VGaztea

2021eko Gazteria Sari Nazionalen Deialdia

Beste urte batez, Injuvek Gazteriaren Sari Nazionalen deialdia egin du. Sari horien bidez, gazteen ibilbidea eta ahalegina sustatu eta aintzatetsi nahi dira, beren lana eta inplikazio pertsonala dela eta, gizartearen hainbat arlotan duten konpromisoa agerian uzten baitute.

Aurtengo deialdia 2021eko martxoaren 22ko BOEn argitaratu zen, eta sei kategoria ditu:

  • Konpromiso soziala. Egindako lan soziala eta boluntarioa aitortzea.
  • Kultura. Balioak transmititzeko arte-diziplinen erabilera aintzatestea.
  • Ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua sustatzen duten jarduerak egitea aintzatestea.
  • Kirola. Kirola gazteen artean balioak eskuratu eta transmititzeko bitarteko izan dadin egindako jarduerak aintzatestea.
  • Zientzia eta Teknologia. Zientziaren eta teknologiaren arloan garatutako ekimenak edo jarduerak aintzatestea.
  • Giza eskubideak. Giza eskubideen arloko aitorpena edo jarduerak.

Edizio honetan, sariaren zenbatekoa 5.000 eurora igotzen da kategoria bakoitzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea: martxoaren 23tik apirilaren 21era.

Informazio gehiago.

“GIH-en eta Giza Eskubideak” online jardunaldia

2030 agenda

UNESCO Etxeak, Iberoamerikarako eta Kariberako Kanpo Gaietarako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, “Giza Eskubideak errealitate bihurtzea GIH-en bitartez eta alderantziz (COVID-19aren osteko berreraikuntzan)” jardunaldia antolatu du. Martxoaren 11n , osteguna, 10:00etatik 13:00etara,  izango da.

Giza Eskubideen eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030aren arteko harremana aztertuko dugu, eta gogoeta egingo dugu horri buruz. Helburua bi agendak modu integratuan egiten laguntzea eta giza garapen jasangarrirako funtsezko elementu gisa elkar indartzea izango da. Hori guztia, kontuan izanda inor ez dela atzean utzi behar.

Informazio gehiago.

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa. 2021eko deialdia

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain:

-publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, hala nola hirian egiten den publizitatea, gonbidapenak, aretoko orriak eta Montehermoso kulturuneko bannerra.
-aretoetako arreta eta zaintza-langileen kostuak.

Era berean, muntatze eta desmuntatze lanen ondorio diren beste kostu batzuk ere hartu ahal izango ditu bere gain Udalak, edo proiektuan jaso gabeko ekintza edo jarduera osagarriak, gehienez 6.000 euro arte. Montehermoso kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri,erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 23ra arte izango da. Erantsitako eskabidea bete behar da. Izapideak online egin daitezke egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Herritarren Arretarako bulegoetan.

Informazio gehiago.