VGaztea

2030 Agenda – Garapen jasangarriko helburuak

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zuen Nazio Batuen Erakundeak 2015ean, aukera bat herrialdeek eta bertako gizarteek bide berri bati ekin diezaioten, guztion bizitza hobetzeko, inor atzean utzi gabe.

Garapen jasangarriko 17 helburu hauek biltzen ditu Agendak.

UNESCO Etxeak animazio batzuk sortu ditu (YouTube) Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, 2030 Agenda zer den eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak zein diren azaltzeko.

Info gehiago eta helburu bakoitzeko bideoari heltzeko esteka.