VGaztea

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegiak.

Gizonak etxeko lanetan sentsibilizatzeko  eta gaitzeko lantegiak.

(2014ko urria-2015eko ekaina lantegi ezberdinak)

Informazio gehiago berdintasunerako web orrian

Gizonek etxeko lanak egiten (etxea garbitu, txukundu eta antolatu, etab.) eta arropa zaintzen ( garbitu, lisatu, oinarrizko josketa eta konponketa) zenbait abilezi eta gaitasun eskuratzeaz  sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegi praktikoak, gizonen erantzunkidetasunaren ikuspuntua kontuan hartuz betiere.

Helburua: Gizonek erantzunkidetasuna garatzea, etxeko lanetan eta arropa zaintzeko arduretan.

Edukiak: etxeko txukunketa eta garbiketa: sukaldea, komuna, lurzoruak, zenbait objektu; garbiketarako tresnak eta produktuak; arroparen garbiketa eta zainketa: oihal motak, orbanak, lisaketa; josteko oinarrizko teknikak, etab.

Norentzat: 18 urtetik gorako gizonentzat.

Izena eman ahala banatuko dira lekuak. 2014an izango diren lantegietan, irailaren 8tik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte; 2015eko I. hiruhilekoko lantegiak, abenduaren 15etik  lantegia hasi baino astebete lehenagora arte eta 2015eko II. hiruhilekokoa, martxoaren 9tik jarduera hasi baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena, gizarte etxeetan edo kirol instalazioetan, 010 telefonoan eta udaleko web orriaren bidez (www.vitoria-gasteiz.org).

Izena ematea

Erantzukidetasunari buruzko lantegia, seme-alabak zaintzeko

Postal hau Diseinu Eskolako ikasleek egin zuten.

AMA/Arabako Amen Elkarteak era Gasteizko Udaleko Berdintasunerako  Zerbitzuak erantzukidetasunari buruzko jardunaldia antolatu dugu, “Erantzukidetasuna: Berdintasunean aurrera egiteko eta bizikidetasuna hobetzeko bide bat”. Azaroaren 17an izango da Pilar Gizarte Etxean,10:30etik 13:30era.

Jardunaldia gizoneei eta gizarteari oro har eta, bereziki, berdintasunean aurrera egin nahi dutenei eta etxeko esparruko ardurak onartu nahi dituztenei, zuzenduta dago. Haurrentzako haurtzaindegi-zerbitzua egongo da eta 12:30ean LUA antzerki taldeak “Sorgintxikia” lana antzeztuko du.

Interesgarria izango litzateke partehartzaileen kopurua jakitea, bai tailerrean bai haurtzaindegian.

Izena emateko: info@azparticipacion.com 680 66 12 32