VGaztea

Hitz kolpez. Gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

A golpe de palabra

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren. Geihago…

Euskal dantzatik feminismora

Euskal dantzatik feminismora

Euskal dantzak feministak dira? Mutilak, neskekin beti; gonak belaunen azpitik beti; ezin duzu hau dantzatu, mutilentzako bakarrik da-eta. Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dugu, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatu egingo dugu. Bestalde, arropak, mugimenduak eta emanaldien eraldaketa -jatorritik gaur artekoa- birpasatuko ditugu. Trebatzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala, feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak.

Oharrak

Ikastaro honen egun zehatzak honako hauek dira: 2020ko azaroak 7, 14, 21 eta 28.

Datak: 2020/11/07 – 2020/11/28

Ordutegia: 10:00 – 14:00

Hizkuntza: Euskara

Lekua: Etxanobe jauregia

Informazio gehiago.

Ekonomia feministari buruzko hitzaldia Aldabeko liburutegian

Noiz

Eguna: 2020/09/30, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30

Deskribapena

Hitzaldiaren izenburua: “Vidas sostenibles: bases introductorias a la economía feminista”. Hizlaria: Tania Cañas (Mugarik Gabe). Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.

  • Hizkuntza: gazteleraz.
  • Adina: gazte eta helduentzat.
  • Lekua: Aldabeko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: libre, lekuak bete arte.

Jabetze feministarako eskolaren inaugurazioa: antzerkia ‘Elisa y Marcela’

Noiz

Eguna: 2020/09/23, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 21:00

Deskribapena

2020-2021eko Jabetze Feministarako Eskolaren Inaugurazioa

Lekua

Beñat Etxepare antzokian (Iparralde Gizarte Etxea)

Antzerkia: Elisa y Marcela

Antzerkia. 1901, A Coruña. Bi emakume elkarrekin ezkondu dira San Xurxoko elizan, horietako bat gizon jantzita. Poliziaren jazarpena, diligentzian egindako ihesak, nortasun-aldaketak eta informazio manipulatuak biltzen dituen istorioa da hau, eta, bertan, A Panadaría antzerki-konpainiako komikoek benetako gertakizun baten berreraikuntza lotsagabea aurkeztuko digute. Egiazkoak asmakizuna dirudien komedia musikala. Elisa y Marcela kontradenborazko maitasun-istorioa da.

A Panadaría antzerki-konpainia, Areta Boladok, Ailén Kendelman-ek eta Noelia Castrok sortua. Galiziako antzerkiaren labealdi berrian, konpainia erreferenteetako bat da.

Honako hauek hartuko dute hitza:

  • Gorka Urtaran Aguirre, Gasteizko alkateak
  • Miren Fernandez de Landa, Berdintasuneko zinegotziak

Sarrera doakoa da, baina, kodea dela eta, hemen erreserbatu behar duzu.

Informazio gehiago.

Jabetze Feministarako eskola

Eskolak 10 edizio bete ditu! Emakumeen eta LGTBI lagunen eskubideak ezbaian jarri izan dira maiz, are eztabaida-leku publiko batzuetan ere. Mehatxu horren aurrean, guk feminismoaren 10 edizioei duten garrantzia aitortu nahi diegu.

2020-2021eko programazioa

  • Ikerlan feministen lehiaketa.
  • Hitzaldiak. Hitzaldien bideoak “Bideotekan” (YouTube) aurki ditzakezue.
  • Ikuskizunak eta proiekzioak – Zineforuma.
  • Irakurle-klubak.
  • Ikastaroak eta lantegiak.
  • #FeminismoanItzel: haurrentzako eta gazteentzako jarduerak (18 urte beherakoentzat).

Informazio gehiago