VGaztea

“GIH-en eta Giza Eskubideak” online jardunaldia

2030 agenda

UNESCO Etxeak, Iberoamerikarako eta Kariberako Kanpo Gaietarako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, “Giza Eskubideak errealitate bihurtzea GIH-en bitartez eta alderantziz (COVID-19aren osteko berreraikuntzan)” jardunaldia antolatu du. Martxoaren 11n , osteguna, 10:00etatik 13:00etara,  izango da.

Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030aren arteko harremana aztertuko dugu, eta gogoeta egingo dugu horri buruz. Helburua bi agendak modu integratuan egiten laguntzea eta giza garapen jasangarrirako funtsezko elementu gisa elkar indartzea izango da. Hori guztia, kontuan izanda inor ez dela atzean utzi behar.

Informazio gehiago.

GIHak lortzeko gazteei hitza emateko kontsulta irekia

Consulta Injuve

Gazteen ikuspegia funtsezkoa da Garapen Jasangarrirako Espainiako Estrategiarako, Agenda 2030en esparruan. Horregatik, Injuve-k, Espainiako Gazteriaren Institutuak, kontsulta publiko hau egin die gazteei, bost ardatzetan egituratuta: enplegua eta ekintzailetza, etxebizitza eta emantzipazioa, ekologismoa, hezkuntza eta feminismoa. Galdetegia otsailaren 25era arte egongo da zabalik. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Informazio gehiago.

Agenda Euskadi Basque Country 2030

Eusko Jaurlaritzak, eta UNICEFek, zeinaren idazkaritza teknikoa EDE Fundazioak egiten duen, Euskalduna Jauregian jardunaldia antolatu dute azaroaren 16an. 15 eta 26 urte bitartean badituzu eta Agenda 2030 eta ODSak interesekoak badituzu, hau da zure aukera: Agenda Euskadi Basque Country 2030. Eman izena hemen!

Helburua profil ezberdinetako jendea batzea da ODSen gainean lan egiteko talde txikietan. Bertan izango dira nazioarteko adituak. Izen-ematea zein bazkaria doakoak dira.

Info gehiago

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda

Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza plana da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere baduena. Agendak 17 helburu planteatzen ditu, 169 helburu integratu eta zatiezinekin, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-esparruak barne hartzen dituztenak. Agendak konpromiso komun eta unibertsala eskatzen du, eta horretan gazteek asko dute egiteko eta esateko: Agenda ezagutuz eta konektatuz, gazteek irtenbide berritzaile eta inklusibo berriak aurkitzeko eta garatzeko proposatzen dute eta konpromisoa hartzen dute. Geihago…