VGaztea

Zikloa: “Fokuan. Aterpea Mediterranoan”

Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak “Fokuan. Aterpea Mediterraneoan” zikloa antolatu du, hitzaldi sorta bat, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa bat, Europan babesa bilatzen saiatzeko beren herrialdea uzten duten milaka migratzaile eta errefuxiaturen egoerari erreparatzen diona. Siriako gerra eta haren ondorioak, segurtasun eta babes bila joandako pertsonekin, eta Europako migrazio-politika nahasia dira Mediterraneoan bizi dugun tragedia humanitarioari buruzko hausnarketa sustatzea helburu duten jarduerak.

Informazio gehiago.

Gazteen Euskal Behatokiko hitzaldiak online

‘Bideodei- eta komunikazio-tresnak’ on-line hitzaldiaren aurkezpena eta esteka, ‘COVID-19aren aurkako prebentzio eta babeserako neurriak eta protokoloak’ prestakuntzaren esteka, ‘Zibersegurtasuna edo gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka’ on-line hitzaldiaren aurkezpena eta esteka, eta ‘Zientzia eta teknologia gure egunerokoan’ on-line hitzaldiaren esteka eskuragarri.

Hitzaldia ‘Nik sinisten dizut: lerro arteko patriarkatua irakurtzen’

samara velte

Noiz: 2020/02/04, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena: «Bortxaketaren kultura» izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak.

Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. ‘Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua’ liburuaren idazlea.

Moderatzailea: Marta Diez Sanz, Blusen eta Nesken Batzordearen eraso sexisten aurkako lantaldeko kidea

Tokia: Etxanobe jauregia (Santa Maria kalea 11)

Hizkuntza: Euskara

Sarrera doan lekua bete arte

 

Ekintzailetzari buruzko hitzaldia OMIJ-en (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan)

Baduzu negozio-ideiarik? Enpresa propioa abian jarri nahiko zenuke?

Ekintzaileak gure gizartean aberastasuna eta oparotasuna sortzeko gakoak dira, baina, batzuetan nora jo jakin gabe sentitzen dira enpresa-ibileraren lehen urratsak ematerakoan.

Horregatik, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailaren kolaborazioari esker Gazteria Zerbitzuak saio informatiboa antolatzen du.

Hitzaldi honetan hiriko gazteei ekintzailetza sustatzeko eta negozioa abian jartzeko Udalak eskaintzen dituen baliabideak aurkeztuko dizkizuegu, Europako Gizarte Funtsak finantzatutako Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren edukiak zehaztuz.

Noiz: Urriaren 24an, 19:30ean

Norentzat: 18 eta 35 arte bitartekoentzat.

Non: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ-en), Espainia plaza 1, behea

Sarrera doakoa da lekuak bete arte.

Informazio gehiago: 945 16 13 30

Berriro hitzaldiak OMIJen, Gazteria Bulegoan. Hurrengoa, martxoaren 26an, asteazkenean.

Murgil zaitez OMIJen

Udaberri-uda honetan aho-zabalik utzi nahi zaitugu.

Zatoz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora (OMIJera) eta ikusi egin ahal duzun guztia

Egiozu begiratu bat gure eskaintzari!

Murgil zaitez OMIJen 2014ko liburuxka Solasaldiak

Antola ezazu ganorazko uda on bat Murgil zaitez solasaldien laguntzarekin. Ez duda, eman izena!

Murgil zaitez Solasaldiak

Martxoak 26 Gazteleraz 14-30 urte

“Eta uda honetan, zer?”. Has zaitez orain zure udako plana egiten Auzolandegiak: Eusko Jaurlaritzarenak eta beste hainbat aukeraBoluntariotza Hegoaldeko herrialdeetanUdalekuakIkastaroak (soroslea…)

Apirilak 2 Gazteleraz 18-30 urte

InterRail Interraili buruz jakin beharrekoak

Gazteak eta bere Interraileko abentura 

Maiatzak 7  Gazteleraz 16-30 urte

Hainbat ideia udan hizkuntzak praktikatzeko Lanean

Ikastaroak atzerrian

Aupair

Maiatzak 13  Gazteleraz 18-30 urte

Lana Europan – EURES. “The job of my life” Lana bilatzen EURES webgunean”The job of my life” programaren gorabeherak

Ekaina Asteazken bidaiariak Asteazkenero abentura berria gazte bidaiazaleentzat

OMIJen 2014ko solasaldien kartela

Ordua: 19:00

Tokia: OMIJ (Espainia plaza, 1-behea)

Aldez aurretik izena eman beharko da: 945 16 13 30 / coordinaomij@vitoria-gasteiz.org