VGaztea

‘Erronka: Gazteak’ onetsi da, udalaren gazte plan berria

Erronka Gazteak

2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du.

Gasteizko Udalak gazte plan berria aurkeztu du gaur goizean. ‘Erronka: Gazteak’ izenez bataiatu dute bide-orria, eta 2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du. Planaren helburu nagusia da bide-orri bat izatea Gasteizko gazteek beren bizitza-proiektua hirian garatzerik izan dezaten. Oraingoan ahalegin berezia egin da estrategia pandemiak ekarritako egoerara moldatzeko. Horretarako, hurrengo ekitaldian bideratu beharreko 32 ekintza identifikatu ditu Udalak, inplikatutako agenteekin eta gazteekin batera.

Informazio gehiago.

Albistegi gaztea 68. zb. informazioa zure esku

Adi egon!

Gazteria zerbitzutik, ongi izan COVID19 krisiaren ondorioz sortutako larrialdi-egoera honetan.

Konfinamenduan ere Gazte aholkularitzak zure zain gaude.

COVID-19ak sortutako egoeraren harira azken asteotan hainbat neurri hartu dira egoera bideratze aldera. Animo asko eta bitartean #NiEreEtxeanGeratzenNaiz.

Etxebizitzaren alokairuari buruzko ohiko galderak.

HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketa – 2020. Ideiak emateko epea luzatuta abisua eman arte.

EGKn etxebizitzari buruzko galdera batzuei erantzuten saiatu gara. Eta harremanetarako zenbaki batzuk ere utzi dizkizugu, zure kasua ez badator bat aipatutakoarekin.

Kultura Sailak luzatu egin ditu FotoArte eta Gazteentzako Nanoipuinen lehiaketetan parte hartzeko epeak. Internet bidez parte hartu ahalko da deialdi bietan.

Sareetan jarraitu

Instagram @VitoriaGazteok

VG_gaztea twitteren profila.

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Murgil zaitez OMIJen (Informazioaren bulegoa).

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

Lehiaketak.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Vital Fundazioak 40 beka eskaini ditu unibertsitateko eta LHko tituludunentzat, ingeles-ezagutza hobetu dezaten.

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) txostena, emakume gazte musulmanen errealitatea zein den eta bizi duten zapalkuntza bikoitza nolakoa den ikustarazteko.

Koldo Mitxelena BHI Gasteiz Speakerraren hirugarren edizioa ospatu zuen. Ikasleak askatu egin dira eta barruari atea ireki diote.

Nazioarteko Merkataritza Masterra 2020-2021 (XXVIII. edizioa).

Arabako artista guztientzat zabalik dagoen 2020ko Arte Vital Lehiaketa. Vital Fundazioak deitu ditu aurten, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken diziplinetako hamazortzi urtetik gorako artistak.

Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! txostena argitaratu du EGK-k. Oinarrizko kontzeptu teoriko batzuk eta bertaratutakoek azaldutakoa jasotzen da, gaiaru buruz hitz egiteko beharra, erreferenteak sortzearen beharra etab.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Higiezinen enpresen goi-zuzendaritzako programa.

Eta gainera…

HEI eskolak zurekin jarraitu nahi du konfinamendu denbora honetan. Horregatik, lanean ari gara eskolako jarduerak online eskaintzeko.

Lineako edukiak, zurrumurruek eraman ez zaitzaten.

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estragegia ez da gelditu koronabirusaren ondorioz.

Harpidetzak

Aldizkari digitalaren harpidetzak

 

Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto!

Planto

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK-k) Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! izeneko txostena aurkeztu du.

Txostenean gazteek migratzaileei buruz pentsatutakoa eta nola antzematen dituzten aztertu dugu. 2020an zehar egingo den lanaren abiapuntu izango da.

Bizitzako aro ezberdinetan leku batetik bestera mugitzeko arrazoiak ugari dira. Are gehiago historiako garaiaren arabera. Argi dagoena da ia lurralde orok hartu dituela berean beste herrietatik etorritakoak. Edo ia edonork ezagutzen duela beste toki batera joan den pertsonaren bat. Hala ere, mugikortasun eta aniztasun hori ez da beti modu baikorrean ulertu. Erresistentziak sortu dira eta hauen zergatia aztertu dugu Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! txostenean.

2019ko ekainean Gasteizen egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiarekin eta Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua, gazteek migratzaileei buruz pentsatutakoa eta nola antzematen dituzten aztertu eta hausnartu genuen. Gaur jorratutakoaren emaitza aurkezten dugu: batetik, askotan nahasten diren kontzeptuak argitzeko oinarri teorikoa; bestetik, garatutako dinamikan identifikatutako erronkak; eta, azkenik, garatutako eskaera eta proposamenak.

Gai bat jorratzean, hau edozein dela ere, oso garrantzitsua da terminoak ongi erabiltzea informazio nahasmena eta gaizki ulertuak sor ez daitezen. Esaterako aurreiritzi eta estereotiporen arteko ezberdintasunak edo migratzaile, errefuxiatu eta etorkin terminoen adierak zein diren. Hori argi izatea garrantzitsua da arazoei aurre egin edo behinik behin planto egiteko. Egun dauden zenbait aukera zerrendatzen dira txostenean. Honakoa da dinamika parte-hartzailean bertaratutakoek mahai gainean jarritakoa:

  • Lanketaren beharra: gazteei zuzendutako proiektu zehatzekin eta hirietatik at ere.
    Erreferenteen beharra: aurreiritziei aurre egiteko ereduak eta, behin hauek topatuta, praktika egokiei jarraipena ematea.
  • Espazio gehiago: aurreko biekin estuki lotuta, bizikidetza sustatzeko dinamikak eta proiektuak behar dira. Oso garrantzitsua da hauetan aniztasuna bermatzea eta paternalismo jarrerarik ez egotea.
  • Zeharkakotasuna: gizarte osoaren inplikazioa behar da, hirigintzaren ikuspegitik ghettoekin amaitzeko eta saretze horren bitartez harremanak sortzen direlako.

Landutako guztia 2020ko ekimen, proiektu zein lantaldeko bileretan abiapuntu izango da. Mugikortasunak eta migrazio mugimenduek gizartea anitzagoa eta, beraz, aberatsagoa egiten duela uste dugu, baina ukaezina da aipatutakoa ez dela ikuspegi bakarra eta gizarteko zenbait estamentu edo taldetan bestelako usteak zabaldu direla. Batzuetan arriskutsuak.

Zuk ere bide hau egiten lagundu nahi bagaituzu edo informazio gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Idatzi iezaguzu bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943429767 / 688737097 (Leire) zenbakietara.

Apirilaren 17an, Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatuko dugu, “klima aldatu egiten da, egia ez” lelopean

Información

Apirilaren 17an, ERYICAk (European Youth Information and Counselling Agencyk), gure kideekin batera, Gazte Informazioaren Europako Eguna eta ERYICAren urtebetetzea ospatuko ditu Europa osoan.

2020rako EYID (European Youth Information Day) leloa honako hau da: “Klima aldatu egiten da, egia ez”; bilatu informazioa, eta egiaztatu zerorrek.

Informazio gehiago.

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak txostena aurkeztu du EGK-k

Emakumea eta gizonen arteko berdintasun erreala oraindik ez da erdietsi, are gutxiago kolektibo arrazializatu edo baztertuen egoera aztertzen badugu. Bizikidetza bermatzeko oztopo nabarmena da eta, horregatik, EGK-ko berdintasun eta bake eta bizikidetza lan-arloetatik Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak topaketa antolatu genuen 2019ko irailean Donostiako Emakumeen Etxean. Gaur bertan jorratutako ondorio eta proposamenak aurkezten ditugu.

Aipatutako oztopoak aztertzea ezinbestekoa da irtenbide partekatua bilatu ahal izateko: zein den oinarria, zein jarrerek mantentzen duten, nola egin diezaiekegun aurre, zein politika publiko jar daitezken martxan, etab. Islamofobia oztopo horietako bat da, izan ere emakume musulmanek emakume izateagatik sufritzen duten zapalkuntza bikoitza da.

Feminismoak, erronkak eta ikuspegiak

Topaketan, lehenik, jatorri desberdineko hiru profilen testigantzak izan genituen: Ikram Bouzalmat, emakume musulman gazte bezala hausnarketa sakonak egin ditu kultura, hizkuntza edota gizarte desberdinek bere erlijioan duten ondorioei buruz; Chaimae Nakari, berak bizitako hainbat gertakariren ondorioz islamofobiari, berdintasunari eta bizikidetzari buruzko egindako gogoeta eta ikuspuntuak azaldu zituen; eta Enara Arrieta, master amaierako lanean aztertu zuen islamofobia.

Ostean, solasaldia ireki zen. Bertaratutakoek planteatutako galderekin hainbat gai jorratu ziren: itxura fisikoa eta janzkera barrera izan daitezkeela gazte musulmanentzat, hartutako erabakiak sor ditzakeen eztabaidak; egun bizikidetza ez dela existitzen; antzeko topaketak egitearen eta bertako ondorioak gizarteratzearen beharra; eta lehen arrazismotzat jotzen zena orain islamofobia bezala tratatzen dela, besteak beste.

Txostena ikusteko.

Hauei aurre egiteko, ondorengoak mahaigaineratu ziren:

  • Genero-ikuspegia txertatzea.
  • Zeharkakotasunaren garrantzia.
  • Emakume gazte musulmanei ahotsa ematea mendebaldeko feminismoak egituratu izan duen emakumearen iruditegia kolokan jartzeko. Inkontzienteki ditugun estereotipoak desegin behar dira
  • Komunikabideen papera. Transmititzen duten mezua kontuan izan behar dute.
  • Pertsonak bezala tratatzea, janzkeraren eta itxura fisikoaren etiketak gaindituz. Desberdina denari mentalitate irekiarekin begiratu eta entzun behar diogu.

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, zalantzaren bat izanez gero edo kontuan izan beharko genukeen zerbait bururatzen bazaizu jar zaitez harremanetan gurekin bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetan edo 943429767 / 944436143 telefonoetan.

 

#EsanNolaDaramazun inkesta, Gazteen Euskal Behatokiak koronabirusak eragindako konfinamenduari buruz egindako inkestari. Txostenaren emaitzak

Gazteen Euskal Behatokiak #EsanNolaDaramazun inkesta jarri zuen abian martxoaren 20an, 15 eta 34 urte bitarteko gazteak koronabirusa dela-eta konfinamendua nola bizitzen ari diren bertatik bertara ezagutzeko.

3.482 gaztek erantzun diote inkesta horri, eta bertan egoerak ikasketetan, lanean edo lana aurkitzeko aukeretan izan ditzakeen ondorioei buruzko kezka jaso dugu. Gainera, egoera horrek eragiten dituen sentimenduez hitz egin digute gazteek. Halaber, konfinamenduak beren ohiturak aldatu dituela kontatu digute, bai eta askok borondatezko lanetan parte hartzeko izena eman dutela, eta sare sozialen bidez gezurrezko mezuak jaso eta egiaztatu dituztela ere.

Jasotako erantzunek eta idatziz utzi dizkiguten milaka iruzkinek (4.037) baieztatu digute gazte askok beren ahotsa entzunarazi nahi zutela gizarte osoa bizitzen ari den egoera berezi honetan.

Aurkezten dugun txostenak iruzkin horietako asko bildu ditu. Egindako hautuarekin, idatziz utzi dizkiguzuen iritzi nagusiak islatzen saiatu gara.

HIGA 2020: izena emateko epeak irekita jarraitzen du.

2020ko irailaren 6tik 9ra egingo da Gasteizen HIGA ekitaldiaren hirugarren edizioa. Bertan parte hartzeko izen-emateak otsailaren 20tik maiatzaren 21era bitartean egongo dira zabalik; ondoren, hizkuntza aniztasuna eta izena ematen dutenen inplikazioa oinarriuta, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da.
Info gehiago: www.v-g.eus/higa

Drogomedia. Euskadiko drogamendekotasunei buruzko dokumentazio zentroa

Droga-mendekotasunen Euskal Behatokiaren dokumentazio Zentroa 1992. urtean sortu zen. Urte horretatik Eguía-Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak lankidetza-hitzarmen bat mantentzen du Eusko Jaurlaritzarekin aipatutako dokumentazio-zentro hori kudeatzeko.

Hitzarmen horren esparruan, abian jarri zuen SIISek 2002an Drogomedia.com webgunea. Bertan eskaintzen da drogen inguruko informazioa interesa duen pertsona ororentzat, bai profesional zein partikular mailan.

Webguneak eskaintzen du dokumentazio eta datu ugari drogen inguruan, dela izaera generikoa (eguneko albisteak, berri dokumentalak, legeria, agenda, direktorioa), dela bereziki profesionalei zuzendurikoa (adierazleen datu-bankua, jarduera egokien tresnak, etab.).

Egunero gaurkotzen dira Drogomedia ataria eta Facebook eta twitterko profilak. Euskadiko drogen inguruan erabilera gehien duenetako baliabidea bat da. Etenik gabe hazten ari da webgunearen erabilera hori.

2015. urtean birmoldaketa egin da Drogomedia webgunean, eta berriz diseinatu dira atalak eta gehitu egin dira produktu berri batzuek, eta horien artetik nabarmentzen da mendekotasunen inguruko adierazleen Bankua.

Informazio gehiago.