VGaztea

Tetrapack 2021: bultzada kolektiboa.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzaren ondorioz, Tetrapack 2021 erakusketak gaur, maiatzak 21, ateak irekiko ditu 19:00etan Amarika aretoan ekainaren 27ra arte (barne).

Honakoa, Gazte Klik Klak 2020ko Maitane Campos, Liam McDonnell, María Fariñas eta Asier Corredera argazki eta bideo lehiaketako irabazleen lanaren emaitza da. Geihago…

ARTgian jarri da ikusgai Gazte Klik Klak lehiaketaren ‘Hiri orbainak’ erakusketa

Gazte Klik Klak

‘Hiri orbainak’ erakusketa otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai ARTgia aretoanGasteizko Udalak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da erakusketa. Azken edizioan 41 gaztek 54 lan aurkeztu zituzten guztira: 44 argazki bilduma eta 10 bideo. Erakusketak lehiaketaren hamabigarren edizioko irabazle eta hautatuen lanak biltzen ditu.

Ikusgai dauden lanen artean hiri-orbainak kontzeptuaren askotariko interpretazioak aurkituko ditugu, hori izan baita aurtengo lehiaketarako proposatutako gaia. Besteak beste, trenbideak, kalean egiten diren obrak, herritarrak, egitasmo bat zuten lekuen eta gaur egun direnen arteko kontrastea, faltan botatzen diren lekuak zein langileak dira erakusketaren protagonistak: arrastoa uzten duten orbainak.

Asier Corredera, Maitane Campos, Maria Fariñas eta Liam McDonnell irabazleen lanez gain, Elaia Chacartegi, Irati Bóveda, Christopher Thomas Galvez, Liam McDonnell, Susana Garcia de Vicuña, Pablo García eta Sara Rodríguez zazpi finalisten proposamenen hautaketa bat ikusi ahalko da.

Sara Berasaluce argazkilariak eta Alazne Payueta artistak komisariatu dute 2020ko Gazte Klik Klak-en edizio hau, ARTgia Sorgune & Aretoaren izenean, eta 2021eko Tetrapack-en komisario izango dira halaber.  Azken edizioetan lez, GKK-en aurreko edizioetako irabazleen artean komisario elkartua izendatu da, zeina Yone Estivariz Urraca argazkilaria baita edizio honetan.

Tetrapack 2020ko erakusketa

Noiz

Hasiera eguna: 2020/10/30, hasiera ordua: 19:30, amaiera eguna: 2020/11/29, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena

Inaugurazioa Gauekoak Tetrapack urriaren 30ean, 19:30ean. Amarica aretoan.

Erakusketaren parte hartzaileak: Nuria Pérez-Cárcamo, Itzal Zubillaga eta Elisa Talbik, Siham Zannoutik, Khadija Zannoutik, Fatma Haimedek, Deborah Aiguayuk, Rodaina Hamidek osatutako gazte taldea.

Erakusketa. 2020ko urriaren 30etik azaroaren 29ra arte.

Tetrapack, Gazte Klik-Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren emaitza da. Sormena artistikoren sustapena izan nahi du eta, alde berean, sortzaile berriei aukera eman nahi die erakusketa guneak erabiltzeko bere lanak ikusgai izateko. Sormen gazteari saria eman nahi zaio baina, ordain ekonomikorik ez dago. Gazte Klik Klak-en saritutakoen lana zabaltzeko asmoz, prestakuntza prozesu batean oinarritutako proiektu berri baten partaidea izatea nahi dugu. Horrek irabazleentzat esan nahi du taldeko erakusketako parte hartzaileak izatea bere lanak agerian jartzeko, horretarako argazkilaritza bideo sorkuntza eta arte plastikoen adituen tutoretza eta laguntza izango dute. Erakusketa hau Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak antolatu dute.

Informazio gehiago.

Gazte Klik Klak 2020: gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketa

Lehiaketa fasea

Gaia

HIRI-ORBANAK:

Zer da orban bat? Denboraren joanaren erregistroa? Oroitzapen batena? Zauri batena? Ala eraldaketa batena?

Hiri-orbainek hiria egituratzen dute, modu fisiko batean eraldatuz. Hiria erdibitzen duen trenbidea, kalean egiten diren obrak. Gure ohiturak aldatzen dituzten hiri-aldaketak.

Aurten, hiriko orbain horien inguruko begirada lantzera animatu nahi zaituztegu. Faltan sumatzen ditugun lekuak gogorarazten dizkiguten arrastoak eta orain, hiri-egitura berriak erakusten dizkigutenak. Arrastoa uzten diguten orbainak.

Baldintzak
  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 15tik urriaren 17a bitartean, biak barne.
  • Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
  • Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin:
    • 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
  • *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Erakusketa fasea

Aurkezten diren argazkien sortekin erakusketa egingo da 2020ko azarotik aurrera. Beharrezkoa bada, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean kalitaterik onenekoak aukeratuko ditu eta kontuan hartuko da erakusketarako zenbat leku dagoen.