VGaztea

Erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan: “Ekuadorreko Amazoniaren bihotzera bidaia”

2019an, hamaika euskal gazte Ekuadorrera joan ginen Mundukide eta Laboral Kutxaren eskutik, Waorani eta Kichwas nazionalitateko gazteekin batera, gure munduaren ikuspuntua aldatuko zuen esperientzia bati aurre egiteko.

Gonbidatzen zaituztegu erakusketa ikustera, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (Espainia Plaza 1, behean) 2021eko maiatzaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 16tik aurrera, goizez bakarrik egongo da irekita.

Egileak: Ana V. Santamaría, Ioar de Guzmán, Josu Ortiz de Landazuri eta June Prieto.

Informazio gehiago

Gazteriaren erakusketa espazioa

exposición

14 eta 30 urte bitartean badituzu, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan gune bat duzu zure argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak… erakusteko. Aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikorako irekia.

Oraingo erakusketa

Artista: Maitane Argote Guzmán.

Izenburua: Loturak.

Datak: 2021ko martxoaren 17tik apirilaren 16ra.

Mota: Pintura.

Espazioaren ezaugarriak

Apalak: gazte Informaziorako Udal Bulegoko Aretoak 10 cm-ko sakonera eta 3,60 m-ko luzera duten bi apal ditu. Apalen eta sabaiaren arteko distantzia 90 cm-koa da.

Markoak: gainera, 40* 50cm-ko 12 marko jartzen dira gazte interesdunen eskura, beren sorkuntzak erakusteko euskarri gisa erabil ditzaten.

Inprimaketa: inprimatu beharreko obra bada, Gazte Informazio Bulegotik ere egin daiteke lan hori, baina ez paper fotografikoan.

Zabalkundea: erakusketa iragartzen duten kartelak inprimatuko ditugu, eta gizarte-etxeetan eta kiroldegietan banatuko ditugu. Udaleko sare sozialen bidez ere zabalduko da erakusketa.

Ordutegia: erakusketa jendearentzat irekitzeko ordutegia bulegoarena izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

Aretoa lagatzeko baldintzak: Espazioaren aldi baterako lagapena hilabetekoa izango da, baldin eta eskaerak horretarako aukera ematen badu.

Lagapen-akordio bat sinatuko da esposizioaren baldintzak adosteko unean.

Interesa baduzu…

Idatz iezaguzu mezu elektroniko honetara eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

ARTgian jarri da ikusgai Gazte Klik Klak lehiaketaren ‘Hiri orbainak’ erakusketa

Gazte Klik Klak

‘Hiri orbainak’ erakusketa otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai ARTgia aretoanGasteizko Udalak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da erakusketa. Azken edizioan 41 gaztek 54 lan aurkeztu zituzten guztira: 44 argazki bilduma eta 10 bideo. Erakusketak lehiaketaren hamabigarren edizioko irabazle eta hautatuen lanak biltzen ditu.

Ikusgai dauden lanen artean hiri-orbainak kontzeptuaren askotariko interpretazioak aurkituko ditugu, hori izan baita aurtengo lehiaketarako proposatutako gaia. Besteak beste, trenbideak, kalean egiten diren obrak, herritarrak, egitasmo bat zuten lekuen eta gaur egun direnen arteko kontrastea, faltan botatzen diren lekuak zein langileak dira erakusketaren protagonistak: arrastoa uzten duten orbainak.

Asier Corredera, Maitane Campos, Maria Fariñas eta Liam McDonnell irabazleen lanez gain, Elaia Chacartegi, Irati Bóveda, Christopher Thomas Galvez, Liam McDonnell, Susana Garcia de Vicuña, Pablo García eta Sara Rodríguez zazpi finalisten proposamenen hautaketa bat ikusi ahalko da.

Sara Berasaluce argazkilariak eta Alazne Payueta artistak komisariatu dute 2020ko Gazte Klik Klak-en edizio hau, ARTgia Sorgune & Aretoaren izenean, eta 2021eko Tetrapack-en komisario izango dira halaber.  Azken edizioetan lez, GKK-en aurreko edizioetako irabazleen artean komisario elkartua izendatu da, zeina Yone Estivariz Urraca argazkilaria baita edizio honetan.

Erakusketa: ‘Polotik Polora. Paradisu natural handietara bidaia, National Geographic-ekin’

De Polo a Polo

Noiz

Hasiera eguna: 2020/12/18, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2021/01/12, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Erakusketak planetako naturguneen edertasuna eta aniztasuna ekarriko dizkigu, eta hauek dituzten mehatxuak. Aldi berean, giza jardueraren ondorioz arrisku larrian dauden espezieen galera-tasa handia eta gure planetaren suntsitzearen ondorioei buruz hausnartzeko espazioa nahi du izan.

Artikotik Antartikaraino bidaia egitera gonbidatzen gaitu, Lurreko naturgune ikusgarrietan barrena, horietako asko hotspots direlakoak: biodibertsitate handiko ekoeskualdeak, espezie endemikoen maila altua dutena eta giza jardueraren ondorioz larriki mehatxatuak daudenak.

Erakusketa Santa Barbara plazan egongo da.

Gazte Klik Klak 2020. Lan hautatuen erakustaldia

Gazte Klik Klak

Noiz

Hasiera eguna: 2021/01/15, hasiera ordua: 18:00, amaiera eguna: 2021/02/14, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Gazte Klik Klak 2020 gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa da. Erakusketa honetan irabazleen eta hautatuen lana ikusi ahal izango duzu.

Inaugurazioa

urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 10:00etan

Erakusketa

2021eko urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra arte

Lekua

ARTgia sorgune & aretoa José Lejarreta 41, behea

Zikloa: “Fokuan. Aterpea Mediterranoan”

Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak “Fokuan. Aterpea Mediterraneoan” zikloa antolatu du, hitzaldi sorta bat, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa bat, Europan babesa bilatzen saiatzeko beren herrialdea uzten duten milaka migratzaile eta errefuxiaturen egoerari erreparatzen diona. Siriako gerra eta haren ondorioak, segurtasun eta babes bila joandako pertsonekin, eta Europako migrazio-politika nahasia dira Mediterraneoan bizi dugun tragedia humanitarioari buruzko hausnarketa sustatzea helburu duten jarduerak.

Informazio gehiago.

“I want to believe” argazki erakusketa

i want to believe

“Alien. I want to believe” Haziak proiektuaren bigarren atala. Aukera honetan, iraileko sormenezko argazkigintzaren lantegian egindako lanak ikusiko ditugu. Era berean, Leire Baztarricaren lan pertsonala ikusteko aukera izango dugu.

Erakusketaren kontzeptua artistek sortu duten fantasia baten ingurukoa da. Emakume migratzaileen esperientzietan jartzen dute arreta, estralurtar gisa jantzita, otrezia-sentimendua Leireren esperientzia pertsonalaren metafora gisa nabarmentzeko. Hau aitzakia bat besterik ez da erakusketa koloretsua, bakarra, modara bideratua eta gustu onekoa sortzeko; oso femeninoa eta estetika erretro-futuristan inspiratua eta zientzia fikzioarekin lotua.

Inaugurazioa: otsailak 28, ostirala, arratsaldeko 20:00etan

Datak: otsailaren 28tik maiatzaren 2ra

Lekua: Zuloa Irudia, hedegile kalea 21

 

Gazte arte erakusketaren inaugurazioa

Gazte arte erakusketa

Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Lehiaketak sorkuntza esparru eraberritzailea bultzatzea du helburu. Prosezu sortzailea hiru fasetan osatuta dago: lehiaketa, sorkuntza tutoretzapean eta erakusketa.

Gazte Arte lehiaketan hautatutako 4 pertsonek abenduaren amaieran, Montehermosoko Arte Gaztearen Lantegietan euren obra sortzeko aukera izan zuten. Horretarako Ibon Sáenz de Olazagoitia ikus arteen eremuan artista espezializatua denaren tutoretza eta laguntza izan zuten.

Gazte horiek banakako sortze-prozesu horretan eginiko obrekin taldeko erakusketa bat osatu dute. Erakusketa Montehermoson, Jovellanos Aretoan, urtarrilaren 31tik otsailaren 21era arte izango da.

Urtarrilaren 31an, erakusketaren inaugurazioa egin zen, bertan artista gazteek bisita gidatu baten bitartez euren obra azaldu zioten bildutako jendeari:

IBAI COBO: “La escala de la lógica”

ALBA TOJO: “Irudipean”

JUNE ALMARZA eta AROA ARRIZUBIETA: “Bizidunalizazioa”

ADRIANA FARIÑAS: “Yo, espejo”.

Erakusketaren ordutegia:

  • Astearte, asteazken eta ostegunetan:17:00-20:00.
  • Ostirala eta larunbatetan: 11:00-14:00/ 17:00-20:00.
  • Igandeetan: 11:00-14:00.

 

Gazteentzako sexu-aholkularitzak 20. urteurrena ospatuko du bere historiari buruzko erakusketa batekin

Landatxoko gizarte-etxean izango da erakustaldia, abenduaren 15etik urtarrilaren 11ra bitartean

Gazteentzako sexu-aholkularitzak 20. urteurrena ospatuko du, Landatxoko gizarte-etxean egingo duen erakusketarekin. Hainbat informazio-taulatan, zerbitzuaren historia jasoko da. Hain zuzen ere, 1987an jarri zen martxan zerbitzu hori, Gazteria Zerbitzuak bultzaturik, eta 14 urtetik 30era bitarteko gazteei, agente sozio-kulturalei, ikastetxeei, elkarteei eta familiei aholkularitza eta informazioa ematen jarraitzen du geroztik.

Ostiralean, abenduak 15, irekiko ditu ateak erakusketak, 19:30ean, eta 2018ko urtarrilaren 11ra arte egongo da zabalik. informazio gehiago Geihago…