VGaztea

2021eko Gazteria Sari Nazionalen Deialdia

Beste urte batez, Injuvek Gazteriaren Sari Nazionalen deialdia egin du. Sari horien bidez, gazteen ibilbidea eta ahalegina sustatu eta aintzatetsi nahi dira, beren lana eta inplikazio pertsonala dela eta, gizartearen hainbat arlotan duten konpromisoa agerian uzten baitute.

Aurtengo deialdia 2021eko martxoaren 22ko BOEn argitaratu zen, eta sei kategoria ditu:

  • Konpromiso soziala. Egindako lan soziala eta boluntarioa aitortzea.
  • Kultura. Balioak transmititzeko arte-diziplinen erabilera aintzatestea.
  • Ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua sustatzen duten jarduerak egitea aintzatestea.
  • Kirola. Kirola gazteen artean balioak eskuratu eta transmititzeko bitarteko izan dadin egindako jarduerak aintzatestea.
  • Zientzia eta Teknologia. Zientziaren eta teknologiaren arloan garatutako ekimenak edo jarduerak aintzatestea.
  • Giza eskubideak. Giza eskubideen arloko aitorpena edo jarduerak.

Edizio honetan, sariaren zenbatekoa 5.000 eurora igotzen da kategoria bakoitzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea: martxoaren 23tik apirilaren 21era.

Informazio gehiago.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzen deialdia irekita

Proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea. Laguntza horiek jasotzeko, gazteei gizarteko bizitzan era aktiboan parte hartuz sartzeko bidea emango dieten aukerak eta baliabideak eskaintzea izan beharko da proiektu horien helbururik behinena.

Nork

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskabideak aurkezteko epea, ALHAO 2021eko martxoaren 15a, 30 zk. 2021. urtean: apirilaren 16a arte.

Betebeharrak

  • Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
  • Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Proiektua aurkezteko formularioa, II. eranskina
  • Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Identifikazio fiskalerako txartelaren fotocopia.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Informazio gehiago.

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.

Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

Foro transpirenaico

Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzeko prest? Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) lurraldeetako gazteak egongo dira ordezkatuta bertan: EAE, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitania.

18 eta 30 urte bitarteko 12 gazte hautatuko ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Inprimakiak bidaltzeko epea urtarrilaren 20ean amaituko da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) deialdi berri bat egin dugu Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) lurraldeek antolatutako Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartuko duten 12 gazte aukeratzeko. 18 eta 30 urte bitarteko hautagaiek izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da.

Mugaz gaindiko forurako aukeratuen zeregina topaketa telematikoetan eta 2021ean egingo den aurrez aurreko topaketetan parte hartzea izango da. Bertan, partaide bakoitzaren lurraldeek pairatzen dituzten beharrei buruzko iritziak emango dira eta gabezia horiek arintzeko neurriak proposatuko dira Pirinioetako Lan Elkartea deritzonaren Pirinioetako estrategiaren barruan (2018-2024).

Esan bezala, Forua aurrez aurreko topaketa batekin amaituko da maiatzean. Bertan, lurralde bakoitzeko parte-hartzaileak aurreko bileretan eztabaidatu eta adostutako ideien bozeramaileak izango dira eta hausnarketa zein ekarpen guzti horiek eremu guztietako politikariekin trukatzeko aukera egongo da. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitania dira erakunde honetako kideak.

EGK-n euskal gazteriaren errealitatea irudikatzeko askotariko profilak bilatuko ditugu. Aukeratutako pertsonen artean lider deituriko bozeramaileak egongo dira eta frantses maila altua izan beharko dute.

Bete izena emateko inprimakia urtarrilaren 20a baino lehen. Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus  edo 943429767 / 688 676 099  zenbakietara deitu eta Xubanengatik galdetu (8:30etik 14: 30era astelehenetik ostiralera).

“Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen” ikastaroa

Noiz: 2021eko otsailaren 3an, 10ean eta 17an

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 21era

Non: Bilbon, Deustuko Unibertsitatea. Ingeniaritza fakultatea

Hizkuntza: euskaraz

Leku kopurua: 12 pertsona

Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

Programa honen helburu nagusia pentsamendu konputazionalaren garapenerako aurki ditzakegun baliabide anitzen ezaguera da, baita zientzia eta teknologiaren gazteen arteko erabilera egokiaren sustatze eta bultzatzea, bereziki gune akademikoetatik at.

Helburu zehatzak

  • IKT gaitasunak eta gaitasun zientifikoak garatzea.
  • Pentsamendu konputazionalaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea.
  • Pentsamendu konputazionalarekin erlazionaturiko baliabideak ezagutaraztea, besteak beste, logika, problemen ebazpena edota espiritu kritikoa.
  • Gazteekin hartu-emana ahalbidetzen duten erreminta teknologikoak ezagutu eta erabili, edozein gairen inguruko hausnarketa gamifikatuz.
  • Gazteen artean ikerketa, ikasketa, hausnarketa eta gertakari zientifikoen inguruko eztabaidak sustatu.
  • Datu zientifikoek eta proiektu oso bat aurrera eramateko beharrezkoa den ikerketak daukaten garrantzia ulertu.

Informazio gehiago.

Gazteria elkargunea. Ezohiko deialdia

DATA: 2020ko abenduaren 16an

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: ON LINE.

GAI-ZERRENDA

  • Gizarte Kontseiluaren nahitaezko txostenaren aurreko eztabaida publikoa.
  • Elkargunearen arloari dagokion azalpena erreferentziazko zinegotziaren partetik.
    Herritarren eztabaida eta 2021eko aurrekonturako proposamenak.

OHARRA:

Aldez aurretik IZENA eman behar da elkargunean parte hartzeko.

Gazteentzeko “Kirol erronkak” lehiaketa

deportes

Zu, 14 eta 17 urte bitarteko gasteiztarra, erronka luzatzen dizugu. Ea proposatzen dizkizugun erronketatik bost egiteko gai zaren!

2021eko urtarrilaren 31ra arte izango duzu jarraian proposatzen dizkizugun 10 erronketatik 5 gutxienez egiteko.

Gainditzen badituzu, zure ahalegina eta gaitasuna baieztatzegatik izan dezakezun betetasun pertsonalaz gain, kirol-sari bat ere izango duzu!!!

Gainera, animatzen zaitugu, nahi izatekotan, zure sare sozialetara erronkak igotzera (tik tok, Instagram, Youtube, Twitter…) #kirolerronkak hashtag-arekin eta zure lagunei erronka jotzera. Ea horiek ere zuk lortu dituzunak gainditzeko gai diren!

Hamar erronka

Esteka hauetan duzu planteatzen dizugun erronka bakoitzari buruzko informazioa, erronka horiek egiteko eta egiaztatzeko moduari buruzkoa.

  1. Eraztun Berdearen Itzulia oinez edo bizikletaz ematea.
  2. Erraketa edo palako kirol batean 150 kolpe jarraian ematea.
  3. Izotz-pistari bi bira ematea, euskarririk edo erori gabe.
  4. Gasteizko running ibilbide bat korrika egitea, gutxieneko denbora jakin batean.
  5. Saskibaloiko 10 hiruko saiakeratik 5 sartzea.
  6. Konbara jauzi-sekuentzia jakin bat egitea.
  7. Eskalada zeharkaldi bat egitea Gasteizko rokodromoetako batean.
  8. Gasteizko udalerriko edo inguruko mendietako batera igotzea.
  9. 3 dominada egitea edo pinua 10 segundoz egitea.
  10. Futboleko edo boleiboleko baloi batekin 25, 50 edo 100 ukitu egitea lurrera erori gabe.

Primi erronka: erronka bota eta lortu beste 5 pertsona zuk sortutako kirol erronka gainditzea.

“Erronka primia” borondatezkoa da, eta aukera ematen dizu beste 10 erronketako baten ordez erabiltzeko, eta 5 edo 10 erronka gainditzeko duzun helburu horretan zenbatzeko.

Eta desgaitasunen bat baduzu, jar zaitez harremanetan Kirol Zerbitzuarekin, eta erronkak edo lortu beharreko kopurua zure aukeretara egokituko dugu.

Sariak

Proposatutako 10 erronketatik 5 gainditzen eta egiaztatzen dituzten lehenengo 150 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, honako sari hau izango duzu:

  • Udalak antolatzen duen 2021eko Neguko Kirol Bidean kanpainako jarduera baterako irteera bat (snowboard, elur-erraketak, eski nordikoa, neguan mendira igotzeko teknikak eta ekipamendua, espeleologia, rokodromoko jarduera anitzak, izotz gaineko patinajearen hastapenak, urpekaritza) edo 2021eko Udaberri-Udako Kirol Bidean Kanpainako irteera bat (surfa, arroilen jaitsiera, espeleologia, parapentea, ferrata bidea, eskalada, piragua jaitsiera, etab.)

Eta zuretzat, 5 erronka ezer gutxi bada, eta 10 erronkak lortzen duen lehen 30 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, gainera, sari berri bat izango duzu:

  • Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jarduera batean izena ematea, doan: windsurf, paddle-surf, ur lasaietako piraguismo edo belaren hastapen ikastaroak dituzu hautatzeko.

Eta bost erronka gainditzen badituzu, baina beste 150 pertsona aurreratu bazaizkizu, zure gainditze-oparia izango duzu ere. Eta, gainera, Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jardueretarako (windsurfa, paddle-surfa, ur lasaietako piraguismoa, belarako hastapena) beste 30 izen-emateen zozketan parte hartuko duzu.

Lehiaketaren oinarriak kontsultatu.

Pandemia

Erronkak egiteko eskatzen den moduak pandemiarako ezarritako prebentzio-arauak eta -neurriak hartzen ditu kontuan, baina, hala ere, mesedez, erantzukizunik handiena eskatzen dizugu!

Lagun bati erronkak grabatzen edo beste alderdiren batekin laguntzeko eska diezaiokezu, baina badakizu, maskara, distantzia eta eskuak etengabe garbitu!

Informazio gehiago.

2021eko Gazteriaren Karlomagno Saria

Premios Carlomagno

Informazioa

Europako Parlamentuak eta Akisgraneko Nazioarteko Karlomagno Sariaren Fundazioak EBko estatu kide guztietako gazteak gonbidatu dituzte EBren garapenari, integrazioari eta europar identitatearekin lotutako gaiei buruzko lehiaketa batean parte hartzera.

Europako Gazteriaren Karlomagno Saria honako proiektu hauei ematen zaie:

Ulermena sustatzen dutenak Europan eta nazioartean.
Europako nortasun eta integrazio zentzu partekatu baten garapena sustatzen dutenak.
Europan bizi diren gazteen eredu izatea eta komunitate berean bizi diren europarren adibide praktikoak eskaintzea.
Proiektuek gazteei zuzendutako hainbat ekitaldi, gazteen trukeak edo dimentsio europarra duten lineako proiektuak antola ditzakete. Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialetan aurkez daitezke. Lehiaketara aurkeztutako proiektuak 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko otsailaren 1era bitartean hasita eta amaituta egon behar dira, edo aktibo jarraitu behar dute.

Aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 1ean, 00:00etan (Europako erdiko ordua).

Eskaerak online aurkeztu behar dira Gazteriaren Europako Karlomagno Sariaren webgunea erabiliz.

Deialdia

Europako Parlamentua eta Akisgraneko Nazioarteko Karlomagno Saria Fundazioa.

Baldintzak

Parte-hartzaileek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte, Europar Batasuneko 28 estatu kideetako batean bizi edo herritar izan behar dute eta Europa mailako proiektu batean lanean ari dira.

Eskaerak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dituzte. Mugaz gaindiko eta taldeko proiektuak herrialde bakar batean aurkeztuko dira, eta herrialde horrek lotura estua izan beharko du proiektuarekin.

Hornidura

7.500 euroko saria emango zaio proiektu onenari, 5.000 eurokoa bigarrenari eta 2.500 eurokoa hirugarrenari.

Estatu mailan irabazle izan diren proiektu bakoitzeko ordezkari bat gonbidatuko da 2021eko maiatzaren 11n egingo den sari-emate ekitaldira eta egun batzuk Akisgranen (Alemania) ematera. Sariaren zati gisa, Europako Parlamentua bisitatzera gonbidatuko dituzte saridunak (Bruselan edo Estrasburgon).

Informazio gehiago

Galderaren bat baduzu, bidali mezu elektroniko bat ECYP2021@ep.europa.eu

Informazio gehiago.