VGaztea

Lana eta ama gazteak ordaindutako enplegura bideratutako gizarte batean

madres jóvenes

Reina Sofía sobre adolescencia y juventud zentruak “Lana eta ama gazteak ordaindutako enplegura bideratutako gizarte batean” izeneko artikulua argitaratu du.

Amatasuna sozialki eraikitako eta sozializazio-prozesuan txertatutako esanahi sinbolikoz beteta dago, eta horiek biziki baldintzatzen dute bai portaerak, bai “emakume izatearen” eta “ama izatearen” arteko loturaren pertzepzioa. Soziologian genero-ikuspegia txertatzeak agerian utzi du gure gizartean lana sexuaren arabera banatzeko eredu tradizional eta patriarkala dagoela, amatasunarekin estuki lotuta dagoena. Horrela, sexu bakoitzari esleitutako jardueren, denboraren eta espazioen banaketa zorrotza ezartzen da.

Informazio gehiago.

 

 

Errezitala: ‘Bertso saio gazte feminista’

bertso gazte feminista

Errezitala: ‘Bertso saio gazte feminista’, Aroa Arrizubieta, Lexuri Gz.de Heredia, Eli Zaldua, Maddi Agirre eta Eukene de los Aires bertsolariekin

Noiz

Eguna: 2020/03/05, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Patriarkatua da epaile / jaiotzetik sententziatuz / eta gure zigorra? / Bortizkeria ikusezina // Eta errua ez zen nirea / ez non negoen / ezta janzkera // Bortxatzailea zu zinen / bortxatzailea zu zara.

Hizkuntza: euskaraz.

Adina: gazte eta helduak.

Lekua: Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegian.

Sarrera: librea lekuak bete arte

 

 

Sartu eta ezagutu Sorginenearen jarduerak!

Sorginenea

Emakumeek emakumeentzat kudeatutako proiektu feminista da Etxea. Elkar topatzeko eta elkar ezagutzeko espazioa da Etxea, hortik abiatuta espazio propio komunak identifikatu eta sortu ahal izateko.

Etxeko jarduerak topatuko dituzu hemen. Batzuetan aurrez izena eman behar da, eta beste batzuk irekiak dira lekuak bete arte. Jarduera bakoitzean modalitatea iragarriko da. Etxeko koordinazio bulegoan eman dezakezu izena. Zatoz eta informa zaitez!

Informazio gehiago.

Hitz kolpez. Gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

a golpe de palabra

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren. Geihago…

Hitzaldia ‘Nik sinisten dizut: lerro arteko patriarkatua irakurtzen’

samara velte

Noiz: 2020/02/04, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena: «Bortxaketaren kultura» izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak.

Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. ‘Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua’ liburuaren idazlea.

Moderatzailea: Marta Diez Sanz, Blusen eta Nesken Batzordearen eraso sexisten aurkako lantaldeko kidea

Tokia: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)

Hizkuntza: Euskara

Sarrera doan lekua bete arte

 

Haur eta gazteentzako jarduerak Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan

# FeminismoanItzel; Eta bestelako ipuina kontatuko bagenie neskatoei?

Edizio honetan lehen aldiz, 10 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako jarduerak antolatu ditu Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak. #FeminismoanItzel liburuxka.

– Musika laborategia. Izen-emateak: beldurbarikvg@gmail.com

Kapoeira. Safoko berinbaoa.

Gazteen abesbatza feminista.

Futbolariak eta printzesak (antzerkia).

Sexu-aniztasuna… ¿zer ote da hori?.

Ez printzesak, ez printzeak.

#FeminismoanItzel irakurle-kluba.

Ez musak ez grupieak. Rocka eta feminismoa.

– Autodefentsa feminista. (beteta)

Gazteak berdintasunean 2.0 abentura grafikoa.

¡AnimAPPtu! Stop Motion animazioa.