VGaztea

Etxebizitzari buruzko topaketan izena emateko azken egunak

Teknikari eta politikariekin hitz egin nahi duzu eragiten dizuten gaiei buruz? Orain duzu aukera. Zatoz datorren ekainaren 7an Europa Biltzar Jauregira 18:00etan etxebizitzari buruz hitz egitera eta zure kezkak azaltzera. Aprobetxatu azken egunak izena emateko.

Eta ez ahaztu ekainaren 14an enpleguari buruz hitz egingo dugula.

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldiak

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ bi saioetan burutuko den Hiruburu jardunaldiak egingo ditugu. Non gazteak, politikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Ekainaren 7an, gazteon etxebizitza lantzeko eta ekainaren 14an, gazteon kalitatezko enpleguan zentratzeko. Gasteizko Europa Jauregian garatuko dira 18:00etan. Hiruburu hauen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Egunak: Ekainak 7 (etxebizitza) Ekainak 14 (enplegua).
Tokia: Europa Biltzar Jauregia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Googaz, tokiko merkataritza sustatzeko hiriko room ihesak arrakasta handia izan du

Joan den apirilaren 17an Googaz hiriko room ihesaren lehen lehiaketa egin zen Gasteizen. Lehiaketa horren helburuen artean dago gure hiriko tokiko merkataritzak duen garrantzia ikusaraztea gazteen artean.

Eskaera handia eta harrera ona izan dituenez, bigarren edizio bat egingo dugu apirilaren 24an, larunbatean. Parte hartu nahi baduzu eta lagunekin Interrail bat irabazteko aukera izan nahi baduzu, izena eman www.googaz.eus webgunearen bidez.

Albistegi gaztea 78. zk. Informazioa zure esku

Adi egon!

Ideia bat daukagu! Haziak 2021

Lehiaketaren oinarri berriak. Zure ideiak errelitatea bihurtu. Maiatzaren 3ra arte.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Oinarriak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 16ra arte.

Irakurketa errazeko klub inklusiboa

Zatoz eta partekatu istoriak taldeka. Apirilaren 16tik ekainaren 4ra arte (ostiralero).

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Elkarrizketa pertsonalak egiteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean egon diren edo dauden gazte bila gabiltza (30 urte arte). Anima zaitez eta parte hartu!

Gazte Informaziorako Bulegoa

‘Loturak’ erakusketa

Maitane Argote Guzmanen pintura erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan. Apirilaren 16ra arte.

Bekak, praktikak, enplegua…

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu: lan-eskaintza publikoa, lan-praktikak, beka-deialdiak, etab. Geihago…

“Juventud en España” txostena

Juventud España

Gazteriaren Institutuak (Injuve) ‘Juventud en España 2020’ txostena aurkeztu du. Espainiako gazteen egoeraren erradiografia orokorra da, datu fidagarri eta adierazgarrietatik abiatuta egina, eta pandemiaren inpaktuagatik inoiz baino premiazkoago bihurtzen diren gazteriaren politika publikoak diseinatzeko oinarria izan nahi du.

Horretarako, Espainian bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko 6.467 gazteren lagin adierazgarri bati galdetu zaio hezkuntzarekiko, enpleguarekiko, emantzipazioarekiko, aisialdiarekiko, sexualitatearekiko, genero-berdintasunarekiko eta klima-aldaketarekiko dituzten interes eta jarrerengatik, baita COVID-19ren pandemiak beren bizitzetan izan duen eraginagatik ere.

Konklusioek gazte belaunaldi baten “hamarkada galduaren” ondorioak berresten dituzte. Belaunaldi horrek bere bigarren krisi ekonomiko eta sozial handiari aurre egin behar dio, 2008ko finantza-krisiaren ondorioetatik oraindik suspertu gabe zegoenean.

Informazio gehiago.

Gazteei eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuan azterlan bat egiten ari gara, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen egoerak gure hiriko gazteen artean duen eraginari buruz.

Une honetan, gazte bila gabiltza (30 urte arte), elkarrizketa pertsonalak egin nahi ditugu azterketa aberasteko. Elkarrizketa horiek aurrez aurrekoak nahiz online (Zoom, Meet,…) bitartekoak izan daitezke, edo, azken batean, telefono bidezkoak ere izan daitezke. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango lukete.

Egoera horretan egon bazara edo bazaude, edo azterketan parte har dezakeen norbait ezagutzen baduzu, harremanetan jar zaitezke planempleo11.1@vitoria-gasteiz.org e-postaz edo 945161616 (luzapena 6513) telefono zenbakiaren bidez.

Anima zaitez eta parte hartu!

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.

EGK-k Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditu

EGK

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren lana eskertu dute, helarazitako ideiak aztertu eta landuko dituztela aitortuz.

Gazteek bizi duten egoeraren analisi orokor bat egin ondoren, Olabek lege honen beharra azpimarratu du. Izan ere, adostasunetara heltzeko unea heldu da eta gazteak babesteko erantzun bat egon behar da. Gazteria Lege partekatu bat sortzea zein hau betetzeko konpromiso errealak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela ere uste dugu. Geihago…

77. albistegi gaztea. Informazioa zure esku

Adi egon!

Gazte Txalentx: 14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu?

4 erronka ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta. Epea: 2021eko martxoaren 7ra arte. Ez galdu aukera!

Gauekoak: udaberria-udako kanpaina

Denboraldi berria, martxotik uztailera arte. Bota begirada programazioari! Kultura, musika, kirola eta lantegiak asteburuetan.

Xtraclub Udaberria-Uda 2021

Otsailaren 22an, 8:30ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko jardueretan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira.

Haziak-Idea gazteak pilpilean

Euskarazko Idazketa Sortzailearen lantegian parte hartzeko izen-ematea zabalik!

Gazte Informaziorako Bulegoa

@VitoriaGazteok profilaren urteurrena

@VitoriaGazteok Instagram-eko profilak bere lehen urtea bete du. Ezagutu hori ospatzeko antolatu ditugun jarduera guztiak!

Iragarki taula

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, estola partikularrak… eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula! Geihago…