VGaztea

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du

rocódromo ariznabarra

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du, azken asteetako berritze-lanen ondoren.

Aste honetan zabaldu da atzera Ariznabarreko rokodromoa, urtarrilaren 11z geroztik hainbat berritze-lan egin direlarik. 36.901 euroko kostua izan dute lanek, guztira, eta, horri esker, hainbat elementu ordeztu ahal izan dira, hala nola panelak, plaketak eta zintzilikatzeko sistemak. Metalezko egiturak ere indartu dira, eta akatsak konpondu, ordeztu beharrik ez zuten euskarrietan. Rokodromoko lau bertikaletatik hirutan egin da esku-hartzerik handiena —23.000 euro inguruko lanak—.

Bai rokodromo hori bai Hegoaldekoa zorroztasun handiz aztertu ondoan egin dira obrak. Lehenago egin ziren Hegoaldeko hobekuntzak, 17.000 euroko inbertsioarekin.

Ariznabarreko rokodromoa berriro zabaltzeak aukera emango du Salburuko eta Hegoaldeko rokodromoetan ohiko ordutegiak berreskuratzeko, ordutegi zabalagoa izan baitute hori itxita egon den bitartean.

Ariznabarreko rokodromoak eskalatzeko 420 m2-ko azalera du (% 50 bertikal, eta % 50 erortzearekin). 40 metroko zabalera du hormak, eta 9,5 metroko altuera. Zailtasun maila ezberdineko 62 bide ditu, eta sokak, goitik beherako guztietan.

Abiadurako eskaladarako horma berri bat

Hegoalde gizarte etxeko instalazioetan abiadurako eskaladarako horma bat jarri dute.

Abiadurako eskaladarako horma edo “speedwall” berria gehitu zaio udalaren kirol instalazioen sareari. Hegoalde gizarte etxean jarri da abiadura-diziplina entrenatzeko berariaz diseinatutako osagai hori. 15,44 metro luze eta 6 metro zabal da, bi eskalada-bide berdinetan banatuta, beraz, ziur aski eskalada mota ikusgarriena dena praktikatzeko zehaztapen ofizialak betetzen ditu. Estatu mailan bakarrik bost leku hauetan dituzte horrelako instalazioak: Gasteiz, Iruñea, Lugo, Huelva eta Madril. Geihago…

Haziak ideia gazteen lehiaketik Xtraclubeko programaziora: eskalada lantegia.

Xtraclubeko programazioan eskaintzen den eskalada ikastaroa aurtengo ideia gazteen haziak lehiaketara aurkeztutako proiektua da. Dagoeneko taldea osatu da eta 4 saio izango dituzte eskaladan hasteko Ariznabarrako eskalada-murruan. Haitzetan ere aritzea frogatuko dute Eginora egingo baitute irteera bat. Egun horretan, taldeari Xtraclubeko argazkigintza ikastarokoak gehituko zaizkie, eta den-dena jasoko dute euren kamarekin.