VGaztea

Udaleko IV. Gazte Plana ixteko ekitaldia eta “Gasteiz Gaztea” laguntzaileen zigiluen 4. emanaldia

2019an, Udaleko IV. Gazte Planaren indarraldia amaitu da, eta, hori ixteko, topaketa txiki bat egingo dugu urtarrilaren 16an, ostegunean, 18:00etan, Europa Jauregiko Green aretoan. Gasteiz Gaztea sareko erakunde laguntzaile guztiak daude bertara gonbidatuta, eta sare horretako kide berriei ongietorria egiteko aprobetxatuko dugu.

gasteiz gaztea erronka eta aukera

IV. Gazte Plana ixteaz gain, Gazteria Zerbitzuak 2020. urtean markatuko dituzten ildo nagusiak adierazteko aprobetxatuko du. Urte horretan, etorkizuneko V. Gazte Plana (2021-2023) modu parte-hartzailean eraikiko da.

Geihago…

Gazte Sortegiak- Sormen egonaldia

“Gazte Sortegiak, sormen laborategia” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.Lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du.

Horretarako Pazko-astean, apirilaren 3tik 7ra, 5 eguneko sormen egonaldia egingo da Kanpezuko Ibernalo landetxean. Egonaldiko egun bakoitzean sortegi bat landuko da, lau guztira: bertsolaritza (Oihane Perea), musika (Jon Basaguren), antzerkia (Unai Lopez de Armentia) eta ikus-entzunezkoak (Maider Oleaga).

Info+: http://oihaneder.eus/gazte-sortegiak-sormen-laborategia/

ARASKI VI. UDAKO KANPUSA

Ekintzak. Denboraldi bukaerara iristen ari gara eta auten ere, gure Kanpusa antolatu dugu. Iaz bezala oporretako lehen bi asteetan zentralizatu dugu, ekainaren 26tik 30 era arte eta uztailaren 3tik 7ra arte. Entrenamenduetako saio bikoitzak egingo ditugu berriro eta saio batetik bestera jarduera batzuk aire zabalean. Hala, inork ez du aitzakiarik edukiko udan kirolik ez egiteko eta beste neska batzuekin ongi pasatzeko.

Zein astetan egingo dira entrenamenduak?

  • Ekainaren 26tik 30 ra
  • Uztailaren 3tik 7ra

Zein neskak eman ahal izango dute izena KANPUSean?

2001-2009 urte bitartean jaio direnek, baita urte horietan jaiotakoek ere (beste adin batzuetakoek, kontsultatu), Araskin edo beste klub edo ikastola batean jokatzen badute, edo saskibaloian hasi nahi badute.

Zein hizkuntzatan egingo dira entrenamenduak eta jarduerak? Geihago…

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia ekainaren 1etik 4ra gertatuko da Gasteizen. Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko eta horren inguruan publiko bat sortzeko asmoarekin jaio da hala nola arlo honekin hiriko euskal kultura onuratzeko. Jaialdi honek arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinetaz arduratzea du helburu: musika, antzerkia, dantza, poesia etab bezalako promosamenei lekua emanez eta horien inguruan bizi den komunitatea indartuz Proposamenen artean tailerrak, ikuskizunak, performanceak, kontzertuak etab. egongo dira. Euskal Herrian mugitzen dena ikusgai egongo da, proposamen garaikideei arreta berezia jarriz. Baratza Aretoa, Oihaneder Euskararen Etxea eta Arte eszena Tailerra (TAE) kolaboratzaileak izanik jaialdia leku ezberdinetan gertatzen da, hirian dauden espazio ezberdinak arrazoi berdinagatik bateratuz.

Eguneko sarrera: aldez aurretik 6€, 8€ lehiatilan

SALMENTA PUNTUAK:

Aretoan: astearte eta ostegunetan 17:00tik 20:00etara eta ostiralean 11:00tik 14:00etara

internet: www.salabaratza.com