VGaztea

Prest dago Gasteizko Gazte Astearen laburpen bideoa!

Gazte Astea eta Hiruburuak urrian zehar Gasteizen egindako proiektuak izan ziren eta politikariak, teknikariak eta gazteak elkartzea lortu genuen ekimen arrakastatsu honetan. Dagoeneko hilabete bat pasa Hiruburuak bukatu zirenetik eta, lantzeko denbora izan ondoren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bi material aurkezten ditu: txostena eta laburpena bideoa. Bertan irakur eta ikus daiteke bilera hauetan enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuen inguruan landu zena, baita urriaren 25ean egin genuen zabalpen festaren giroa.

 

Hiru topaketetan talde ederra bildu zen eta politikariek, teknikariek eta gazteek aurrez aurre hitz egin eta eztabaidatzeko aukeraren balorazio oso ona egin zuten: “gazteon askotan behar duguna informazioa da”, “hau beti egin beharko genuke”, “gazteon hitza entzun daiteke baina gutxitan arreta jartzen digute”, “zaila da lehenengoan asmatzea eta gazteen ahotsa entzutea oso interesgarria da”, “hiruak elkarrekin egotean sentsilitate eta arazo guztiak ikus daitezke”… Horrelako ideiak entzun ziren ebaluaketetan; horiek guztiak eta giroaren irudiak bideo honetan jaso ditugu:

Gazte Asteko azken Jaia, Azaroaren 25ean, larunbatean, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Juan de Aiala plazan.

Beste ekintzen artean, goizean zehar gazte azoka ikusi ahal izango duzu, parte hartze gune bat, gazte erakusketa kaotikoa, gynkana bat eta musika kontzertua, Dezepcion taldearekin. Dena Juan de Aiala plazan izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera. Bukatzeko herri bazkaria bat izango da. Handik buelta bat eman eta Gazte Asteko azken jaian parte hartu.

Gaztea zara eta Vitoria-Gasteizko politikari eta teknikariekin zure ideiak partekatu nahi dituzu?

PARTE-HARTU HIRIBURUETAN! Urrian egingo diren hiru topaketa gazteak eta ENPLEGUA, ETXEBIZITZA eta PROIEKTU AUTOGESTIONATUEN inguruan hitz egiteko. Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde dira: POLITIKARIAK, TEKNIKARIA eta zu bezalako GAZTEAK, ideiekin eta parte-hartzeko gogoekin. Gazteei zuzendutarko neurri zehatzak landuko dituzten dinamika ireki eta parte-hartzaileak izango dira, bertan iritzia eman eta eztabaidatu ahal izango da. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango dizkiegu. Gazteon ahotsa politika publikoetara helaraziko dugu!

Informazio gehiago