VGaztea bloga

VGaztea

Jardunaldia: ‘Erronka: Gazteak. COVID-19 eta gazteria: erronkak eta aukerak’

Jornada Erronka: Gazteak

Noiz
Eguna: 2020/12/09, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena
COVID-19a da orain gure arretaren muina. Hori dela eta, eguneroko diskurtsoan egon behar dira horrek gazteengan dituen ondorioak. Inork galdetu al dio bere buruari gazten gaur egungo eta etorkizuneko lan-egoerari buruz? Eta haien osasunaren eta bizipen emozionalen arloan, nola eragiten dien egoera honek? Eta haien elkartasun-balioei dagokienez, zer ekarpen egiten dizkioten inguruari?

Gai horiei eta kezkatzen gaituzten beste batzuei buruz eztabaidatuko dugu, eta lehen mailara ekarriko dugu gazteen egungo egoera.

Egitaraua

  • 11:00-11:15. Jardunaldiaren hasiera: Miren Fernández de Landa, Gazteria zinegotzia
  • 11:15-12:00. GazteaGo! Ikerketa ezagutu. Deustuko Unibertsitatea.
  • 12:10- 13:00. Covid-19 eta gazteak. Red de Estudios sobre Juventud y Sociedad.
  • 13:10-13:45. “Erronka: Gazteak” 2020-2021 Gazte planaren aurkezpena.
  • 13:45-13:55. COVID-19 garaiko boluntariotza. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako bideoa
  • 13:55-14:00. Jardunaldiaren itxiera.Gazteria Zerbitzuak dinamizatuko du.
  • Tokia:
    • Aurrez aurre: Europa Jauregia. Francisco de Vitoria aretoa.
    • On-line: parte hartzeko lotura helaraziko zaie parte-hartzaileei.
  • Izen-ematea: doan. Formularioa bete behar da:

Izena eman

Moonkey Pills- Akroyoga karten aurkezpena

Moonkey Pills

Noiz

Eguna: 2020/12/12, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Moonkey Pills, 60 kartako karta-sorta bat da. Karta hauek akroyoga (yoga eta akrobaziak uztartzen dituen diziplina) ezagutarazteko pentsatuak izan dira. Karta bakoitzak acroyoga pose zehatz  bat irudikatu eta deskribatu egiten du euskaraz eta gaztelaniaz. Akroyogako karta hauek oinarrizko poseak eta euren izenak ikasteko eta barneratzeko balio dute. Pose bakoitzean 3 pertsona inplikatuta daude: Hegalaria, Oinarria eta Laguntzailea. Horien helburua da posera heltzea eta bertan lasai mantentzea.

Proiektu honen sortzaileak Maialen Landa, Irati García eta Sheila Ordoñez dira, hainbat diziplinatan adituak direnak: diseinua, tatuaje profesionala, arkitektura, akroyoga Gasteizko Txiribuelta Zirku Eskolako partaideak, diseinu grafikoa, publizitatea… Akroyogaren diziplina ikertu eta esperimentatu ostean, 60 poseko karta-sorta bat sortu, diseinatu eta maketatu dute helburu zehatz batekin: acroyogaren praktika ezagutaraztea Gasteizen eta Euskal Herrian.

Gazte proiektu hau Gazteria Zerbitzuko “Haziak” lehiaketan saritua izan da.

Akroyoga karta sorta bukatuta dago eta ofizialki Gasteizko hiritarrei aurkezteko momentua heldu da. Parte hartzaileen artean baraja bat zozketatuko da. Akroyogako karta-sortak lortzeko aukera ere egongo da (hizlariekin hitz eginez).

Info + https://www.facebook.com/moonkepills

Jarduera:

Acroyoga kartak aurkezteko ekitaldia.

Eguna eta ordua:

2020ko abenduaren 12an, 18:00etan.

Hizkuntza:

Euskeraz, eta amaieran laburpen bat gaztelaniaz.

Adina:

11 urtetik aurrera

Lekua:

Aldabe gizarte-etxean.

Ezinbestekoa da sarrerarekin sartzea. Hemen eskatu: akromoonkeypills@gmail.com

Informazio gehiago.

‘Erronka: Gazteak’ onetsi da, udalaren gazte plan berria

Erronka Gazteak

2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du.

Gasteizko Udalak gazte plan berria aurkeztu du gaur goizean. ‘Erronka: Gazteak’ izenez bataiatu dute bide-orria, eta 2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du. Planaren helburu nagusia da bide-orri bat izatea Gasteizko gazteek beren bizitza-proiektua hirian garatzerik izan dezaten. Oraingoan ahalegin berezia egin da estrategia pandemiak ekarritako egoerara moldatzeko. Horretarako, hurrengo ekitaldian bideratu beharreko 32 ekintza identifikatu ditu Udalak, inplikatutako agenteekin eta gazteekin batera.

Informazio gehiago.

Gazteria Elkargunea

Erronka Gazteak

Data: 2020/10/19(e)an

Ordua: 18:00etan

Egite-lekua: Simone de Beauvoir. San Ignacio de Loyola 8 kalea

Gai zerrenda erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

Informazioa ematea
  1. Gazteria Zerbitzuaren teknikari berriaren aurkezpena
  2. Euskaraldia
  3. Galde-eskeak
Eztabaidatzekoak
  1. ERRONKA: GAZTEAK GAZTE PLANA 20-21 zirriborroaren aurkezpena eta ekarpenak

Izena ematea.

Gauekoak – Gazteentzako aisialdi alternatiboa

Zer da Gauekoak?

Asialdiko programa alternatibo eta osasungarria da 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzatKultura, kirola eta asteburuetako aisialdia ditu ekintza-eremu. Gaur egun erreferentzia da gure hiriko gazteentzat horrelako jardueretan. 2010. urtean hasi zuen ibilbidea eta denboraldi luze honetan, milaka gazte gasteiztarrek parte hartu dute bere egitarauan.

Gainera, Gasteizko Udalaren apustua da jarduera nagusiki soziala dinamizatea, administrazio publikoaren eta gazte-elkarteen artean kudeatze partekatua eginez. Azken horiek dira gazteei zuzendutako mota guztietako jarduerak garatzeko motorra.

Informazio gehiago.

Gazte Klik Klak 2020: gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketa

Lehiaketa fasea

Gaia

HIRI-ORBANAK:

Zer da orban bat? Denboraren joanaren erregistroa? Oroitzapen batena? Zauri batena? Ala eraldaketa batena?

Hiri-orbainek hiria egituratzen dute, modu fisiko batean eraldatuz. Hiria erdibitzen duen trenbidea, kalean egiten diren obrak. Gure ohiturak aldatzen dituzten hiri-aldaketak.

Aurten, hiriko orbain horien inguruko begirada lantzera animatu nahi zaituztegu. Faltan sumatzen ditugun lekuak gogorarazten dizkiguten arrastoak eta orain, hiri-egitura berriak erakusten dizkigutenak. Arrastoa uzten diguten orbainak.

Baldintzak
  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 15tik urriaren 17a bitartean, biak barne.
  • Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
  • Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin:
    • 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
  • *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Erakusketa fasea

Aurkezten diren argazkien sortekin erakusketa egingo da 2020ko azarotik aurrera. Beharrezkoa bada, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean kalitaterik onenekoak aukeratuko ditu eta kontuan hartuko da erakusketarako zenbat leku dagoen.

Gasteizek gazteentzako aisialdi hezigarri, sortzaile eta osasungarria sustatzearen alde egin du

Gasteizko Udalak gazteentzako aisialdi hezigarri, sortzaile eta osasungarria sustatzearen alde egin du, COVID-19aren kontrako prebentzioa bermatuz. Horren harira, Gazteria Zerbitzuak hiru programa aurkeztu ditu udazken-neguko denboraldirako. Xtraklub, Gauekoak eta Gazte Klik Klak dira, aisialdirako kalitateko aukerak, erakargarri eta seguruak.

“Gazteen aisialdirako eskaintzari eustearen alde egiten dugu, kulturari eta bertako artistei laguntzearen alde. Tokiko administrazioa garen aldetik, aisialdirako alternatibak eskaintzen jarraitu behar dugu, eta gazteei beren sormena garatzen laguntzeko aukera ematen. Oraingoan, 12 eta 30 urte bitarteko pertsonentzako jarduerak eskaintzen ditugu. Osasunaren arloko berme guztiekin beti. Ahalegin handia egin dugu protokoloak eta prebentzio-neurriak lantzen, jarduerak segurtasunez gara daitezen COVID-19ari dagokionez“, azaldu du Gazteriako zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Hiru programa hauek aurkeztu dira:

Xtraklub: aisialdi, kultura eta abentura jardueren programa, 12-18 urtekoentzat.

Gauekoak: aisialdia eta kultura programa, 16-30 urtekoentzat.

Gazte klik Klak, argazki eta bideo lehiaketa, 14-25 urtekoentzat.

Gazteria ikasketei buruzko ikerketaren III. jardunaldiak

Gazteria ikasketei buruzko ikerketaren III. jardunaldi hauek 2015ean Valentzian eta 2017an Fuenlabradan egindakoen jarraipena dira. Gazteria eta Gizarteari buruzko Azterlanen Sareak (REJS 2.0), Espainiako Soziologia Federazioaren Gazteria Azterketen Ikerketa Batzordeak eta Nerabeen eta Gazteen Reina Sofia Zentroak elkarlanean antolatuta, diziplina, belaunaldi eta eremu geografiko desberdinetako gazteei buruzko ikertzaileak biltzeko deialdia egin dute, aurrerapen zientifikoak, esku hartzeko esperientziak eta gazte-politika publikoen transferentziak partekatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago.