VGaztea

Gazteria-Iragarki Taula

Zure eskura jartzen dugu espazio bat, zu iragartzeko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko: pisu bat, alemaneko irakasle bat, zure zaletasunak partekatzeko norbait… eta askoz gehiago.

Gogoratu, 14 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, online iragar zaitezke.

Lana eta/edo etxebizitza eskaintzen baduzu, ez dago adin-mugarik.

Zerbitzu hau doakoa da. Iragarkiak hilabetez argitaratzen dira, eta epe hori igarotakoan, posible da zerbitzua berriro erabiltzea.

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldian izena emateko azken egunak

Hiruburu Instagram

Hator politikariekin eta teknikariekin eztabaidatzera gazteentzako etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz ‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldian.

Irailaren 29an bilduko gara Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian, 18:00etan. Ez ahaztu aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela.

Azken egunak inprimaki honen bidez izena emateko.

Informazio gehiago: www.egk.eus

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldia

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria ZerbitzuakEuskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren eta EHU-ren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ saioan burutuko den Hiruburu jardunaldia egingo dugu. Non gazteakpolitikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Irailaren 29an, gazteon etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz hitz egingo dugu. Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioian Gasteizen garatuko da 18:00etan. Hiruburu honen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Eguna: Irailak 29.
Tokia: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Iragarki Taula

Gazteentzako (16-35 urte) gune bat da, eta bertan iragarri edo aurkitu daiteke bilatzen ari direna: alemaneko irakasle bat, zaletasun bat partekatzeko lankide bat, alokairuko gela bat…

35 urte baino gehiago badituzu, baina pisu bat edo logelak alokatu edo eskaintzeko lan bat baduzu, iragarki bat ere jar dezakezu.

Doako zerbitzua da.

Kontsultatu gure webgunea informazio gehiagorako eta iragarki bat jartzeko.

Etxebizitzari buruzko topaketan izena emateko azken egunak

Teknikari eta politikariekin hitz egin nahi duzu eragiten dizuten gaiei buruz? Orain duzu aukera. Zatoz datorren ekainaren 7an Europa Biltzar Jauregira 18:00etan etxebizitzari buruz hitz egitera eta zure kezkak azaltzera. Aprobetxatu azken egunak izena emateko.

Eta ez ahaztu ekainaren 14an enpleguari buruz hitz egingo dugula.

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldiak

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ bi saioetan burutuko den Hiruburu jardunaldiak egingo ditugu. Non gazteak, politikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Ekainaren 7an, gazteon etxebizitza lantzeko eta ekainaren 14an, gazteon kalitatezko enpleguan zentratzeko. Gasteizko Europa Jauregian garatuko dira 18:00etan. Hiruburu hauen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Egunak: Ekainak 7 (etxebizitza) Ekainak 14 (enplegua).
Tokia: Europa Biltzar Jauregia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Eusko Jaurlaritzaren Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura

Zer da?

Bitartekaritza-zerbitzu publikoa, doakoa eta aukerakoa da, abokatutzako eta ekonomia munduko profesional adituz osatua, eta xedea du gainzorpetutako familien eta finantza-erakundeen arteko bitartekari gisa jardutea, zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bermatzeko asmoz.

Nork eska dezake?

Euskadin erroldatuta dauden eta euren ohiko etxebizitza ordaindu ezin duten herritarrek eska dezakete, baldin eta eurei egozgarriak ez diren zergatien ondoriozko egoera bada.

Etxebizitza euren jabetzako bakarra eta ohiko bizilekua izan beharko da, 350.000 € azpiko erosketa balioa eduki eta EAE-n egon.

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekotza Zerbitzuak esku hartuko du soilik familia-unitateak finantza-erakundearekin egindako negoziazioak huts egin ondoren.

Informazio gehiago.

Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 48 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 48 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko martxoaren 8a eta 2021eko apirilaren 9a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko apirilaren 16an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – ÁLAVA INICIATIVAS INMOBILIARIAS
  • Etxebizitza kopurua: 48
  • Kokapena: OR5-8 lursaila (S19) – Aretxabaleta

Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):

  • Hiru logelako etxebizitza (90 m2) + eranskinak: 182.564,12 €
  • Etxebizitza egokitua (74,10 m2) + eranskinak: 161.546,09 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago.