VGaztea

Gorroto-diskurtso sexistak sare sozialetan eta ingurune digitaletan

Sexismo

“Gorroto-diskurtso sexistak sare sozialetan eta ingurune digitaletan” ikerketan, gazteek gorroto sexistaren diskurtsoek sare sozialetan duten presentziari eta efektuei buruz duten pertzepzioa eta balorazioa ezagutu nahi izan da, bai eta diskurtso diskriminatzaile eta gorroto-diskurtso mota horrekiko duten esposizio-maila ere. Horretarako, hurbilketa metodologiko mistoa erabili da, eta, horren bidez, eztabaida-taldeak eta Twitterren egindako sare-entzuketa konbinatu dira, sare sozialetako gorroto-diskurtso sexistak hedatzeko eta biralizatzeko ereduak identifikatzeko.

Informazio gehiago.

Har ezazu kontrola 2021

Har ezazu kontrola

Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.

Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, ‘Hartu kontrola’ izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.

Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola! Geihago…

Sare sozialek nola aldatu gaituzten hitz egingo dugu

Plátika

Azaroaren 26an Plátikaren beste saio bat izango dugu, 18:30ean, Europa biltzar jauregiko Green aretoan. Plátika elkarren arteko trukerako, dialogorako eta hausnarketarako gunea da, betiere adineko pertsonoi eta herritarrei oro har eragiten gaituen gairen baten inguruan

Plátikaren hirugarren saio honetan, “Personas en relación… personas en redes sociales… ¿cómo estamos cambiando?”, izenpean, teknologiaz arituko gara, sare sozialek gure harremanak nola aldatzen dituzte aztertuko dugu.

Herritar guztientzako irekitako jarduera da. Izena eman daiteke adinekoentzako zentro soziokulturaletan edo Internet bidez.

Izena emateko epea irekita dago azaroaren 1etik 24ra bitartean.

Gurekin izango da Iruri Knörr, aditua nazioarteko enpresa handien marketinaren eta teknologiaren alorrean. Zenbait komunikabidetan idazten du eta irratian kolaboratzen du; horrez gain, dibulgazio-lana bideratzen du startup, ekintzailetza, marketin eta e-commerce gaien inguruan. Parte hartuko baita Ianire Estébanez psikologoak ere, zeinak sare sozialen bidez edo ziberindarkeriaren bitartez genero-indarkeriak eta amodio erromantikoak gazteen arteko harremanetan duen eragina ikertzen du sare sozialetan(Beste leiho batean irekiko da).

Arratsalde interesgarria izango da, ezin duzu alboratu. Eman ezazu izena!

Sare sozialak Aizea Gallagherrekin

Xtraclub-en eskutik sare sozialei buruzko xpress lantegi proposamen interesgarri hau eskura daukagu. Aizea Gallagherrek Gasteizko youtuberrak lantegia irakatsiko du.

Proposamen honi esker Youtube, Twitter, Instagram,… nola funtzionatzen diren ikasi ahal izango dugu. Gainera bizitza pribatuari eta interneteko bizitza publikoari buruzko hauznarketa bat egingo dugu. Influencer izatea zer den, gizarte-sareak nola funtzionatzen diren, Youtuben zer ikusten dugun, eta zer abantaila eta desabantaila dauden jakin ahal izango ditugu. Youtube-n hasteko trikimailuak eta aholkuak ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Lantegia Salburua gizarte etxean garatuko da, maiatzaren 6an eta 7an, 18:00etatik 20:00etara arte.

Izena eman!

Tweet tinder, Javier Abregoren hitzaldia, urtarrilaren 19an.

Arabako Nekazaritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbarak, datorren urtarrilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan bere areto nagusian Arabako Social Mediaren bukaera egingo du eta horretarako Tweet Tinder esperientziari buruzko hitzaldia aurkeztuko du. Tweet tinder honekin nazioarteko mailan nola zabaldu aztertuko du konpainiaren fundatzailea izan zen Javier Abrego.

Tweet tinder twitterren kudeaketa optimizatzeko tresna bat da. 2013an sortu zuen Javier Abregok eta bereziki aztertuko du konpainiaren nazioarteko ikuspuntua eta nola lortu du eraldoiekin borrokatze denbora gutxitan dauden onlineeko tresnen aplikazioaren bidez.

Bere bezeroen artean Google, Coca Cola, NBC telebista katea, Bartzelona futbol taldea, Desigual, Heineken, Lonely Planet etab. Eta hau guztia Iruñean dagoen bulego batetik,

Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketa Twitterren eta interneten bidez.

1. Gaia Sakelako telefonoen inguruko istorio bat.

2. Lanak Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

3. Parte hartzaileak 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu.

4. Kategoriak •A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

•B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urte bitarteko gazteak.

•C kategoria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5. Aurkezpena Bi modu hauek daude lanak aurkezteko:

•A kategorian helbideko formularioaren bitartez.

•B eta C kategorietan helbideko formularioaren edo Twitterren  bitartez. Twitterren bidez eginez gero, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuetako baten jarraitzailea izan behar da (@VG_bibliotecas edo @VG_liburutegiak), eta tweetaren barnean honako traolak gehitu beharko dira: #BVG15B edo #BVG15C (hau da, ‘Bibliotekak Vitoria Gasteiz’ hitzen lehen letrak, urtea eta kategoria).

6. Epea 2015eko martxoaren 23tik apirilaren 23ra (Liburu Eguna), biak barne.