VGaztea

Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen II. Konferentzia. Europa Biltzar Jauregia

Etorkizuneko hiriak eraikitzen: hiri garapen iraunkorrerantz

Europa jauregian martxoaren 27, 28 eta 29an egingo den biltzar horrek etorkizuneko hirietako eraikuntza iraunkorra izango du ardatz eta mundu mailan ospea duten hizlariak ekarriko ditu, adibidez, 2013an Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea jaso zuen Saskia Sassen soziologo holandarra eta 8 80 Cities erakunde kanadarraren sortzaile eta lehendakaria eta Hiri Parkeen Munduko Sarearen enbaxadorea den Guillermo Peñalosa kolonbiarra.

Topaketaren antolatzaileek herritarrentzako egitarau paralelo bat antolatu dute, eztabaida horiengana ere zabaltzeko asmoz.

Informazio-liburuxka

18 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara, anima zaitez eta etorri etorkizunerako Gasteiz gazteago bat diseinatzera

Hurrengo urriaren 3an, ostegunean, Gasteizko gazteekin lan saio bat egingo dugu hiriko gaurko egoerari buruzko hausnarketa egiteko. Taldeetan lan egingo da lau ardatz hartuta: Alde Zaharra, finkatutako auzoak, auzo berriak eta nekazaritza eremua. Aztertuko ditugun arloak: zein gauzak dauden ondo, zeintzuk hobetu behar diren eta zer falta zaion hiriari.

Ekintza hau Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra berrikusteko parte hartze prozesuan kokatzen da eta baita Udalaren Gazte Planarekin zerikusia dauka.

Eguna: urriaren 3, osteguna. Ordua: arratsaldeko 17:30 – 20:30

Lekua Montehermoso kulturguneko Ur Biltegian.

Zure datuak bidali gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera edo informazioa gehiago eskatu 945 16 16 16, luz. 3211 telefonoan (Modesto – Gazte Plana)