VGaztea

Gauekoak: teknika grafiken ikastaroa

@marta_printmaking Gaukeoak-en proiektu poltsara ekimen hau aurkeztu zuen 2020an. Orain, eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa aurrera eramango du udazkeneko egitarauan.

Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren.

Hiru teknika landuko dira: serigrafia, xilografia eta litografia, bakoitza saio desberdinetan.

Irailaren 25ean, larunbata, Xilografiaren historia eta erabilerak eta teknika basikoak ditugu. Gure matriz xilografiko propioa garatuko dugu, eta haren froga-estanpazioa egingo dugu ere, grabatu teknika ezagunenetarikoa esploratuz eta bere sorkuntza aukerak ezagutuz

Kalkografia-ren historia, erabilpenak eta gaur egungo aukerak ezagutuko ditugu urriaren 23an. Material berriak, tinta ekologikoak, birziklapen-materialak… Kalkografiaren teknika basikoa garatu (punta lehorra) eta gure matriz propioa egingo dugu, gero estanpazioaren prozedura esperimentatzeko.

Serigrafiaren txanda, azaroaren 13an da. Tailer honetan serigrafia-ren historia eta erabilera orokorrak birpasatuko ditugu, eta gure pantailaren estanpazioa garatu. Pantaila bat insolatzeko prozedura jarraituko dugu, pausuz pausu prozesua ezagutzeko, eta guk hautatutako irudia bai ohialean bai paperean estanpatzeko aukera izango dugu, efektu desberdinekin esperimentatuz (flokadoa, tinta bereziak, e.a.)

Ikastaro hauen  saioak Iparralde gizarte-etxean egingo dira 10:00etatik 14:00etara.

Izen-ematea beharrezkoa da. Kontsultatu epeak eta informazioa udalaren Gauekoak-en web eremuan edo sare sozialetako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Etikasi 2021 programarako deialdia

Zer da Ekitasi?

Etikasi Programa, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak sailarekin batera sustatutako jarduera plana da, zeinetan giza eskubideen eta duintasunaren bizipen hezitzailea bultzatzen den bakoitzak ulertu eta bizitu ondoren.

Zer helburu dauka?

Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Euskadin indarkeriagatik markatutako herri eta leku ezberdinetara bisita hezitzaileak eginez.

Bi bidaia aukera egongo dira:

Lehen taldea: hiru eguneko asteburu bidaia Pasaia eta Errenteriara, azaroaren 12, 13, 14 asteburuan,
Bigarren taldea: egun bakarreko txangoa Lemoizera, azaroaren 20an.

Nori zuzenduta dago?

18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko karrerako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.

Izen emateko epea

Urriaren 1 arte izango dute izen emateko epea.

 

Informazio gehiago EGKren webgunean 

 

Anima zaitezte parte hartzera!

Gazte Informatzaileen Sarea. 2021-22ko edizioa

Martxan dago Gazte Informatzaileen Sarearen edizio berria.

Programa honen bidez, Gasteizen ikasten ari diren 15-25 urteko gazteak, ikasturte batez, gazteentzako interesgarria den informazioa biltzeko eta zabaltzeko prozesuaren protagonista bihurtzen dira: prestakuntza, bekak, lehiaketak, aisialdia…

Ikasleak, DBH 4. mailan, batxilergoan edo Lanbide Heziketan egon behar dira. Parte hartzea ikastetxeen bidez egiten da.

Informatzaile gazteek ekarpen ekonomikoa jasotzen dute egiten duten lanagatik.

Parte hartzeko epea zabalik: irailaren 24ra arte.

 

Gauekoak-en udazkeneko aurkezpen kontzertuak: Lukiek eta Habi

Gauekoak-ek hasiera emango dio ostiral honetan, irailak 17,  udazkeneko denboraldi berriari Falerina lorategian arratsaldeko 20 etan. Bi kontzertuak dira Lukiek eta Habi musika taldeekin.

Lukiek: 2015ean Josu Ximun (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria) sortu zuten Lukiek (Mungia).Euskaraz abestutako rock alternatiboaren ikurrean bilakatu dira Zea Mays, Vulk, Yellow Big Machine edo Cecilia Payne bezalako taldeekin jo ostean. Baina batez ere bere zuzeneko indartsuei esker.

Habi Villabonako bi gaztek, Jon Ander Artola eta Yerai Gascon, osaturiko power duo bat da. 2018 elkartu ziren, eta sei hilabeteko lan prozesuaren ondoren, 2019an Loratu izeneko lehen diskoa argitaratu zuten; autoekoiztua eta Elkar estudioetan grabatua, Víctor Sánchez soinu ingeniariarekin.Orain disko berria grabatu berri dute, eta aurrerapen moduan, kontzertu honetan kanta berri batzuk joko dituzte.

Sarrerak eskuratzea beharrezkoa da musika talde hauetaz disfrutatu nahi izanez gero hurrengo estekan: Lukiek + Habi.

Informazio eta Gauekoak-en jarduera gehiago, udalaren web orrian eta Gazteria Zerbitzuko sare soz¡aleko profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldia

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria ZerbitzuakEuskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren eta EHU-ren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ saioan burutuko den Hiruburu jardunaldia egingo dugu. Non gazteakpolitikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Irailaren 29an, gazteon etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz hitz egingo dugu. Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioian Gasteizen garatuko da 18:00etan. Hiruburu honen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Eguna: Irailak 29.
Tokia: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Gauekoak-en udazken-neguko programazio berria

Udako etenaldiaren ostean berriro martxan jarri da Gauekoak. Udazken-neguko programazio berria gustu guztietarako planez beteta dago: tailerrak, kontzertuak, kirol-ikastaroak, jardunaldiak edo emanaldiak. Aisialdirako aukera alternatibo, hezigarri eta osasungarri asko 16 eta 30 urte bitarteko Gasteizko gazteentzat.

GAUEKOAK programak udazken-neguko denboraldi honetan aisialdirako gune alternatibo, sortzaile, parte-hartzaile eta osasungarriak sortzeko helburuarekin aurkezten da. Hainbat arlotako lanceta espazioak sortzen, tokiko kultura-nortasuna indartzen eta gazteen parte-hartzerako tresnak emanez.

Egitarau honek hainbat diziplina barne hartzen dituen 26 jarduera planteatzen ditu,  iraila eta abendua bitartean garatuko direnak. Horretarako, hiriko artista eta hezitzaileekin lankidetzak sortu dira hala nola,  Red Fanzine, Oihaneder Euskararen Etxea edo SAMA (Arabako Ikus Entzunezkoen Elkartea)
bezalako elkarteekin . Kultur interesak bultzatzeko gune bat sortu nahian, herritar gazteenen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz.

Jarduera guzti hauek doakoak izango dira, aisialdiko eredu alternatibo bat defendatzen baitugu, berrikuntza, tokiko kultura eta artistak babestea eta hiriko gazteria osatzen duten kolektibo guztiak barne hartzea abiapuntu izango dituena.

Jardueren agenda osorik ikusgai dago udalaren webeko Gauekoak-en atalean edo sare sozialeetan.

@gauekoak.gasteiz.

@vggaztea.

Xtraclubek irailaren 14an irekiko du epea gazteentzako aisialdi eta denbora libreko jardueretan izena emateko

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Xtraclubaren 2021eko udazkena-negua denboraldirako programazioa jarri du abian. Aisialdi, kultura, abentura eta kirolarekin lotutako 35 jarduera eskainiko ditu orotara, formatu ezberdinetan: lantegiak, gaikako ikastaroak, abentura irteerak, erakustaldiak eta kultur bidaiak. Guztira 662 leku dira, 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat. Irailaren 14an irekiko da izena emateko epea, 8:30ean.

Gazteria Zerbitzuaren helburua da 12-18 urte bitarteko gazteei asteburuetan eguneko aisialdirako eskaintza egitea, aisialdi positiboa sustatzeak gazteen identitatea eraikitzen lagunduko duelakoan, baita arrisku-jokabideak prebenitzen ere. Aisialdi ludiko, hezitzaile eta osasungarria eskaintzen da, eta gazteei sozializaziorako eta elkartzeko aukera ematen.

Denboraldi honetarako programatutako jardueren artean, argazkilaritza, dantza urbanoa, kantua, parkour eta komiki ikastaroak mantendu dira, eta berritasun gisa, k-pop koreanoa eta lineako patinaje artistikoa. Orobat, 14 lantegi egingo dira gizarte-etxeetan, askotariko gaiez eta material mota ugari baliatuz. Geihago…

Gazte Informatzaileen Sarea

Gazte Informatzaileen Sarea

Irekita dago Gasteizko Udaleko 2021-22ko gazte informatzaileen sarea programan parte hartzeko epea.

Eskaerak Gasteizko DBHko, Batxilergoko eta/edo LHko ikastetxeen bidez egin behar dira.

Parte hartu nahi duen ikastetxe bakoitzak gazte informatzaileen talde bat aukeratu behar du bere ikastetxeko 15-25 urteko ikasleen artean. Ekipoak, normalean, bi pertsonek osatzen dituzte.

Programa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean gauzatuko da, eta informatzaile lana egiten duten gazteek ordainsari bat jasoko dute trukean.

Izena emateko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero: infojoven2 @vitoria-gasteiz.org emailean.

945161330 telefonoan.

Edo gure web orrian: v-g.eus/GIS.

Aisialdiko ikastaroak

Dagoeneko hemen da 2021-2022 ikasturteko Arduradun Eskolako aisialdiko begirale ikastaroa🥳
Noiz? 2021eko urriaren 20tik 2022ko martxoaren 30era arte

Izen-emate epea:

irailaren 1etik urriaren 15era arte

Prezioa 380€ (Deskontua pertsona boluntarioentzat)

Informazioa eta izena emateko

Posta elektroniko bidez arduraduneskola@gmail.com, 945 24 03 43 telefono zenbakira deituz edo whatsappez 623 28 33 13

 

 

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Betebeharrak

– 24 urtera arteko ikasleek

–  Gasteizen erroldatuta egotea

–  Gasteiztik kanpo -barnetegian edo ostatua nahiz bizilekua bertan hartuta- ikastea

Epea

Abenduaren 31 arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.

 

info gehiago: http://v-g.eus/hobaria