VGaztea

Gazte Factory-ak berriro martxan!

Kurtso honetan,  Hiri dantza eta Mangarekin egongo gara. Asteburuetan egiten dugu eta gizarte etxeetan topatuko duzu.

Zer aurkitu eta non:

.- NonStop Factory-Hiri Dantza. Oreka elkarteak kudeatzen du. Hiri Dantzak, kirola eta kultura nahasten ditu modu ezin hobean. Estilo batzuetako zenbait koreografia landuko ditu, dantzari profesionalen batek ere parte hartuko du    l

Lakuako gizarte etxean

Ordutegia:

Igandetan 9:00-14:00

.- Otaku Gazte Factory. Mangarekin lotuta hainbat ekintza egin dezakezu.

Judimendiko gizarte etxean

Ordutegia:

Larunbatetan: 18:00-21:00

Igandetan: 17:00-21:00

Zer egin behar dut parte-hartzeko

Esandako ordutegietan hurbildu behar duzu; ez duzu zergatirik diziplina desberdinak ezagutzea ez profesional bat izatea. Interesa eta gogoa behar du soilik.

 

Gazte Factory Non Stop. Mónica Ibáñezen masterclassa.

Azkenetako masterclasen egindako bideoak azaltzen dizkizuegu. Gazte Factory hau lakua gizarte etxean kokatuta dago eta igandero elkartzen dira 11:00 etatik-14:00etara. 14-30 urte bitarteko gazteentzako eremu bat da, beraz dantzatzea atsegin bazaizu hortik pasatu!!

Gazte planaren ekintzetan parte hartu zuten gazteek beren proposamenak ematen dizkiote Alkateari

2014. urtean zehar, Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak, ekintza batzuk jarri zituen martxan bertan sormena, berrikuntza eta parte hartzea bultzatzeko Gasteizko gazteen artean. Batzuk lehiaketa formatuan aurkezten ziren: Haziak, gazteen ideien lehiaketa, Txoko ibiltaria lehiaketa, argazki digitalaren eta bideoren Gazte Klik Klak lehiaketa.

Beste batzuk sormenaren ekitaldien garapena bilatzen dute, gazteen inplikazioaren bitartez, bai proiektuen diseinuan, bai garapenean eta beste gazteentzako proiekzioan. Adibidez Gazte Factory-ak, sortzeko esparruak gizarte etxeetan, kaleko dantza arloan, edo kapoeira arloan eta manga arloan. Baita Asteburu Sortzaile Gaztea, taldeko lana egin eta gero hainbat arlotan: arte eszenikoak, arte plastikoak, musika eta arteterapiak, ikuskizun batekin bukatu zen, Sorburu 2014.

Eta bukatzeko “Sareak eraikitzen – gazteen sormena”. Bertan 9 hirietako gazteak eta teknikariak elkartu ziren eta beren esperientziak partekatu zituzten proiektuak bultzatzen edo garatzen.

Ekintza guzti horietan parte hartu eta gero, Alkateari proposamenak eta hausnarketak eman zizkioten Gusen eskuetan ikusten dugun dossierrean.

Gazte Factory berri bat hasten da: Dog Station

Asteburu honetan, Dog Station Gazte factory berri bat martxan jarri dugu (Gazteria Atalak kudeatzen duen Gazte factory Programan).12 eta 30 urte bitarteko gazteak txakurrei eman beharreko zaintzak eta hezkuntzaren hastapenetan trebatzeko lekua da, oro har txakurrekin bizitzen ikasteko lekua.

Dog Station Iparraldeko gizarte etxean dago eta irekitzen du:

.- Ostiraletan: 17:30etik 20:30era, eta larunbatetan: 11:00etatik 13:30etara.

Informazioa gehiago web orri honetan

Kaleko Dantzaren Gazte Factory-ak beste master antolatu du larunbatean

Kaleko dantzaren Gazte Factory-ak berriro beste master class antolatu du datorren larunbatean Lakua gizarte etxean, arratsaldeko 17:00etan. Oraindik izena emateko denbora daukazu.

Igandean master berezi bat egongo da txikientzat, “Cantera” sortu behar da. Ezagutzen dituzuenei kontatu.

Masterclass berri bat kaleko dantzaren Gazte factoryn

Oraingo honetan Arias eta Aina dira master class hau zuzenduko dutenak. Ibaiondo gizarte etxean izango da, urtarrilaren 26an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Izando dira 3 master class, bakoitzak ordu bat eta erdikoa. Kaleko dantzaren gazte factory elkargaratuta dago Oreka elkartearen eta Gazteria Atalaren artean.

Izena emateak 30 euroko kuota dauka eta opari giza D´Block ikuskizunerako sarrera bat. Ikuskizuna Oreka Dance Festival barruan izando da.

Izana eman ahal duzu gaztefactory.nonstop@gmail.com posta elektronikoan.

Baita beste gazte factoryen informazioa ikusi ahal duzu bere web orrian

Kaleko dantzaren “master class” bat Gazte Factoryn – abenduak 8 – Ibaiondo

Ohikoa den moduan, kaleko dantzaren gazte factoryk master class bat antolatu du asteburu honetarako. Normalean bere eklintzak Lakua gizarte etxean egiten ditu, baina master class hau Ibaiondo gizarte etxean egingo du. Workshop zuzuentzeko Alemaniatik ekarri dituzte bi dantzari: Jhonny & David Vongratsavai.

Gehiago ezagutu nahi baduzu gazte factory proiektua, ikusi gazteriaren web orria.