VGaztea

Formula Student Vitoria

Formula Student

Zer da Formula Student Vitoria?

EHUren Arabako campuseko 35 ikasle gara, eta amets komun bat dugu: automozioa. Premisa horrekin, sektorean esperientzia duten 4 ikasleren ametsetik sortu zen 2018an FSV proiektua.

Formula Student Vitorian, hainbat fakultatetako ikasleek parte hartzen dugu lehiaketa-plaza elektriko bakar bat diseinatzen eta eraikitzen. Gure helburua Formula Student lehiaketan parte hartzea da, herrialdeko unibertsitaterik ospetsuenetako taldeen artean, baita mundu osokoen artean ere.

Hala ere, FSV ukigarria baino haratago doa. Gure helburua ibilgailu elektrikoa bizitza errealera hurbiltzea da, eta, horretarako, tokiko lankidetza-sare bat sortzea enpresekin, erakundeekin, lanbide-heziketako zentroekin eta ikastetxeekin.

Informazio gehiago.

Udaltzaingoak isunak jarriko ditu espaloitik patinete elektrikoz ibiltzeagatik

Urtarrilean, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Errege Dekretu berriari buruzko informazioa zabaldu du Udaltzaingoak, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak deritzonen erabilera arautzen baitu, patinete elektrikoena, besteak beste.

Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean dekretua, zeinak horrelako ibilgailuak espaloietatik zirkulatzea debekatzen baitu. Horrenbestez, hasierako informaziorako aldia igaro ondoren, salatuak izateko eta 200 euroko isuna jasotzeko arriskua dute.

Izaera urbanoko bide publikoetako erabilera, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzen dituen udal ordenantza berria landu arte aplikatuko da Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Errege Dekretua.

Tranbiaren zabaltzea unibertsitateraino

tranvía

Gasteizko tranbiaren unibertsitaterako luzapenaren inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean izango da. Euskotrenen tranbiaren unitate estra-luze berriak ere egun berean hasiko dira zerbitzua ematen

Inaugurazioarekin batera “ate irekiko” jardunaldia egongo da. Jardunaldi horretan, erabiltzaileek dohainik erabili ahal izango dute tranbia egun eta hiri osoan, goizeko hamaiketatik aurrera.

Tarte berriaren estreinaldia Geraldine jazz taldeak alaituko du zazpi moduluz osatutako unitate berrietako baten barruan.

Eguerdiko hamabietatik aurrera, Martínez de Aragón kalean, Unibertsitateko azken geralekuaren ondoan, Korrontzi folk talde ezaguna arituko da, eta ondoren Itziar Yagüe gasteiztarrak kontzertua emango du. Inguru horretan bertan, nahi duten guztiek Euskolabel pintxoak dastatu ahal izango dituzte prezio merkean.

Informazio gehiago.

 

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Garraio zerbitzua aztertzera doa!

Ikasturtea hasten denetik amaitu arte hainbat bidaia egiten dituzte ikasleek. Batzuetan, gainera, egunero edo egunean bat baino gehiago. Zein eragin du horrek haien bizitzan? Zer suposatzen diote EAEko ikasle bati garraio-kostuek? 2016an #ZergArraio proiektuaren bitartez lehen azterketa egin genuen eta orain galdetegi baten bitartez garraio zerbitzua erdian jarita lanketa osatu eta eguneratu nahi dugu. Erantzun ezazu abenduaren 1a arte!

Asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak? Bete dira neurriren baten aurretik proposatutako kontuak?

#ZergArraio kontrastatzera eta osatzera

Galdetegi honen bitartez 2016an identifikatutakoa kontrastatu nahi dugu, egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatu eta datu, esperientzia eta bizipenetatik abiatuz hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen zerrenda bat egin instituzioei helarazteko. Geihago…

Ikasleentzako garraioa laguntzak. Arabako Foru Aldundia.

2017/2018 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Dirulaguntzak ematea ikasle arabarren prestakuntza arautua ahalbidetzeko, bizi diren udalerritik ikastetxeak dauden udalerrira joan behar badira.

Info gehiago

2017/2018 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

dirulaguntzak ematea batxilergoko, erdi mailako eta goi mailako prestakuntza zikloetako prestakuntza arautua ahalbidetzeko, bizi diren udalerritik ikastetxeak dauden udalerrira joan behar badira.

Info gehiago

Ikaslea bazar eta ikasten baduzu 150 kilometrotara baino gutxiagoko leku batetan

Joan-etorrietako gastuetarako dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea:

2017ko ekainaren 1etik 30era, biak barne

Eskaerak aurkezteko lekua:

Arabako Foru Aldundiak Jesusen zerbitzarien kaleko 5ean dituen lokaletan

2016/2017 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia.

2016/2017 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

TUVISA autobus hiri garraiorako ikasle-txartela eskatzea

TUVISAren autobus hiri garraio publikorako diru-laguntza eskatzea, baimendutako ikastetxeetarako joan-etorriak egiteko. 2017ko urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko eperako balioko du txartelak.

Ikasleentzat

Eskabideak: 2016ko abenduaren 30etik, 2017ko urtarrilaren 31ra.

2017ko urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko eperako balioko du txartelak.

Betebeharrak

Gasteizen erroldatuta egotea.

Baimendutako ikastetxe batean matrikulatuta egotea.

Gehienez 18 urte izatea (1999an edo hurrengo urteetan jaioa izatea).

Dokumentazioa

2016ko urritik abendura bitarteko eperako baliodun txartelen kasuan, aurkeztu behar da:

Aurreko Txartela.

Duela gutxi ateratako argazkia.

Eskabide berria bada edo aurreko deialdietako datuak aldatzeko bada:

Eskabide-orria beteta, (deialdiaren II. eranskinaren arabera pdf).

Duela gutxi ateratako argazkia

Ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiriaren jatorrizkoa (deialdiaren I. eranskinaren arabera pdf).

Informazio gehiago.