VGaztea

Eusko Jaurlaritzaren Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura

Zer da?

Bitartekaritza-zerbitzu publikoa, doakoa eta aukerakoa da, abokatutzako eta ekonomia munduko profesional adituz osatua, eta xedea du gainzorpetutako familien eta finantza-erakundeen arteko bitartekari gisa jardutea, zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bermatzeko asmoz.

Nork eska dezake?

Euskadin erroldatuta dauden eta euren ohiko etxebizitza ordaindu ezin duten herritarrek eska dezakete, baldin eta eurei egozgarriak ez diren zergatien ondoriozko egoera bada.

Etxebizitza euren jabetzako bakarra eta ohiko bizilekua izan beharko da, 350.000 € azpiko erosketa balioa eduki eta EAE-n egon.

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekotza Zerbitzuak esku hartuko du soilik familia-unitateak finantza-erakundearekin egindako negoziazioak huts egin ondoren.

Informazio gehiago.

Etxebiden izena ematea

Etxebide

 

Etxebide etxebizitzaren euskal zerbitzu publikoko prestazioak osatu eta babesten dituen sare publiko instituzionaleko pieza gakoa da, nahiz eta ez den inondik inora bakarra.

Etxebidek Euskadin babes publikoko etxebizitzen alorrean dagoen eskaria kudeatzen du, etxebizitza eta lurzoruaren merkatuan esku hartzeko plan publiko desberdinen planifikazio eta programazioa eraginkortasunez eta era koordinatuan bete ahal izateko informazio estrategikoa emateko, unean-unean dauden gizarte-beharrizanak estaltze aldera.

Horrez gain, sustapen publikoko etxebizitza-multzo zabalaren adjudikazioa kudeatzen du (gai horretako udal-eskumenak alde batera utzita, nahiz eta normalean horiekin lankidetzan aritu ahal den eta aritzen den adjudikazio-prozesuan, bere zerbitzuak ematearen bidez).

Izena nola eman

Etxebiden izena emateko bete behar dituzun baldintzak zein diren irakurri eta horiek benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskabide-orriari erantsi beharrezko dokumentazioa bildu behar duzu eta, ondoren, izena emateko eskaera betetzen has zaitezke.

Eskabidea formalizatzeko orduan, gogoratu pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko dela (pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan baino gehiagotan egon), eta eskabide hori 2 urterik behin berritu beharko dela.

Informazio gehiago.

 

EGK-k Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditu

EGK

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren lana eskertu dute, helarazitako ideiak aztertu eta landuko dituztela aitortuz.

Gazteek bizi duten egoeraren analisi orokor bat egin ondoren, Olabek lege honen beharra azpimarratu du. Izan ere, adostasunetara heltzeko unea heldu da eta gazteak babesteko erantzun bat egon behar da. Gazteria Lege partekatu bat sortzea zein hau betetzeko konpromiso errealak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela ere uste dugu. Geihago…

Euskadiko «Auzolandegiak» programan 2021. urteko edizioan proiektuak aurkeztea

Auzolandegiak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak. 

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea…). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira.  Geihago…

Memoriaren eguna 2020

Memoriaren eguna 2020

Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, “ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO”| MIRAR HACIA ATRÁS PARA SEGUIR ADELANTE” lelopean. Memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi nahi du, bizikidetza adiskidetua eraikitzeko.

Azken urteotan, kontzentrazioetatik harago, memorren pedagogia zabaltzen duten ekimenak sustatzea jarri da helburu, elkarrizketa eta hausnarketa sortzen dituzten dinamikekin.

Informazio gehiago.

Non ikusten duzu Europa Euskadin?: gazteentzako argazki lehiaketa

Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa jaso duten proiektuak edo ekimenak erakutsi beharko dituzte argazkiek. Ekimen eta proiektu horiek ezagutzeko, parte-hartzaileek aukera izango dute Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) deritzonari buruz ematen duen informazioa kontsultatzeko Euskadi.eus webgunearen bidez.

Argazkiarekin batera testu bat aurkeztu ahal izango da. Ekimen edota proiektu horren eta EGEFetik jasotako laguntzen arteko erlazioa deskribatuko da testu horretan.

Sariak

Hiru sari emango dira; horietako bi lehiaketaren epaimahaiak emango ditu; bestea, berriz, zaleek Instagrameko webgunean emandako botoen bidez erabakiko da:

  • Argazkirik onenaren lehen saria: Smartphone Samsung Note 10 Lite 6 GB+ 128 GB, edo antzeko modeloa, gehienez 625 euroko balioa duena.
  • Bigarren saria: Smartwatch Samsung Galaxy Watch Active 2 Bluetooth 40 mm, edo antzeko beste bat, gehienez 360 euroko balioa duena.
  • Hirugarren saria, boto gehien jaso duen argazkiari emana: Bullboat Urbanista Tokio hari gabeko botoi-entzungailu bluetoothdunak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak, edo Bose Soundlink micro Bluetooth bozgorailuak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak.

Baldintzak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • 14 eta 25 urte bitarteko adina izatea, biak barne (1995ko urtarrilaren 1etik 2006eko abenduaren 31ra arte jaiotakoak).

Informazio gehiago.

Eusko Jaurlaritzak gazte-lonjak eta botiloiak debekatu ditu

Osasun Sailburuak agindua argitaratu du, COVID19aren bilakaera epidemiologikoari eusteko neurri gehiagorekin

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren aginduak gaur gauerditik maskara erabiltzea derrigorra dela ezartzen du, pertsonen arteko distantzia gorabehera, bai bide publikoan edo aire zabalean, bai erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartzerik badago.

Ostalaritzako lokaletan, ezingo dira 10 pertsonatik gorako taldeak batu mahaietan, ez establezimenduaren barruan, ez kanpoan.

Gainera aginduak agintzen du egungo egoerak iraun bitartean eta agindu hori indarrean egon bitartean, ez dela ordutegiak zabaltzeko beste baimenik emango, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko direla. Neurri horrek ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, jatetxeetan, txokoetan eta sozietate gastronomikoetan du eragina, bai eta diskoteketan eta gaueko aisiako gainerako establezimenduetan ere.

Azkenik, pandemiaren egungo egoera aintzat hartuta, arauak dio osasunaren kalterako dela kalean kolektiboan edo taldean edariak kontsumitzea.

Osasun Sailburuak neurri horiek hartzeko motiboak honako hauek direla esan du: COVID-19aren bilakaera epidemiologikoa, eta, udako aldia hasi denean, normalitate berrian sartu izanak pertsonen pilaketak ekarri dituela eta dakartzala egiaztatu dela eta, hala, ez direla ari zaintzen aisia-ekintzen eta kolektiboan gozatzearen inguruko prebentzio-neurriak. Aipatu duenez, “ezin diogu birusari berriz ere abantaila hartzeko aukerarik eman”, eta erantzukizun hori erakundeena eta herritarrena da.

Informazio gehiago.

Euskadiko Gazteak 2020 inkesta

inkesta

Gazteen Euskal Behatokia 2020ko maiatza eta uztaila bitartean Euskadiko Gazteak 2020 inkesta egiten ari da.

Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten du 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteei zuzendutako inkesta hau.

Horren helburua da gazteek ikasketei, enpleguari, etxebizitzari, aisialdiari, kulturari eta abarri dagokienez duten egoera ezagutzea, bai eta gai sozialei buruz duten iritzia ere.

Inkesta honen emaitzak oinarrizko informazio-iturria dira Euskadiko gazteei zuzendutako politiken eta programen jarraipen-adierazleen sistemarako.

Hasierako asmoa inkestak aukeratutako gazteen etxeetan egitea zen, baina Covid-19k sortatutako egoeragatik otsailean hasitako inkestak gelditu ziren eta maiatzean berriro jarri dira martxan, baina etxez etxe egin beharrean telefonoz egiten ari dira.

Informazio gehiago.

Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak

vivienda

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, COVID-19aren krisiaren ondorioz kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu libreko etxebizitza parkeko errentariei laguntza zuzenak ematea arautzen da.

Larrialdi sanitarioak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren edo aldi baterako enplegu-erregulazioa jasan duten pertsonak laguntza horren onuradun izan daitezke, baita, langile autonomoak edo enpresariak izanik, euren diru-sarrerak edo salmentak % 40 edo gehiago murriztu zaizkienak ere. Geihago…