VGaztea

Zuzendari gazteen film laburren proiekzioak (Gauekoak)

Zuzendari eta ikus-entzunezko produkzio gazteen film laburren proiekzioak. Florida zinemetan gauzatuko da SAMA elkartearekin lankidetzan.

Euskal animazio esperimentaleko film laburren zikloa, non generoko pieza garrantzitsuenetako batzuk jendaurrean erakutsiko diren.

Isabel Helguera (Donosti, 1961),  Izibene Oñederra (Azkoitia, 1979) eta Mel Arranz (Gasteiz, 1998) gonbidatuak izango dira eta beraien lana aurkezteaz gain (bat edo bi film labur bakoitzeko) hiru belaunaldien arteko elkarrizketaz gozatuko dugu publikora irekia izango den mahainguru baten bitartez.

  • Non:Florida zineman.
  • Noiz: abenduak 10.
  • Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
  • Hizkuntza: euskaraz.

Sarrerak eskuratu.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

 

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II edizioa: testu saridunak

‘Oihartzun’ hitza abiapuntu izanik eta gehienez 1000 hitz erabiliz istorio bat kontatzea izan du xede Hizki Laburren Lehiaketaren bigarren edizio honek.

Azaroaren 15era arte luzatu da lanak bidaltzeko epea eta guztira 16 lan jaso dira.

Aurreko edizioan bezala, honetan ere nabarmentzekoa izan da jasotako lanen kalitate aparta. Bestetik, aipatzekoa ere jasotako lanetan jorratu diren gai anitzak eta interesgarriak: umorea, egungo arazoak, mitologia, norbanakoen bizipenak…

Hiru lan izan dira sarituta suertatu direnak:

  • Lehenengo saria:  ‘Eman eta jaso’ – Oihana Arana
  • Bigarren saria: ‘Plazerra margotuz’ – Joyce Errasti
  • Hirugarren saria: Euskalduna’ – Ixone Santamaria.

Sari banaketa azaroaren 24an izango da Ortuño Aretoan, 19:00etan, eta ekitaldia borobiltzeko Jon Basagurenek kontzertua eskainiko du.

Gonbidapenak 

Zorionak parte-hartzaile guztientzat! Istorio guztiak irakurri udalaren web orrian.

 

‘Gure historioa ehuntzen’ Fotobordatuaren lantegia (Gauekoak)

Argazkien gaineko bordatua. Modu autobiografikoan, jatorri eta orientazio sexual anitzen emakumeen arteko topaketa eta solasaldi kolektiborako espazioa sortu nahi da, gorputzak lehen lurralde gisa duen ideiaren inguruan.

Topaketa – saio honen bidez, harien eta argazkien arteko sinergiak sortuz, gure gorputz-lurraldearen inguruko eduki desberdinetako argazkiak berreskuratu eta birkontzeptualizatu nahi dira, memoriaren intersekzionalitatea berreskuratzen dugun bitartean.

Hariek eta orratzek lagunduko digute argazkiak atera ez ziren sentimenduak adierazten eta sortzen, istorioa berrinterpretatuz.

Bordatzeko puntu batzuk, material motak, inspiratzeko ereduak eta teknikari buruzko aholkuak erakutsiko dira.

  • Non: Aldabe gizarte-etxea.
  • Noiz: azaroak 27.
  • Ordutegia: 11:00etatik 19:00etara.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Izen-emateak: zabalik.

Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

 

“Tejiendo redes ” programaren itzulia antzerkiaren eskutik: Ciudadania eta Un cuento antzezlanak.

Gauekoak programaren barruan (16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako aisialdi alternatibo eta osasungarria), Estatuko beste hiri batzuetako gazteek egindako bi antzezlan aurkeztuko dira.

“Tejiendo redes” programak beste udalerri batzuekin lan egin nahi du, gazteek hainbat eremutan egiten dituzten ekoizpenei ikusgarritasuna ematen saiatzeko. Gure hirian hasitako programari berriro helduz, antzerkiaren arloan bi ekoizpen izateko aukera izango dugu.

Ciudadanía

Zaragozako Udaletik datorkigu,  18-25 urte bitarteko gazteei zuzendutako Experimenta Teatro programaren bidez.

Gazte baten aurkikuntza sexualari buruzko aztzelana. Ingurukoekk ez diote oso ondo ulertzen, eta horrek ez dio laguntzen bere orientazioari buruz sortzen zaizkion zalantzak argitzen.

Azaroaren 27an (larunbata), Ciudadanía obra antzeztuko dute Hegoalde gizarte-etxeko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian, 19:00etan. Sarrerak eskuratu.

Un cuento

Bigarren lan hau, beste gazte talde batek antzezten du eta  Iruñeko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren programa baten ezker iritsi zaigu.

Haur eta familiei zuzenduta dago. Tolerantzia landu nahi duen umorezko pieza bat.

Emanaldia Ibaiondo gizart etxeko Felix Petite antzokian egingo da, abenduaren 17an (ostirala), 18:30etan. Sarrerak eskuratu.

Sarrerak doakoak dira eta Entradium plataformaren bidez lor daitezke azaroaren 8tik eta 29tik (hurrenez hurren).

Informazio eta  Gauekoak-en jarduera gehiago udalaren web orrian eta sare sozialetan

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

 

Gauekoak: azaroko jarduerak.

Gauekoak-en azaroko programazioa badator plan interesgarriez beteta. Galdu egingo dituzu?

  • Azaroak 6: Skate Eguna. Skate Eskola kolaborazioarekin. Patinadak, erakustaldiak eta zure ohola kustomizatzeko lantegia.
  • Azaroak 13: Serigrafia tailerra. Teknikaren erabilerak eta istoria ikasi eta efektu desberdinekin experimentatu.
  • Azaroak 20: Project MAGAZINE: aldizkari tradizionaletik fanzine iraultzailera. Emakumeei zuzendutako argitalpenetan erakusten denarekiko ikuspuntu eta errealitate desberdinak ematea, modu sortzaile, aldarrikatzaile, didaktiko, kritiko eta/edo gogoetatsuan.
  • Azaroak 24: Danele Sarriugarteren Erraiak euskarazko irakurketa klubean. Honetaz a parte “Hizki Laburrak” lehiketaren saribanaketa, Jon Basagurenaren kontzertuarekin batera.
  • Azaroak 27: Fotobordatze-tailerra “istorioak ehuntzen”. Argazkiaren gainean bordatuak egin. Eta inkorporazio berri bat oso interesgarria: “Ciudadanía” antzerkia. Rubén Graciaren antzerki-egokitzapena, Mark Ravenhillen izen bereko ipuinarena, Zaragozako Udaleko Gazteria Zerbitzurako.

Gogoratu! jarduera guztiak doakoak dira aurretiko izena ematearekin @gauekoak.gasteiz -en profiletik edo udal webgunearen bidez.

Ikuskizunerako sarrerak eskuragarriak  entradium.com web orritik.

Batera, kultura proiektuak elkarrekin. Lauarren edizioa zabalik.

Laugarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin dirulaguntza deialdia martxan jarri du.

Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskalduni zuzendutako deialdia da, eta gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, eta urriaren 21etikabenduaren 21era bitartean egongo da zabalik epe hori.

Edozein ideiak balio du, euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat
argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… gazteen irudimenak eta sormenak askotarako eman dezake!

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Behin crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 2.000 €-ko ekarpena egingo diete 3 proposamen irabazleei.

Batera deialdiak Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Horrez gain, Gauekoak aisialdi programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da.

Proposamenak aurkezteko garatu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali beharko dute interesdunek, oinarrietan azaldutako irizpideak jarraituz.

* Info +: Oinarriak

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa.

Gauekoak-ek Oihaneder Euskararen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II. edizioa, Hizki laburrak, antolatzen dute.

16 -30 urte bitarteko gazteentzak zuzentzen da. Erronka, istorio bat idatzi, gehienez 1000 hitz erabiliz antolatzeileek aukeratzen dute hitz bat parte-hartzaileek kontakizunean erabil dezaten. Aurten “oihartzun” da.

Lanak bidaltzeko epea urriaren 15etik azaroaren 15era da. Testuak pdf formatuan bidali behar dira info.gauekoak@gmail.com helbidera.

3 kontakizun irabazle aukeratuko dira, eta 200, 100 eta 50 euroko saria emango zaie, hurrenez hurren.

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, azaroaren 19tik aurrera udal webgunean argitaratuko dira kontakizunak, eta azaroaren 24an sari banaketa bat egingo zaie hiru hautatuei , Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan.

Kontsultatu lehiaketaren baldintzak oinarrietan Imagen archivo pdf.

Informazio gehiago www.vitoria_gasteiz.org/gauekoak edo instragrameko profiletan

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

 

“Jokoa aldatu” Jokoarekiko menpekotasunaren aurkako jardunaldia (Gauekoak)

Jokoarekiko mendekotasunaren aurkako jardunaldia reIncorpora proiektuarekin batera.

Jokoarekiko adikzioaren arazoa gero eta garrantzitsuagoa da, eta eztabaida handia izan da gazteen artean azken urteotan. Auzo xumeetan gero eta finkatuago dauden joko eta apustu lokalekin,gazteek sarritan lokal horietara jotzen dute aisialdirako modu gisa.

Ohitura horiek prebenitzeko, jardunaldi bat proposatzen dugu jokoarekiko mendekotasunari eta online jokoari buruzko hitzaldiekin, profesionalen eskutik eta arazo horiek lehen pertsonan bizi izan dituzten pertsonen mintzaldiekin.

Ondoren mahai-ingurua bertaratutakoekin.

Inskripzioak zabalik 

Informazio gehiago gure sare sozieletako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

#Fem Portraits: artibismoren lantegiak (Gauekoak)

Artibismo feministentzako sormen tailerrak eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko arte interbentzioak espazio publikoan.

Asko dira kontatutako eta ikasitako historian ezezagunak izan diren emakumezkoen eta historianzehar berrikuntzak eta aurrerakuntzak bultzatu dituztenak. Artibismoak, arte eta aktibismoa batzen dituzten ekimenak dira, kalean gauzatzen direnak eta eragin politiko soziala bultzatu nahi dituztenak.

Proiektu honen bidez, Artibismoaren ereduak eta garapena azalduko da, gero, artibismo interbentzioak elkarlanean garatzeko.

Plantilen teknikaren bidez emakume erreferenteen erretratuak eta arloak bereiztera bultzatuko ditugu gazteak.

  • Tokia: Artgia Sorgune aretoa.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara.
  • Egunak: urriaren 4tik 20ra ( astelehenetan eta asteazkenetan)

Aurretikoinskripzioarekin Gauekoak-en udal ataletik, egoísta elektronikotik edo gure Sare sozieletako profiletik.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea