VGaztea

Gauekoak – Ta y Tantxs: prisma hetero patriarkal kapitalista desmuntatzen

Ta y Tantxs

Noiz

Eguna: 2021/03/27, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 19:00

Deskribapena

Jardunaldia.teoriko-praktikoa, hogeita hamar minutuko zazpi hitzaldiz osatua eta bi lantegi arratsaldez.

– Hitzaldiak: Begirada feministak 30 minututan.

Goizeko saioan, beren arloan espezializatuta dauden zazpi profesionalek topaketa batera gonbidatzen gaituzte,Baratza artoan, hitzaldi bakoitzean prisma hetero-patriarkal-kapitalista desmuntatzeko: historia, komunikabideak, afektibitatea, nutrizioa eta osasuna, musika, sexualitatea, estereotipoak, ekonomia eta umorea.

Arratsaldean bi lantegi ospatuko dira Aldabe gizarte etxean eta bietako batean parte hartzeko aukera izango dugu. Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela.

– Lantegia: Feminismoa izara artean: sexualitate, plazera eta berdintasuna.

Harreman libreak, atseginak, osasuntsuak eta aurreiritzirik gabeei buruzko lantegia.

– Lantegia: Behera kanonak!

Ezarritako estereotipoak, kanonak eta genero-rolak vs aniztasuna, onarpena eta norberaren maitasuna.

Gauekoak programaren jarduera, Berdintasunerako zerbitzuarekin lankidetzan.

  • Non: Baratza Aretoa (hitzaldiak) eta Aldabe gizarte-etxea (lantegiak)
  • Noiz: martxoak 27, larunbata.
  • Ordutegiak:
  • 11:00-19:00. Hitzaldiak. Baratza aretoa
  • 17:00-18:30: Lantegiak (biak aldi berean). Aldabe gizarte etxea
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte. Ta y Tantxs ekintzak hiru aukera ematen dizu izena emateko.

Informazio gehiago.

Sare sozialek nola aldatu gaituzten hitz egingo dugu

Plátika

Azaroaren 26an Plátikaren beste saio bat izango dugu, 18:30ean, Europa biltzar jauregiko Green aretoan. Plátika elkarren arteko trukerako, dialogorako eta hausnarketarako gunea da, betiere adineko pertsonoi eta herritarrei oro har eragiten gaituen gairen baten inguruan

Plátikaren hirugarren saio honetan, “Personas en relación… personas en redes sociales… ¿cómo estamos cambiando?”, izenpean, teknologiaz arituko gara, sare sozialek gure harremanak nola aldatzen dituzte aztertuko dugu.

Herritar guztientzako irekitako jarduera da. Izena eman daiteke adinekoentzako zentro soziokulturaletan edo Internet bidez.

Izena emateko epea irekita dago azaroaren 1etik 24ra bitartean.

Gurekin izango da Iruri Knörr, aditua nazioarteko enpresa handien marketinaren eta teknologiaren alorrean. Zenbait komunikabidetan idazten du eta irratian kolaboratzen du; horrez gain, dibulgazio-lana bideratzen du startup, ekintzailetza, marketin eta e-commerce gaien inguruan. Parte hartuko baita Ianire Estébanez psikologoak ere, zeinak sare sozialen bidez edo ziberindarkeriaren bitartez genero-indarkeriak eta amodio erromantikoak gazteen arteko harremanetan duen eragina ikertzen du sare sozialetan(Beste leiho batean irekiko da).

Arratsalde interesgarria izango da, ezin duzu alboratu. Eman ezazu izena!

Boluntariotzako erakundeentzako informazio-saioa: Europako Elkartasun Kidegoaren dirulaguntzak

Time to move

Europako Elkartasun Kidegoa ezagutzera emateko informazio-saioa, Europako beste herrialde batzuetako boluntarioak jaso nahi dituzten erakundeei zuzenduta. Dirulaguntzak. Erakundeentzako onurak. Zertan datza entitatearen akreditazioa?

Noiz: 2020/10/29, hasiera ordua: 16:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 17:00
Noren esku: Jorge Sáez Martínez, Europe Direct Donostiako teknikaria. KAEBNAI elkartearen Koordinatzailea.
Hizkuntza: gaztelania.
Norentzat: boluntarioen edo boluntarioak dituzten elkarteentzat (auzokideenak, kulturalak, gazteenak, aisialdikoak, autolaguntzakoak… boluntariotza proiektuak dituzten guztiak).
Lekua: Landatxoko gizarte etxea, askotariko gela 1.
Sarrera: doakoa izen-ematearekin. Pertsona bakarra erakunde bakoitzeko. Izena eman
Argibide gehiago: Europako Elkartasun Kidegoari buruzko ohiko galderak ikusi, edo Udalaren Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora deitu (945 16 13 30).

HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiak ikasturte hasiko du

asteizko Udaleko Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak antolatzen duen HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiak urteko hirugarren hiruhilekorako antolatu dituen jarduerak aurrez aurrekoak izango dira gehien bat. Hitzaldi eta eztabaida programa urriaren 8an abiatuko da, Rosa María Calaf kazetari ezagunak Europa biltzar jauregian emango duen hitzaldiarekin.

Informazio gehiago.

Ekonomia feministari buruzko hitzaldia Aldabeko liburutegian

Noiz

Eguna: 2020/09/30, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30

Deskribapena

Hitzaldiaren izenburua: “Vidas sostenibles: bases introductorias a la economía feminista”. Hizlaria: Tania Cañas (Mugarik Gabe). Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.

  • Hizkuntza: gazteleraz.
  • Adina: gazte eta helduentzat.
  • Lekua: Aldabeko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: libre, lekuak bete arte.

‘Bideodei- eta komunikazio-tresnak’ on-line hitzaldia

bideodeiak

Komunikazio-tresnak deritzen aplikazioen bidez honako hauek egin ditzakegu: elkarrekin hitz egin, datuak trukatu, fitxategiak eta pantailak partekatu eta, batzuetan, elkarlanean jardun eta lan-saioak grabatu. Lantegian zehar ikusiko dugu zein diren gaur egun eskaintzen diren aplikazioak, eta bakoitzaren abantailak eta desabantailak azpimarratuko: Whatsapp, Telegram, Duo, Facetime, Jitsi, Zoom, Skype, Teams eta Cisco Webex.

Plataforma birtuala: Google Meet
Gazteleraz
Ekainaren 25ean
12:00etatik 13:30etara
Irakaslea: Ane Martínez Recio, interneteko eta tresna digitaletako kontsultorea, ingurune digitalean prestakuntza, trebakuntza eta laguntza ematen aditua.
Dohainik! Plaza mugatuak
Izena emateko epea: ekainaren 16tik 22ra
Izena emateko: www.gaztebehatokia.euskadi.eus