VGaztea

Herritartasun kritikorako Eskola: izena emateko azken asteak

Herritartasun kritikorako Eskola​k pertsona eta profesional moduan prestatzeko gonbita luzatzen dizu, esperientzia osoa egiteko, diziplina arteko ikuspegitik. Proposamen honek gizarte mailan garrantzi handia duten gaiak biltzen ditu, herritartasuna, partaidetza arduratsua eta gizarte-aldaketa, besteak beste. Prestakuntza programa horrek bizitzan garrantzizko izango dituzun hiru arlotan sakontzeko modua emango dizu: justizia sozialean, elkarte esparruan eta pertsona moduan hazi eta norbere barrua lantzean. Ezagutzak jaso ez ezik, beste gazte batzuekin eztabaidatzeko aukera ere izango duzu gizarte arloko kezkez, egon daitezkeen irtenbideez; eta gizarte mailako ekimenak praktikan jarri ahal izango dituzu. Egizu bat aldaketarekin!

Nori dago zuzendua?

Herritartasun kritikorako Eskola pertsona gazteei zuzenduta dago, 22 eta 35 urte bitartekoak eta herritar-prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi dutenei. Gizarte edota eliz espazioetan inplikatuta dauden gazteei. Programa hau zuretzat da, baldin eta…

Beste pertsona batzuekin konprometitzen bazara, taldean lan egitea eta ardurak hartzea gogoko baduzu.

Pertsona solidarioa, gizarte mailan sentibera eta errealitatearekin inplikatzen zarena bazara.

Zure barnetasuna lantzera irekita bazaude.

Zeure burua ezagutu, onartu eta zure bizitzako egitamu baten bila bazaude.

Info gehiago.