VGaztea

Irailaren 14an 8:30ean Hizkuntza Klubean izena emateko epea zabalduko da!

Hizkuntza Kluba

Beste gazte batzuekin ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatu nahi al dituzu?
Irailaren 14an (asteartea) 08:30etik aurrera Hizkuntza Klubean izena eman ahalko duzu!!
Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa praktikatu ahal dituzu.
Eta EHUko Letren Fakultatean ikasten baduzu, praktikak egiteko aukera duzu!

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Aurkezpenak.

Diru bilketa minimoa lortzeko crowfunding kanpainaren ondoren, Jone Arriola, Maider Lasa eta Eñaut Zubizarretak sormen lan bakoitzarekin egin ahal izan zuten lan. Orain, jendaurrean aurkezteko unea iritsi da.

Aurkezpenak Oihaneder Euskararen Etxean egingo dira 19: 00etan.

  • Ekainak 22, Larrugorritan (Jone Arriola): gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko seriearen lehenengo kapitulua estreinatuko dute.
  • Ekainak 23, Loa loa, laguna (Maider Lasa): helduentzako sexu lo kantez osatutako diskoan oinarritutako ikuskizuna egingo du.
  • Ekainak 24, Poliedro Vol. 1 (Eñaut Zubizarreta): biolontxeloa gaur egungo musiketara egokitutako kontzertua eskainiko du.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, udal-agendan edo Gauekoak atalean kontsulta dezakezu.

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Euskara ikasteko laguntzak

Euskara ikasteko laguntza-deialdia onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. 149.000 euro bideratuko dira HABEk homologatutako euskaltegietan eta autoikaskuntza-zentroetan ikasten duten helduei zuzendutako laguntza horietara.

Hainbat programa daude: herritarrentzat, oro har; zortzi urtetik beherako seme-alabak dituztenentzat; aisialdi- eta kirol-begiraleentzat, eta merkataritzaren eta ostalaritzaren arloko profesionalentzat.

2021eko ekainaren 30ra arte erregistratu ahal izango dira eskabideak. Euskara Zerbitzuan kontsulta daiteke informazio guztia. Aurten, hainbat berrikuntza egin ditu Udalak: alde batetik, gutxieneko asistentzia eskatuko da laguntza jaso ahal izateko —ikastaroa gainditu beharra zegoen lehen—, eta, bestetik, puntuazio-sistema bat baliatuko da, ikasketa-orduak baloratzeko, beste aldagai batzuen aldean.

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sariak

Tokiko Gobernu Batzarrak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarien deialdia onetsi du Udalak 2002az geroztik antolatzen duen lehiaketa horren 18. edizioa izango da.

18.000 euroko zuzkidura dute sariek; 9.000 euro kategoria bakoitzeko irabazlearentzat —6 eta 12 urte bitartekoentzako haur-literatura eta 13 eta 18 urte bitartekoentzako gazte-literatura—. Hurrengo hilean aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak itzultzaileek. Azkeneko edizioan, Patxi Zubizarretaren ‘Animalia asko, pila, bila’ itzulpena eta Xabier Olarraren ‘Katriona’ saritu ziren. Orain artean itzulpen gehien aurkeztu den edizioa izan zen.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Lan aukeratuak

Batera

Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola
eta Uxue Botas
 gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen proiektuen orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Lasak, Zubizarretak eta Nafarretek, Arriolak eta Botasek deialdiko antolatzaileen, hots, Oihanederren, Gauekoak programaren, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute:

  • Gasteizko proiektu onenari –Loa, loa laguna– Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza,
  • Arabako proiektu aukeratuari –Larrugorritan– Vital Fundazioak eta
  • Euskal Herrikoari –Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000 € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Informazio gehiago.

 

Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak Gasteizen

Ahoskera laborategia

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean.

Ahoskera Laborategian, azentua, intonazioa, euskal doinua, etab. landuko dira.

Informazio gehiago.

Kontzertua: Huntza

BES-TE-BAT!  diska berriaren aurkezpenaren kontzertua

Huntza da berriz ere goitik behera. %100ean Huntza. Hori bai, aurreko diskoan baino askoz borobileta sendoago eta landuago eta helduago eta freskoago… Helduago eta freskoago? Kontraesanaematen du bai, baina, ikusten duzu, Huntza kontraesanen taldea da niretzat.

Deabruak Gara-ri ekin ordukohasten zara single egin litezken abestiak zenbatzen, eta konturatzen zara, bat eta bi eta hiru eta laueta bost eta sei… Denak direla single-gai. Bale, zazpigarrena (Arin-Arina) instrumentala izanikagian ez, baina bere aurretik datorren Olatu Bat esaterako, ez dakit ez ote den disko honetakokanturik sonatuenetako bat izango… Eta horrela etenik gabe! Ez da disko luzea, ordu-erditik ez daasko aldentzen, ordu-erdirik laburrena egiten da, baina hala ere gure biziko zenbat ordu beteko oteditu Xilema-k?

Non eta noiz izango da?

Lekua:  Kubik Aretoa

Eguna: urtarrilak 8

Ordua: Ateak 18:00 / kontzertua 18:30

Sarrerak: Aldez aurrekoa: 13€ + gastuak (www.musikaze.com)