VGaztea

EGK-k Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditu

EGK

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren lana eskertu dute, helarazitako ideiak aztertu eta landuko dituztela aitortuz.

Gazteek bizi duten egoeraren analisi orokor bat egin ondoren, Olabek lege honen beharra azpimarratu du. Izan ere, adostasunetara heltzeko unea heldu da eta gazteak babesteko erantzun bat egon behar da. Gazteria Lege partekatu bat sortzea zein hau betetzeko konpromiso errealak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela ere uste dugu. Geihago…

Gazteriaren Euskal Legea dator: zer islatzea behar dugu?

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako berria:

Gure etorkizunean eragina izango duten erabakiak hartuko dira hurrengo urteetan eta, bide horretan, gazteon ahotsa entzungo dela bermatu nahi dugu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektu-proposamena garatu du. Guk jada lehen irakurketa bat egin dugu eta zenbait hobetze-proposamen ditugu buruan. Administrazio eta arduradun politikoei helarazi aurretik, ordea, zurekin kontrastatu nahi ditugu. Horretarako, datorren apirilaren 6an topaketa bat antolatu dugu BilboRocken Gazteriaren Euskal Legea jorratzeko. Talde txikietan, legearen aurreproiektuak aurkezten dituen atalak eta xehetasunak aztertuko ditugu, dinamika eta metodologia parte-hartzaileen bitartez legeak guk behar dugun hori isla dezan.

  • Noiz: apirilak 6, larunbata, 10:30ean
  • Non: BilboRock espazioa (Bilbo).
  • Zer: Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gazteria lege aurreproiektua aztertzeko topaketa.

Interesa izanez gero, hemen duzu izen-emateko formularioa. Eta bertaratzea ezinezkoa bazaizu baina zure ekarpenak kontuan hartzea nahi baduzu, idatz iezaguzu partehartze@egk.eus helbide elektronikora.

Beste ekitaldietan bezala, EGKtik ekitaldira bertaratzeko erabiliko dituzun garraio publikoko gastuak ordainduko ditugu. Gorde originalak eta ekitaldian gastu orria emango dizugu bete dezazun.

Gazteriaren Euskal Legea lantzea

Webgune honetan Gazteriaren Euskal Legearen gure proposamena (PDF, 464 KB)  aurkituko duzu, zure iritzia edo nahi duzun edozein ekarpen helaraz diezaguzun helbide honetara: gazteria-politika@euskadi.eus

Euskadiko gazteen egoerari aurre egiteko, Gazteriaren Euskal Legean Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen eginkizunak eta antolaketa ezartzen dira. Azken buruan, emantzipazioa erraztea eta gazteentzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak sustatzea lortu nahi da, hori guztiori gazteen parte-hartzea bultzatuta.

Gazteriaren Euskal Legearen aurretiazko kontsulta publikoaren aldia ireki da.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Gazteriaren EAEko Legearen Aurreproiektua egiteko prozedura hasi du.

Azken hamarkadetako langabeziak, lanaren prekarietateak, ordainsari apalek eta antzeko aldaketa sozial sakonen eraginez gazteak emantzipatzeko eta etxebizitza independentea eskuratzeko garaian atzerapen nabarmenak gertatu dira. Gainera, beste faktore batzuk gazteen izaeraren ezaugarri nagusienak aldatu dituzte, adibidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren eraginez denbora pasatzeko modua, mugikortasuna eta asteburuetan ongi pasatzeko ohitura, ohiko bideetatik parte-hartze sozial urria, espazio politikotik urruntze garrantzitsua. Hau guztiagatik, gazteria lege baten bidez, gazteria-politika orokorrak planteatu nahi dira haien arazo nagusienei aurre egin ahal izateko, zeintzuk, Gazteriaren Euskal Behatokiak egindako Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa 2017an xehetasunez jasoak dauden.

Parte hartzeko web orria.

Horregatik guztiagatik, gazteen emantzipazioa sustatuko eta administrazio publikoan gazte-ikuspegia txertatzeko gai den lege bat egitea egokia da, EAEko administrazio publikoaren Gazteria arloko eskumenak eta funtzioak arautzeko, koordinatzeko, planifikatzeko eta gazteriako zeharkako politikak ebaluatzeko, programen bidez gazte izaera sustatzeko, bereziki gazteentzako sortutako jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bidez, eta era berean, gazteen parte-hartzea sustatzen jarraituko duena.

Ikuspegi erregulatzailetik, Gazteria-politika ibilbide luzeko baina era berean, desegituratu eta zatitutako sektorea da. EAEko eskumen esklusiboa izan arren, Gazteria Politikak ez du lege-mailako erregulaziorik bere osotasunean edo bere sekzio desberdinak hartuko dituenik gazteen parte-hartzetik haratago. Gainera, sailen nahiz erakunde arteko bultzada eta koordinazioa erakunde bakoitzeko borondate politikoaren esku daude. Zentzu honetan, Eusko Legebiltzarrak aurreko legealdian, Gazteen arazoei erantzuteko azterketa eta eztabaida txostena onartu zuen; txosten honetan, beste aholku batzuen artean, Eusko Jaurlaritzari Gazteriaren EAEko Legea egiteko  estutzen zaio kolektibo honi eragiten dieten politikak garatzen edo garatu beharko dituzten Jaurlaritzako sailekin batera eta herritarren partaidetzaren mende jarriz, herritarrak beren izenean edo kolektiboko kide moduan, Gazteriaren Euskal Bulegoaren bidez, hau guztia noski, administrazio desberdinen elkarlanarekin.