VGaztea

Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza helduen euskalduntzea sustatzeko

Xedea:

A1, A2, B1 eta B2 mailetako ikasleen matrikularen prezioa gutxiagotzea 2020-2021 ikasturtean.

Zenbatekoa:

85.000 euro banatuko dira:

Aurrez aurreko ikastaroetan:

  • 248-400 orduko moduluak: 75 euro.
  • 401-600 orduko moduluak: 120 euro.
  • 601 ordu baino gehiagoko moduluak: 240 euro
  • 190 ordu edo hori baino gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 75 euro.

Norentzat:

  • A1, A2, B1 eta B2 mailetan HABEk homologatutako Arabako edo Trebiñuko euskaltegi batean matrikulatzen zaretenontzat (herri administrazioetako langileak ez).
  • 2020ko abuztuak 10 dituenean adin nagusikoa denarentzat.
  • Arabako Luralde Historikoan edo Trebiñuko Barrendegian 2020ko abuztuak 10 dituenean erroldaturik zaudetenontzat.

Nola:

Matrikulazioarekin batera, inprimaki orria bete behar da, eta euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko dio matrikulazio prezioari. Eskaera Aldundiari bideratuko zaio, eta Aldundiak eskaerak ebatziko eta jakinaraziko dizkio euskaltegi bakoitzari.

Baldintzak:

  • Euskaltegietan eskura izango duzu dirulaguntzen eskaera inprimakia edo, bestela, www.araba.eus edo www.euskaraba.eus web guneetatik jaitsi ahal izango da.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia edo pasaportea aurkeztu beharko da.
  • Trebiñuko Barrendegian erroldatutako eskatzaileek erroldatze zedula aurkeztu beharko dute.
  • Eusklategiak matrikulazio prezioa doitu badio ikasleari, baina suertatzen bada ikasleak hainbat arrazoi direla medio ebazpen-laguntza ez jasotzea, konpromisoa hartzen du doiketaz egindako diru-kopurua euskaltegiari itzultzeko.

Eskaera epea:

2020ko irailaren 30era arte.

Informazio gehiago.

 

 

IKA-k aurrez aurreko ikastaro telematikoak eskainiko ditu

Aurten, lehenengo aldiz, ekainetik aurrera aurrez aurreko ikastaro telematikoak eskainiko ditugu, bai udarako, bai urritik aurrerako ere. Ikastaro horietan, eta telematikoki bada ere, aurrez aurre emango ditugu ordu guztiak: Erritmoa orain arteko ikastaroena izango da (2 eta 5 ordukoak), eta bideo-deien bitartez, aurrez aurre egongo bagina bezala arituko gara. Horrela, modu presentzialean euskaltegian egiten dugun bezala, azalpenak zuzenean emango ditugu, eta eginkizunen eta ariketen zuzenketak ere eskola-orduetan egingo ditugu. Zuentzako tutoretzak ere ikastaroaren ordutegiaren barruan txertatuko ditugu.

Hurrengo egunetan zehaztapen gehiago emango ditugu. Eta, berehala uda ate joka hasiko zaigunez, uztailean, abuztuan eta irailean eskainiko ditugun 100 orduko eta 40 orduko ikastaro telematiko zein presentzialen berri ere emango dugu.

Informazio gehiago.