seguruak diren emakume gazteentzat.

Etxebizitzak familia eredu tradizionaletik at

Inguruan dugun edozein etxebizitza aztertuz gero ia denak oinarri androzentriko eta patriarkalak jarraituz eratu direla ikusiko dugu. Zergatia? Familia eredu tradizionalarentzat egindakoak zirelako. Gizartea aldatzen doan heinean berau osatzen dutenen beharrak ere moldatuz doaz, baita familia ereduak ere. Ildo honetan, oso interesgarriak dira Zaida Muxi arkitektoak egindako azterketak edo liburuak (bat aipatzearren Mujeres, casas y ciudades.: Más allá del umbral). Azken urteotan arkitekturatik gaia asko landu da eta etxebizitza kolaboratibo komunitarioak, belaunaldi arte cohousing-ak… garatu dira. Gertutik gehiago jakiteko arkitektura fakultateko irakasle eta ikasleekin harremanetan gabiltza horiek gazteriarengan proiektatu daitezkeen jakiteko. Kuriositatea piztu bazaizu, hemen daukazu ZAK taldearen webgunea.

Bestetik, etxeen espazioen distribuzioaren eta honek sortzen duen hierarkia aztertzea garrantzitsua da. Segurtasunaren ikuspegitik, familia barnean sortzen dituen rol eta jokabideak kontuan izanda edo pribatutasuna bermatzen den aztertuta.

Informazio gehiago.

Gazteok pairatzen dugun prekaritatea islatzeko iruditegia

soldata arrakala

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK-k) “Gazteok pairatzen dugun prekaritatea islatzeko iruditegia” argitaratu du.

Emantzipa… Zer? lantaldean garatu ditugu eta hobekuntza-proposamenak mahai gainean jarri.

Lan baldintza egoki eta duinak izatea eskubide bezala aldarrikatu dugu urte luzez. Azken urteotan hartu diren erabakiekin, ordea, lan baldintzak nabarmenki kaskartu dira: prekaritatea, behin-behinekotasuna, lanaldi partzialak, soldata baxuak, segurtasun eza, gainkualifikazioa, beka eta praktiken erabilera desegokia, etab. Hori dela-eta COVID-19ak sortutako ondorioak eta hauen kalteak modu larriagoan pairatu ditugu gazteok gure errealitatetatearen esparru guztietan. Honen guztiaren aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) egoera gizarteratzeko, prekaritatea islatzeko, baldintzak salatzeko eta hobekuntza-proposamenak mahai-gainean jartzeko iruditegi bat osatu dugu. Izan ere, gazteok emantzipatzeko orduan dugun arazoaren arrazoietako bat enplegu egoera da.

Eraldatu beharrekoak

Lan prekaritatea: Langabezia-tasek behera egin dute, baina sortu diren enpleguak ez dira kalitatezkoak eta ez dute emantzipatzeko diru-sarreren jarraitutasuna eta duintasuna bermatzen. Horregatik, gazteen enplegarritasuna sustatzeko kalitatezko formulak sortzea, ekintza positiborako neurriak hartzea (klausulak, kupoak, belaunaldi arteko erreleboa) eta lan ikuskaritza handitzea aldarrikatzen dugu.

Genero arteko soldata-arrakala: emakumeek gizonezkoek baino %25 gutxiago kobratzen dute eta, gainera, aldi baterako kontratu eta lanaldi partzial gehiago dute. Orokorrean, emakumezkoek egiten dituzten lan hauei balio sozial eta ekonomiko txikiagoa ematen zaie. Ondorioz diskriminazio horizontala (emakumeak sektore eta okupazio batzuetan metatzea) zein bertikala (kristalezko sabaia) ematen da. Egoera irauli ahal izateko enplegura bideratutako politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea, familia eta lanaren arteko kontziliazio neurriak aplikatzea eta soldata-arrakala ezabatzeko zigor gogorragoak jartzea proposatzen dira.

Datu eguneratuen beharra: errealitatea ondo ezagutzeko kontuan hartu behar dira genero-perspektiba, adin-tartea eta genero bitarrean kokatzen ez diren pertsonak.

Emantzipatu ahal izateko soldatak: 2018ko batez besteko soldata 1.164 eurokoa izan zen eta 2017an gizonezkoena 1.157 eta emakumezkoena 1.025. Honekin emantzipatzea ezinezkoa da, diru-iturrien %88,3a bideratu behar dugulako alokairura (zorpetze onargarria %30 da eta %40 gehiegizko ahalegintzat hartzen da). Batez besteko alokairu prezioa 1.51,3€ da (Gasteiz 1.070,1€, Bilbo 1.075,6€, Donostia 1.305,2€).

Informazio gehiago.

Etxebizitzari eta gazteei buruzko azterlanak

Udal Gazte Planaren esparruan, gure hiriko gazteen errealitatea sakonki ezagutzen lan egiten da, oinarrizko zutabea baita udal gazte-politika eraginkor baten jarduera-esparrua zehazteko. Horretarako, gazteen errealitatearen behatokia daukagu.

Etxebizitza eta enplegua dira, zalantzarik gabe, gure hiriko gazteek bizitza autonomoko proiektuak garatzeko funtsezko zutabeetako bat. Hori dela eta, gure hiriko etxebizitzaren gaur egungo egoera ezagutzeak eta eremu horretan nazio mailan zein nazioartean dauden alternatiba berritzaileak aztertzeak balio behar dute Gasteizko gazteen emantzipazio-proiektuak garatzen lagunduko duten neurriak ezartzeko.

Horregatik, Udaleko Gazteria Zerbitzuak egoitza-eremuari eta gazteei buruzko bi lan aurkeztu ditu. Duela gutxi egin dira, eta gazteek, solaskide espezializatuek eta sektore pribatuak parte hartu dute. Aipatutako Udal Gazte Planaren barruko ekintzak.

Lehenengoak Gasteizko gazteen errealitatea aztertzen du, etxebizitzari dagokionez, bai eta nazioan zein nazioartean beste leku batzuetan dauden elkarlaneko etxebizitzen alternatibak ere, eta gure hirian aplikatzeko aukera aztertzen du.

Eta bigarrenak Gasteizko gazteek etxebizitza eskuratzeko gaur egun bizi duten egoerari erreparatzen dio, gazte batek emantzipatzeko eta bizimodu autonomoa izateko gaur egun dituen zailtasunak aztertuz. Azpimarratu behar da azterlan hori Eskualdeko Enplegu Planean, Gazteria Zerbitzuan, parte hartu zuen gazte batek egin duela, eta, horren bidez, gazteak baldintza duinetan laneratzen lagundu du. Hori da, hain zuzen ere, udaleko gazte-politikan jasotako ekintzetako bat.

Bi azterketak udalaren webgunean daude eskuragarri, gazteria atalean.

Gaur egun, “Erronka: Gazteak” programaren bidez, gazteek etxebizitza bat eskuratzeko duten egoerari heldu nahi zaio, eta, beraz, azterlan horiek oso lagungarriak dira hiriko kolektiboari eta egungo errealitateari egokitutako ekintzak inplementatzeko.

Emantzipazio Behatokiaren txostena

observatorio emancipación

Espainiako Gazteriaren Kontseiluak gazteen emantzipazioaren azken behatokia (OBJOVEM) aurkeztu du, eta bertan erakusten da etxebizitza eskuratzea dela oraindik ere gazteen arazo nagusietako bat.

Txostenak 2019ko lehen seihilekoari egiten dio erreferentzia, eta erakusten du emantzipatzeko orduan gazteek gehien aukeratzen duten aukera alokairua dela. Hala ere, alokairuko etxebizitza bat bakarrik eskuratu nahi duen gazte batek soldataren %90 baino gehiago bideratu beharko luke, batez beste.

Informazio gehiago.

Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018

emantzipazioa 2018

Gazteen Euskal Behatokiaren txosten hau seriearen seigarrena da eta bertan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu.

Horretarako hamabi adierazle kalkulatzen dira; adierazle horiek etxebizitza librea zein babestua erosketaren bidez edo alokairuaren bidez eskuratzeak dakarren kostu teorikoa adierazten dute. Kostu teorikoa da, oinarritzat hartzen diren datuak batezbestekoak baitira: erosten edo alokatzen diren etxebizitzen batez besteko prezioak, gazteen batez besteko soldatak eta hipoteka-maileguen baldintza arruntak. Beraz, egoera orokorrak aztertzen dira eta ez kasu indibidualak.

Datuak eta beraien bilakaera (2007-2018 aldiari dagokiona) Euskadi osorako aurkezten dira, bai eta lurralde historiko bakoitzerako ere. Gainera, sexuaren eta adin-taldeen arabera bananduta azaltzen dira.

Informazio gehiago.