VGaztea

2020ko Gaztefilm Fest

28 film labur lehiatuko dira Gaztefilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdian, hainbat gairekin eta animazioa nagusi.

Gasteizen 2020ko azaroaren 20tik 29ra ospatuko den Haur eta Gazteen Zine jaialdiak sail ofizialerako aukeratutako film laburrak aurkeztuko ditu. Guztira 28 lan ikusi ahal izango dira, adin-tarte bakoitzerako bereziki aukeratutako 4 programatan banatuta. Geihago…

PATRICK BOUCHARD GONBIDATU BEREZIA GAZTEFILM FEST-EN

GaztefilmFest jaialdiko hirugarren edizioko herrialde gonbidatua Kanada izango da. Orain dela askotik jaso eta programatu dugu zinema kanadarra, eta aurten, munduko leku berezi horretako zinema omenduko dugu. Hainbat gauza partekatzen ditugu Kanadarekin, besteak beste hizkuntza eta hizkuntza politikak ulertzeko eta baloratzeko modua eta erkidegoak eta aniztasuna errespetatzea. Izateko modu hori kalitatezko zineman ikusi daiteke, jaialdiaren edizio honetan azpimarratu nahi ditugun proposamen interesgarri eta bizigarriekin.

Azaroak 30, larunbata, 19:30 Artium-en

Masterclass-a eta laburmetraiak proiektatzea

Patrick Bouchard artistaren lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean. Bere azken lana, Le Sujet, Cannes-en estreinatu zuten. Lan hau eta beste 3 lan ikusi ondoren, artistaren alderdi ezberdinak eta sormen bereizgarri finkoa aztertuko ditugu. Programaren ondoren bertaratuekin hitz egingo du bere sormen prozesuari buruz. Geihago…