VGaztea bloga

VGaztea

Parte hartu Gazteen Euskal Behatokiaren GaztePanelean!

Gazteen Euskal Behatokian 15 eta 34 urte bitarteko gazteen panel egonkor bat osatu nahi dute, euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko erabiliko dutena. Eman izena!

Gazteen Euskal Behatokiaren helburuetako bat Euskadiko gazteen egoerari buruzko informazio eguneratua biltzea da, gazteentzako jarduera politikoak diseinatu eta ebaluatu ahal izateko. Helburu hori lortzeko, zure iritzia behar dute.

  • Zer da panel bat?

Populazio talde bateko pertsona adierazgarrien talde bat da, aldian-aldian, borondatez informazioa ematen duena. Ematen den informazio guztia anonimoa eta konfidentziala da. Panelean parte hartzea borondatezkoa da; beraz, pertsona bakoitzak erabakitzen du noiz amaitzen duen bere parte-hartzea.

  • Nork osatzen du?

Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko zu bezalako pertsonek.

  • Zertara behartzen nau?

Kontsulta batzuei erantzun beharko diezu inkesten bidez (online edo telefonoz).

Kasu batzuetan, elkarrizketetan eta/edo eztabaida taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizute, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.

Geihago…

Apustu egin orduko galdua duzu bataila

Invertek bere azken abestia argitaratu du, ausazko jokoen eta kirol-apustuen aurkako sentsibilizazio- kanpainarako bereziki egina. Entzun ezazu!

Gainera, adi! Oraindik garaiz zaude gaur 18:00etan Jimmy Jazzen egingo den ikuskizunean izena emateko! Eman izena eta izan lehena INVERT zuzenean entzuten!

Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

  

Zer da Gazteriaren Foru Traspirenaikoa?

Pirinioetako gazteen arteko elkarrizketarako gune bat da, eta bere helburu nagusia Pirinioetako gazteak harremanetan jartzea da, haien premiei buruz eztabaidatu eta ordezkari politikoei helarazi ahal izateko. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitanieko gazteek osatzen dute, eta Europar Batasuneko Erasmus + programarekin batera finantzatzen da.

Lehen topaketa Biescasen.

Joan den urriaren 2an egin zen Foruaren lehen topaketa Biescasen. Hiru egunez, pirinioaren bi aldeetako gazteek ohikoak dituzten problematiketara bideratu zuten beren lana: lana eta emantzipazioa; kultura, hizkuntzak eta identitatea; turismoa eta mugikortasuna; natura eta iraunkortasuna; eta beste gai sozial batzuk, hala nola feminismoa, arrazakeria eta LGTBIQ+ eskubideak.

60 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta horien artean Gasteizko gazteen ordezkaritza zegoen, Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetzari esker.

Eta hemendik aurrera, zer?

Topaketaren amaieran Pirinioetako Gazteen Manifestua egin zen, Pirinioetako gazteen beharrizan komunak eta horiek konpontzeko proposamenak jasotzen dituen dokumentua. Aurrera begira, topaketa Pirinioetako beste leku batzuetan txandaka egitea aurreikusten da.

 

Zorionak parte hartu duzuenoi!

 

 

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldian izena emateko azken egunak

Hiruburu Instagram

Hator politikariekin eta teknikariekin eztabaidatzera gazteentzako etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz ‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldian.

Irailaren 29an bilduko gara Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian, 18:00etan. Ez ahaztu aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela.

Azken egunak inprimaki honen bidez izena emateko.

Informazio gehiago: www.egk.eus

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldia

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria ZerbitzuakEuskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren eta EHU-ren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ saioan burutuko den Hiruburu jardunaldia egingo dugu. Non gazteakpolitikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Irailaren 29an, gazteon etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz hitz egingo dugu. Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioian Gasteizen garatuko da 18:00etan. Hiruburu honen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Eguna: Irailak 29.
Tokia: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Udako ordutegiak udal zerbitzu eta instalazioetan

Udan, hainbat udal zerbitzu, ekipamendu eta bulegoek beren ordutegian aldaketak izango dituzte. Izapideak egitea eta zerbitzuetarako sarbidea errazteko, Gasteizko Udalak orrialde batean bildu ditu ordutegi horiek guztiak. Guk gazteentzako zerbitzuenak nabarmentzen dizkizuegu:

Gazteria

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa itxita egongo da abuztuaren 2tik 6ra, eta udako ordutegia izango du irailaren 7ra arte.

Gazteentzako aholkularitza

Asexoria, Psikoaholkularitza eta Lege aholkularitzaren ordutegiak abuztuan.

Gainontzekoak

Udako ordutegiak gainontzeko udal zerbitzu eta instalazioetan

COVID19ak Udaleko gazteentzako aholkularitza psikologikoan eskaera nabarmen areagotu du

Gazteria Zerbitzuko psikoaholkularitzak ez zuen bere jarduera eten 2020ko konfinamenduan, eta 118 pertsona artatu zituen bideodei bidez.

Kontuan izan behar dugu, egoera ezohikoa eta konplexua bizitzen ari garela, egoera berri batera eraman gaituena, eta horrek geldialdi bat ekarri duela ezagutzen genuen bizitzaren erritmoan, eta eragina izan duela gazteen proiektuetan.

2020ko irailetik “normaltasun” berrira itzultzean, arreta kopuruak gora egin du etengabe. 2021eko lehen seihilekoan, psikoaholkularitzak 516 pertsonari eman die arreta; 2020an, aldiz, 271 pertsonari; eta 2019an, 249ri.

Jasotako kontsulta gehienak harreman-, gizarte-, familia- eta bikote-zailtasunekin, umore-aldaketekin, antsietatearekin, doluarekin eta depresioarekin lotuta daude.

Gazteei kostatzen ari zaie sentitzen ari diren ondoez emozional guztia kudeatzea, eta, horren ondorioz, psikoaholkularitza eskari berri ugari jasotzen ari da.

Psikoaholkularitzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: v-g.eus/PsikoAholkularitza

Txosten berezia: Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina (Gazteleraz)

Gazteen Errealitatearen Behatokia funtsezko tresna da errealitate horren ezaguera eguneratua mantentzeko eta ekintzak diseinatu eta egiteko, gazteen benetako beharrei eta nahiei erantzuteko, haiek direlako Gazte Plan honek planteatzen dituen gazteria politiken jasotzaileak.

“Erronka: Gazteak” Gazte Planaren barruan, eta Gasteizko VIII. Enplegu Planarekin lankidetzan, Alazne Sainz Gil de Paules soziologoak azterlan zehatz bat egin du, “Covid-19ak Gasteizko gazteengan duen eragina” izenburupean. Azterlan horretan, gure hiriko covid-19ren krisiak eragindako gazteei lotutako hainbat faktoreren alderdi anitzeko azterketa egiten da.

Txostenaren testu osoa esteka honetan kontsulta daiteke.

Maiatzaren gazte buletina

Boletín joven

Hilabete honetako buletinean honako informazioa aurkituko duzu:

Gazteria Zerbitzua Instagramen dago, “Elkar Zainduaz” komikia, Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa, Tetrapack 2021 erakusketa, Gauekoak: Proiektuen poltsa osatzeko deialdia,…

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!