VGaztea

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 2020ko deialdia bertan behera geratu da

euskadiko gazteak lankidetzan

 

Egoera aztertu ondoren, eta programan parte hartu duten GGKEen iritzia jaso ondoren, Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, aurten programarekin ez jarraitzea erabaki dugu COVID-19 birusak, bai gure inguruan eta bai programa garatzen den herrialdeetan, sortutako osasun-arazoak ikusita, partaideen seguratasun eta ongizatea ezin izango genukeelako bermatu.

Eskertzen dugu gure programan parte hartzeko jarritako ilusio eta ahalegina, eta sentitzen dugu sortutako eragozpena.

Hurrengo edizioa egin ahal izateko lanean jarraituko dugu.

Informazio gehiago.

Euskadiko GGKEen hezkuntza baliabideen katalogoa

Hezkuntza baliabideak

Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide diren GGKEek, Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzarako prozesuak sustatu eta garatzeko lanean, hezkuntzarako material-sorta zabala eskaintzen dute, publiko heterogeneo batentzat, hala nola ikasle-taldeentzat, gizarte-talde espezifikoentzat edota, oro har, herritarrentzat.

Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza (GEH) hezkuntza-eredu eraldatzailea da: pentsamendu-estrategiak aldatu nahi ditu, eta ekintza kontzienteak sustatu (pertsonalak nahiz kolektiboak), hartara ekitatean, justizia sozialean eta bizitza jasangarrian oinarritutako eredu sozialak bultzatzeko. Ildo horretatik, Garapenerako GKEok, Hezkuntza Eraldatzailearen eragile garen aldetik, hainbat hezkuntza-material sortu ditugu, mundu ekitatiboago eta jasangarriago bat eraikitzearen alde konprometitutako Herritartasun Globala sendotzen laguntzeko. Geihago…

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. Epea luzatzea

euskadiko gazteak lankidetzan

Izena ematea: 2019ko abenduaren 10etik 2020ko otsailaren 21a arte (epea luzatu da).

Helburua: Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Informazio gehiago.

 

2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko deialdia

Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.

Gasteiz konexioan. Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe

Azaroak 28 noviembre, 18.30, Centro Cívico Aldabe, Vitoria-Gasteiz

Laugarren urtez, Gasteiz konexioan abian jarriko da geure hiriaren eta munduko beste lekuen arteko loturak ezagutze aldera.

Ingurugiroarekiko eta planetarekiko kontzientzia (azkenean!) piztu omen den urte honetan, larrialdi klimatikoa abiapuntutzat duten zenbait istoriok aldaketa klimatikoa eta giza eskubideak txanpon bereko bi aldeak direla erakutsiko dute, lehenengoak bigarrena baldintzatzen baitu.

Hondamendi naturalak, lehorteak, uholdeak, itsasoaren mailaren igoera, elikagaien eskasia, gero eta muturrekoagoak diren gertakari metereologikoak, beharrezko migrazioak, pobrezia, desberdintasunak… aldaketa klimatikoaren ondorio batzuk baino ez dira. Baina, zeintzuk dira horien kausak? Geihago…