VGaztea

Erakusketa ibiltaria: Sexualitateen bidaiak

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Sexualitateen bidaiak erakusketa antolatu du, EMAIZE Sexologia Zentroarekin lankidetzan. Bertan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, hau da, gutako bakoitza izaki bakar eta askotarikoak egiten gaituen alderdietako bati buruzkoa.

Erakusketaren helburua aniztasun horri buruzko gogoeta egitea da, identitate desberdinak, desira erotikoaren orientazioa, genero-adierazpenak, familia-ereduak… balioesteko, betiere ikuspegi zabal eta integral batetik.

Gainera, gizarte-etxe bakoitzean bisita gidatu eta lantegi bana egingo dira. Jarduera horietakoren batean parte hartzea interesatzen bazaizu, bakarka zein taldeka, jar zaitez harremanetan EMAIZE Sexologia Zentroarekin, 945 26 58 96 zenbakian.

  • Erakusketaren egutegia:
    • Iparralde gizarte etxea: urriak 18 – azaroak 1
    • Ibaiondo gizarte etxea: azaroak 3 – azaroak 14
    • Judimendi gizarte etxea: azaroak 16 – azaroak 28
    • Salburua gizarte etxea: azaroak 30 – abenduak 20

Erakusketa ibiltaria

Gizarte-etxeetako eta kirol instalazioetako jarduerak, 2021-2022ko denboraldirako

Datorren 2021-22 ikasturterako gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 2ra arte.

Beti bezala, eskaintza askotarikoa da: kirol jarduerak, kultur jarduerak, sukaldaritza eta elikadura osasungarria eta abar luze bat. Jarduera batzuk zozketarekin egiten dira, eta beste batzuk, aldiz, inskripzio zuzenarekin.

Begiratu eskaintza osoa eta izena emateko modua Udalaren webgunean.

Udako ordutegiak udal zerbitzu eta instalazioetan

Udan, hainbat udal zerbitzu, ekipamendu eta bulegoek beren ordutegian aldaketak izango dituzte. Izapideak egitea eta zerbitzuetarako sarbidea errazteko, Gasteizko Udalak orrialde batean bildu ditu ordutegi horiek guztiak. Guk gazteentzako zerbitzuenak nabarmentzen dizkizuegu:

Gazteria

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa itxita egongo da abuztuaren 2tik 6ra, eta udako ordutegia izango du irailaren 7ra arte.

Gazteentzako aholkularitza

Asexoria, Psikoaholkularitza eta Lege aholkularitzaren ordutegiak abuztuan.

Gainontzekoak

Udako ordutegiak gainontzeko udal zerbitzu eta instalazioetan

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du

rocódromo ariznabarra

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du, azken asteetako berritze-lanen ondoren.

Aste honetan zabaldu da atzera Ariznabarreko rokodromoa, urtarrilaren 11z geroztik hainbat berritze-lan egin direlarik. 36.901 euroko kostua izan dute lanek, guztira, eta, horri esker, hainbat elementu ordeztu ahal izan dira, hala nola panelak, plaketak eta zintzilikatzeko sistemak. Metalezko egiturak ere indartu dira, eta akatsak konpondu, ordeztu beharrik ez zuten euskarrietan. Rokodromoko lau bertikaletatik hirutan egin da esku-hartzerik handiena —23.000 euro inguruko lanak—.

Bai rokodromo hori bai Hegoaldekoa zorroztasun handiz aztertu ondoan egin dira obrak. Lehenago egin ziren Hegoaldeko hobekuntzak, 17.000 euroko inbertsioarekin.

Ariznabarreko rokodromoa berriro zabaltzeak aukera emango du Salburuko eta Hegoaldeko rokodromoetan ohiko ordutegiak berreskuratzeko, ordutegi zabalagoa izan baitute hori itxita egon den bitartean.

Ariznabarreko rokodromoak eskalatzeko 420 m2-ko azalera du (% 50 bertikal, eta % 50 erortzearekin). 40 metroko zabalera du hormak, eta 9,5 metroko altuera. Zailtasun maila ezberdineko 62 bide ditu, eta sokak, goitik beherako guztietan.

Eskola-kirola udal instalazioetara itzuli da

kirola

Eskola-kiroleko entrenamenduei ekingo zaie berriro udalaren kirol instalazioetan, koronabirusaren kontrako prebentzio-neurriei buruzko Eusko Jaurlaritzaren dekretu berria indarrean jarri delarik. Dokumentu horretan zehazten denez, gehienez sei laguneko taldeetan antolatu beharko dira entrenamenduak —txapelketek etenda jarraitzen dute—, horien osaera aldatu gabe, eta ezingo dira aldagelak erabili.

Ekingo zaio berriro jarduerari, entitate eta klubekin koordinatuta. Ildo honetan, jarduteko moduari buruzko udal jakinarazpena jasotzen ari dira. Nahikoa izango da entitateak instalazioaren ardura duen kirol-koordinatzaileari entrenamenduetara itzuli nahi duela adieraztea. Hartara, eskola-kirola bertan behera utzi aurreko kantxetako erabilera-koadrante gehienak berreskuratuko dira. Aldi berean, instalazioak egoera berrira egokitzen ari dira, dagoen programazioaren zati bat lekuz aldatuz. Erabateko berme sanitarioarekin egiterik izan zedin kantxa eta kiroldegietara aldatu ziren jarduerek kokaleku alternatiboa izango dute, programazioarekin jarraitu ahal izateko.

Eskola-kiroleko entrenamenduak igerilekuko modalitateen kasuan, urtarrilaren 15era arte igeri egiteko banakako erreserbak programatuta daudenez, 18tik aurrera itzuliko da eskola-kirolaren jarduera bertara. Beste kirol modalitate batzuetan, praktika libreko kirol eskaintzarekin bat etortzea egokitzen ez bada, berehala itzuliko dira entrenamenduak.

Informazio gehiago.

Kultur ikastaroak gizarte etxeetako sarean

Cursos culturales

Kurtso ikastaroak teorikoak dirabereziki, eta gai desberdinak jorratzen dituzte hedapen eta prestakuntza irizpideen arabera, zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe, adituek emaniko ikastaroak baitira. Ikastaroak herritar guztiei zuzenduta daude, aurretik inolako baldintzarik gabe.

Urtarrila-otsaila-martxoa

Apirila-maiatza-ekaina

Informazio gehiago
  • Izena ematea: 2020ko abenduaren 17an
  • Izena eman duen pertsonak ezin badu ikastaroa egin, gutxienez hasiera-data baino egun bat lehenago jakinarazi beharko du. Kasu horretan, zenbatekoaren % 85 itzuliko da (banku-kontuan sartuta), eta gainerako % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik. Epe hori igarota, matrikularen dirua ez da itzuliko.
  • Udal instalazioetako bazkideek eta 60 urtetik gorakoek prezio murriztua izango dute. Halaber, lanik gabeko pertsonek % 15eko murrizketa osagarria izango dute: horretarako, Lanbideren “izena emateko aldiei buruzko txostena” (ordainketa egin aurreko zazpi egunetan egina) aurkeztu beharko dute zentroan matrikula egiten duten unean.
  • Ikastaro batzuetan saio praktiko osagarriak, bisitak eta txangoak egongo dira, aukerakoak (gasturen bat sortzen badute, ez da matrikulan sartzen).
  • pdf Liburuxka pdf formatuan.

Abiadurako eskaladarako horma berri bat

Hegoalde gizarte etxeko instalazioetan abiadurako eskaladarako horma bat jarri dute.

Abiadurako eskaladarako horma edo “speedwall” berria gehitu zaio udalaren kirol instalazioen sareari. Hegoalde gizarte etxean jarri da abiadura-diziplina entrenatzeko berariaz diseinatutako osagai hori. 15,44 metro luze eta 6 metro zabal da, bi eskalada-bide berdinetan banatuta, beraz, ziur aski eskalada mota ikusgarriena dena praktikatzeko zehaztapen ofizialak betetzen ditu. Estatu mailan bakarrik bost leku hauetan dituzte horrelako instalazioak: Gasteiz, Iruñea, Lugo, Huelva eta Madril. Geihago…

Moonkey Pills- Akroyoga karten aurkezpena

Moonkey Pills

Noiz

Eguna: 2020/12/12, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Moonkey Pills, 60 kartako karta-sorta bat da. Karta hauek akroyoga (yoga eta akrobaziak uztartzen dituen diziplina) ezagutarazteko pentsatuak izan dira. Karta bakoitzak acroyoga pose zehatz  bat irudikatu eta deskribatu egiten du euskaraz eta gaztelaniaz. Akroyogako karta hauek oinarrizko poseak eta euren izenak ikasteko eta barneratzeko balio dute. Pose bakoitzean 3 pertsona inplikatuta daude: Hegalaria, Oinarria eta Laguntzailea. Horien helburua da posera heltzea eta bertan lasai mantentzea.

Proiektu honen sortzaileak Maialen Landa, Irati García eta Sheila Ordoñez dira, hainbat diziplinatan adituak direnak: diseinua, tatuaje profesionala, arkitektura, akroyoga Gasteizko Txiribuelta Zirku Eskolako partaideak, diseinu grafikoa, publizitatea… Akroyogaren diziplina ikertu eta esperimentatu ostean, 60 poseko karta-sorta bat sortu, diseinatu eta maketatu dute helburu zehatz batekin: acroyogaren praktika ezagutaraztea Gasteizen eta Euskal Herrian.

Gazte proiektu hau Gazteria Zerbitzuko “Haziak” lehiaketan saritua izan da.

Akroyoga karta sorta bukatuta dago eta ofizialki Gasteizko hiritarrei aurkezteko momentua heldu da. Parte hartzaileen artean baraja bat zozketatuko da. Akroyogako karta-sortak lortzeko aukera ere egongo da (hizlariekin hitz eginez).

Info + https://www.facebook.com/moonkepills

Jarduera:

Acroyoga kartak aurkezteko ekitaldia.

Eguna eta ordua:

2020ko abenduaren 12an, 18:00etan.

Hizkuntza:

Euskeraz, eta amaieran laburpen bat gaztelaniaz.

Adina:

11 urtetik aurrera

Lekua:

Aldabe gizarte-etxean.

Ezinbestekoa da sarrerarekin sartzea. Hemen eskatu: akromoonkeypills@gmail.com

Informazio gehiago.