VGaztea

Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Time to move

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa?

Noiz: 2020/10/29, hasiera ordua: 16:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 17:00
Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct Donostiako teknikaria. KAEBNAI elkartearen Koordinatzailea.
Hizkuntza: gaztelania.
Norentzat: boluntarioen edo boluntarioak dituzten elkarteentzat (auzokideenak, kulturalak, gazteenak, aisialdikoak, autolaguntzakoak… boluntariotza proiektuak dituzten guztiak).
Lekua: Landatxoko gizarte etxea, askotariko gela 1.
Sarrera: doakoa izen-ematearekin. Pertsona bakarra erakunde bakoitzeko. Izena eman
Argibide gehiago: Europako Elkartasun Kidegoari buruzko ohiko galderak ikusi, edo Udalaren Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora deitu (945 16 13 30).

Gazte Informatzaileen Sarea. 2020-2021 ikasturteko deialdia

informadores

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinanatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute heuren ikasturteko laneren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioari ahalik eta zabalketa gehien emateko asmoz, programa honetaz gain, hainbat udal esparruetan ere (gizarte etxeetan, kiroldegietan…) kokatutako iragarki taula sarea kudeatzen da, non jakin badakigu gazte asko biltzen direla.