VGaztea

HEI elkarteak, ikastaroa: Herramientas tecnológicas online

tecnología

Noiz

Eguna: 2021/02/23, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 12:00

Deskribapena

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak programatutako tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Tailerra ikuspegi praktiko batetik garatzen da, online egiteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Online tresnen hainbat proposamen eta irtenbide ezagutzea
  • Tresnekin ohitzea.
  • Pentsamendu sortzaileagoa sartzea topaketak edo bilerak antolatzerakoan.

Egunak: otsailak 23, martxoak 2, 9 eta 16 (astearteak)

Ordutegia: 9:30 – 12.00.

Hizkuntza: gaztelania.

Formatua: online.

Izen ematea: dohainik eman daiteke izena. Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Prestatzeilea: BIKOnsulting.

Informazio gehiago.

HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiak ikasturte hasiko du

asteizko Udaleko Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak antolatzen duen HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiak urteko hirugarren hiruhilekorako antolatu dituen jarduerak aurrez aurrekoak izango dira gehien bat. Hitzaldi eta eztabaida programa urriaren 8an abiatuko da, Rosa María Calaf kazetari ezagunak Europa biltzar jauregian emango duen hitzaldiarekin.

Informazio gehiago.

Online lantegia ‘Ziurgabetasunean nola moldatzen ikasteko gakoak’

incertidumbre

Egunak: Ekainak 19 eta 22

Ordutegia: 10:00- 12:00

Luzapena: 4 ordu (2 orduko bi saiotan)

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Ziurgabetasuna deitzen diogu ziurtasun faltaren egoerari, non daukagun informazioa eta ezagutza inperfektua edo ezezaguna den. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia horixe da: “ziurgabetasuna”, eta “ez jakitearen” sentsazio etengabea.

Egoera horretatik errealitatea hautemateak kezka eta desoreka emozionala (beldurrak) sortzen ditu pertsonengan, eta horrek gure ongizateari eta osasun integralari eragiten die, eta, zenbait adituk dioten bezala, gehien kezkatzen gaituen gauzetako bat da.

Ziurtasunik eza mehatxu izugarri bihurtzen da, eta horren aurrean erreakzio ohikoena geldiarazita geratzea da, aurrera egitea eragozten digun ekintzarik gabeko egoeran.

Nola zaindu geure burua eta ingurukoak egoera horretan? Hemen proposatzen dugun tailerrak gako hau eta beste batzuk jorratu nahi ditu, ziurgabetasunak dena betetzen duen egoera hauetan zehar konfiantzaz eta erantzukizunez igarotzeko.

Informazio gehiago.

HEI Online saioa: ‘Ziurgabetasunean nola moldatzen ikasteko gakoak’

pregunta

Ziurgabetasuna deitzen diogu ziurtasun faltaren egoerari, non daukagun informazioa eta ezagutza inperfektua edo ezezaguna den. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia horixe da: “ziurgabetasuna”, eta “ez jakitearen” sentsazio etengabea.

Egoera horretatik errealitatea hautemateak kezka eta desoreka emozionala (beldurrak) sortzen ditu pertsonengan, eta horrek gure ongizateari eta osasun integralari eragiten die, eta, zenbait adituk dioten bezala, gehien kezkatzen gaituen gauzetako bat da.

Ziurtasunik eza mehatxu izugarri bihurtzen da, eta horren aurrean erreakzio ohikoena geldiarazita geratzea da, aurrera egitea eragozten digun ekintzarik gabeko egoeran.

Nola zaindu geure burua eta ingurukoak egoera horretan? Hemen proposatzen dugun tailerrak gako hau eta beste batzuk jorratu nahi ditu, ziurgabetasunak dena betetzen duen egoera hauetan zehar konfiantzaz eta erantzukizunez igarotzeko.

Hezitzailea: Emma Ortiz

Psikologian lizentziatua (Deustu), Giza Baliabideen Kudeaketako Masterra eta Coach Sistemikoa. Zuzendari tekniko eta aholkulari gisa lan egin du hainbat aholkularitzatan, pertsonak, taldeak eta kultura-eraldaketa prestatzeko eta garatzeko proiektuak garatuz. Gaur egun, Consultora-Coach da eta hainbat sektore pribatu eta publikotako erakundeentzat lan egiten du.

Eguna: Maiatzak 14

Ordutegia: 17:30 -19:30

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko