VGaztea

Aurrez aurreko tailerra: ‘Jolasaren pedagogia’

jolasaren pedagogia

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Jolasaren pedagogia‘ tailerra Bilbon. Raúl García Piñeirok ‘Saco de Juegos’-en sortzailea, esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkulariak emango du ikastaroa.

Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte.

Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte.

Helburuak

  • Jolasak egungo gizartean duen garrantzia ulertzea.
  • Jokoaren hezkuntza-gaitasuna eta gizartea aldatzeko duen ahalmena ulertzea.
  • Esperientzia ludikoak diseinatzeko metodologiak, teknikak eta hezkuntza-joerak ezagutzea.
  • Jolasean oinarritutako jarduerak eraginkortasunez zuzentzeko teknikak bereganatzea.

Noiz: 2021eko apirilaren 14an eta 21ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Hizkuntza: gazteleraz

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Informazio gehiago.

 

‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena

Emantzipazioa

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2019’ izeneko txostena aurkeztu du.

Seriearen txosten berri honetan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion, teorian, soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu. Geihago…

Ikastaroa: ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean’

indarkeria sexista

Ikastaroaren hartzaileak hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…izango dira.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean’ ikastaroa Bilbon eta Donostian. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.

Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa

Bilbon:

  • Noiz: 2021eko martxoaren 3an eta 10ean (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…)
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Donostian:

  • Noiz: 2021eko martxoaren  5ean eta 12an (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…)
  • Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra

Leku kopurua: 12 lagun

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Informazio gehiago.

Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa online ikastaroa. ERASMUS+GAZTERIA eta EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. ERASMUS+GAZTERIA eta EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan’ ikastaroa online. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak eta Oihane Amoedok, KAEBNAIko Nazioarteko Mugikortasu teknikaria eta Europako boluntario -EBZ- ohiak emango dute.

Ikastaroa amaitzean, ikastaroaren hartzaileek programen berrikuntzak zertan datzan, nork parte har dezakeen eta nola parte har dezakeen jakingo dute. Geihago…

“Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen” ikastaroa

Noiz: 2021eko otsailaren 3an, 10ean eta 17an

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 21era

Non: Bilbon, Deustuko Unibertsitatea. Ingeniaritza fakultatea

Hizkuntza: euskaraz

Leku kopurua: 12 pertsona

Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

Programa honen helburu nagusia pentsamendu konputazionalaren garapenerako aurki ditzakegun baliabide anitzen ezaguera da, baita zientzia eta teknologiaren gazteen arteko erabilera egokiaren sustatze eta bultzatzea, bereziki gune akademikoetatik at.

Helburu zehatzak

  • IKT gaitasunak eta gaitasun zientifikoak garatzea.
  • Pentsamendu konputazionalaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea.
  • Pentsamendu konputazionalarekin erlazionaturiko baliabideak ezagutaraztea, besteak beste, logika, problemen ebazpena edota espiritu kritikoa.
  • Gazteekin hartu-emana ahalbidetzen duten erreminta teknologikoak ezagutu eta erabili, edozein gairen inguruko hausnarketa gamifikatuz.
  • Gazteen artean ikerketa, ikasketa, hausnarketa eta gertakari zientifikoen inguruko eztabaidak sustatu.
  • Datu zientifikoek eta proiektu oso bat aurrera eramateko beharrezkoa den ikerketak daukaten garrantzia ulertu.

Informazio gehiago.

Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019

Emantzipazioa

Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin, 2019” izeneko txostena kaleratu berri du. Txosten hau egiteko Etxebizitza Beharrei buruzko Inkesta hartu da oinarri eta bertan 18 eta 34 urte bitarteko gazteen egoera aztertzen da, emantzipazioari dagokionez: adin horretako zenbat gazte dauden emantzipatuta, nolakoak diren beraien etxebizitzak, emantzipatuta ez daudenen artean zenbatek behar duten etxebizitza bat, zer nahiago luketen eta abar.

 

#NolaDaramazu? inkestaren emaitzak

Cómo lo llevas

Gazteen Euskal Behatokia pandemiaren bigarren aldi honetan eginiko #NolaDaramazu? inkestaren emaitzak argitaratzera dator.

Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.

Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.

Informazio gehiago.

NolaDaramazu? inkesta 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago

Inkesta behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak pandemiaren egungo egoerari buruzko beste inkesta bat zabaldu die Euskadiko gazteei.

#NolaDaramazu? online inkesta Gazteen Euskal Behatokiak abian jarri duen bigarrena da, gazteek pandemiari buruz duten iritzia, egoera horrek beren bizitzetan dituen ondorioak eta azken egunotan indarrean jarri diren neurriak bertatik bertara jasotzeko.

Martxoan, konfinamenduaren hasieran, Gazteen Euskal Behatokiak Covid19ari buruzko aurreko inkesta bat egin zuen gazteen egoera ezagutzeko. Inkesta horri 3500 gazte baino gehiagok erantzun zioten, eta emaitzek agerian utzi zuten gazte askok birusaren hedapenaren prebentzioarekin zuten erantzukizuna eta konfinamendu-egoera horretara egokitzeko zailtasun gehien zutenekin adierazi zuten konpromisoa. Ikasketetan, enpleguan edo familia-harremanetan izandako eraginari buruzko informazio asko ere bildu zen orduan.

Oraingo honetan, halaber, ahalik eta gazte gehienek parte hartzea interesatzen zaigu, jakiteko zer-nolako eragina izaten ari den Covid-19 beren asmo eta jardueretan, zerk kezkatzen dituen gehien eta zer iritzi duten aste honetan ezarri diren neurri berriei buruz.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.

‘Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak’ tailerra

Berdintasuna eta maskulinitatea

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak’ tailerra. Piper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea den Juanma Feito Guerrerok prestatu eta emango du tailerra.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, gizon nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.

Helburu zehatzak:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.

Geihago…

Aurrez aurreko ikastaroa: ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Ane Ortíz Ballesterosek, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Magisteritzan diplomatuak emango du ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da bereziki arlo sexual eta erotikoan Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zer nolako eragina duten ezagutzea arriskuak gutxitzeko asmoz.

Noiz eta non:

  • Non: Donostian, CRAJen egoitzan  (Anoeta, 28)
  • Noiz: urriaren 22an, 29an eta azaroaren 5ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: euskara
  • Izena emateko epea: urriaren 8tik 15era
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez
  • Informazio liburxka

Informazio gehiago.