VGaztea

Gauekoak-eko proiektu-poltsaren deialdia amaitu da.

Joan den maiatzaren 4an Gauekoak taldeak bere proiektu-poltsaren beste deialdi bat egin zuen. Bertan, aisialdi alternatiboko programaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi zituzten Gasteizko gazteak, kolektiboak eta elkarteak aurkez zitezkeen.

Proposamen horiek bidaltzeko epea ekainaren 4an amaitu zen, eta guztira 24 proiektu jaso dira, gai ugari eta askotarikoak jorratzen dituztenak.

Kultura, kirola, ingurumena, berrikuntza eta informazioaren teknologiak interesgune argiak dira hiriko gazteen aldetik. Genero-berdintasuna, elkartasuna edo kulturartekotasuna ere izan dira programaren oinarri aktibo eta aberasgarritik landu beharreko inspirazio eta beharrak.

Gogoan izan poltsa hori urtean zehar irekita egoten dela. Beraz, gogotsu geratu bazara, gure helburuekin bat datorren ideia bat bururatu bazaizu, anima zaitez! eta honako helbide honetara bidali: info.gauekoak@gmail.com.

Horren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero Udalaren web orriko Gauekoak atalean sartu edo Sare sozialtean aukituko gaituzu.

@gauekoak.gasteiz

e-GA – Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen proiektu- lehiaketa eta topaketa birtuala

Zer da e-GA?

Alde batetik, hizkuntza-lankidetza sustatzeko proiektu-lehiaketa da; eta, bestetik, 2021eko ekainaren 11n streaming bidez egingo den topaketa birtuala.

Testuingurua

Munduan hizkuntza asko daude, baina guztiek ez dute biziraupena ziurtatuta. Politika instituzionalez gain, funtsezkoa da gizarte zibiletik sortutako aktibismoa ere sustatzea. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza biziberritzea bultzatuko duen gizarte taldea. Testuinguru globalizatu honetan, eta erronka horri erantzuteko, hizkuntza-komunitateetako gazteen arteko elkartasuna eta lankidetza funtsezkoak izango dira hizkuntzen etorkizunerako.

Zertan da proiektu-lehiaketa?
Hizkuntza-lankidetzari buruzko proiektu bat sortzea, edo bestela, beste hizkuntza komunitate bati buruzko proiektua.

35 urte arteko gazteek parte har dezakete; ahal bada, beste hizkuntza-komunitate bateko beste gazte batekin lankidetzan. Erakundea kontaktuak errazten saiatuko da, beharrezkoa izanez gero.

Lanaren formatua guztiz askea da: hizkuntza biografia (5 orrialde, gehienez), abestia, artelana (2 orrialdeko azalpena gehienez), elkarrizketa, ikus-entzunezkoa (5 minutu, gehienez).

Hizkuntza gutxitu batean idatzita, diseinatuta, kantatuta… egon behar du; eta horretaz gain, eGA-ko hizkuntza ofizialetako batean (euskara, ingelesa edo gaztelania). Bestalde, lan originalak izan beharko dira, beste inon argitaratu gabeak.

Batzorde batek baloratuko ditu proiektuak eta, horretarako, irizpide hauek erabiliko ditu:

Originaltasuna.
Kalitate teknikoa.
Hizkuntzen biziberritzera bideratuta.
Hizkuntza-lankidetza.
Genero-berdintasuna.

Nola bidali zure proiektua

Epea 2021eko maiatzaren 23ra arte dago irekita.

Sartu galdetegian, bete eta erantsi zure proiektua. Horretarako, Google kontu bat izan beharko duzu, edozein posta elektronikorekin.

Proiektua bidali

 

 

Gauekoak: proiektu poltsaren deialdi berria

Parte hartu nahi duzu Gauekoak-en  programazioan?

Proiektuen poltsaren deialdi berria zabalik. Aisialdiko programa alternatiboaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi dituzten gazte, talde edota elkarteen egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 4an amaituko da, biak barne.

Anima zaitez eta bidali zure proposamenak!

Oinarriak eta dokumentazioa

Aurkeztu beharreko informazioa:

Errezitaldi poetiko gaztea: iluztrazioak eta musika zuzenean (Haziak programa)

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia.

Gazte horiek euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren aldeko idazketa sortzailea lantzeko ikastaro batean parte hartu zuten, eta bertan testu poetikoen bilduma bat sortu zuten. Elkarrekin sortutako testuak liburuxka hau bilakatu dira: Idatziz Sortu! elkarlanean aritutako hainbat pertsonen sorkuntzen bilduma”.

Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gazteria Zerbitzuak antolatutako “Haziak- idea gazteak” lehiaketaren proiektu irabazleetako bat.

Maiatzaren 7an, Goiuri jauregian, 18:00etan, Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika entzungo da. Geihago…

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Laburbira 2021

Laburbira

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.

Informazio gehiago.

Euskara ikasteko laguntzak

Euskara ikasteko laguntza-deialdia onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. 149.000 euro bideratuko dira HABEk homologatutako euskaltegietan eta autoikaskuntza-zentroetan ikasten duten helduei zuzendutako laguntza horietara.

Hainbat programa daude: herritarrentzat, oro har; zortzi urtetik beherako seme-alabak dituztenentzat; aisialdi- eta kirol-begiraleentzat, eta merkataritzaren eta ostalaritzaren arloko profesionalentzat.

2021eko ekainaren 30ra arte erregistratu ahal izango dira eskabideak. Euskara Zerbitzuan kontsulta daiteke informazio guztia. Aurten, hainbat berrikuntza egin ditu Udalak: alde batetik, gutxieneko asistentzia eskatuko da laguntza jaso ahal izateko —ikastaroa gainditu beharra zegoen lehen—, eta, bestetik, puntuazio-sistema bat baliatuko da, ikasketa-orduak baloratzeko, beste aldagai batzuen aldean.