VGaztea

Talde berriak Hizkuntza Klubean

Hizkuntzak praktikatu nahi badituzu eta zure hizkuntzaren jariotasuna hobetu nahi baduzu,  interesgarria izan daiteke zuretzat.

Bi talde berri ireki ditugu, bata ingelesezkoa, asteartetan 17:00etatik 18:30era eta bestea italierazkoa, ostegunetan 17:30etik 19:00etara.

Gainera, frantseseko, gaztelaniazko eta euskarazko beste talderen batean plaza libreak daude oraindik.

Bisitatu gure webgunea informazio gehiagorako eta eman izena, hastera goaz eta!

Hizkuntza Kluba

Irekita dago Gazte Informaziorako Udal Bulegoko Hizkuntza Klubean izena emateko epea.

Ingeleseko taldeetan eskaera handia dagoenez, talde berri bat sortu dugu astearte arratsaldeetan. Baina gehiago ere badaude: frantsesa, gaztelania, euskara.

Anima zaitez eta apuntatu, hizkuntzak praktikatzeko modu dibertigarria da, baina gogoratu ez direla gramatika-eskolak, elkarrizketa taldeak baizik.

Interesatzen zaizun talderen bat ikusten baduzu baina osorik badago, gogoratu erreserba zerrendan izena eman dezakezula mezu elektroniko bat bidaliz infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera edo 945161330 telefono zenbakira deituta.

Datorren astean hasiko dira eskolak. Berehala ikusiko dugu elkar!

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.

 

Hizkuntza Kluba. Izena emateko epea zabalik

> Izena emateko epea: 2020ko irailaren 16tik 30era.

2020-2021 ikasturterako oharra: Osasun egoera zein izan, saioak aurrez aurrekoak edo telematikoak izango dira.

Zer da?

Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

Baldintzak

16 eta 35 urte bitartekoa izatea.
Aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

2020-2021 ikasturteko iraupena

2020/10/26-2021/06/04

Lekua

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza, 1 – behea).

Izen-ematea

Noiz:

Irailaren 16tik 30era.

Ikasturte osoan zehar ere izena emateko aukera izango duzu, bai leku libreak dituen talde batean parte hartzeko bai itxarote zerrendetan egoteko.

Non: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan edo online.

Nobedadea: maila proba

Elkarrizketa-taldeak direnez, ezinbestekoa da bertaratzen diren pertsonek izena ematen duten hizkuntzan hitz egiteko gai izatea. Hori dela eta, aurten maila-proba bat egingo da izen-ematea eta dagokion taldea egiaztatzeko.

Maila probaren datak: urriaren 13tik 19ra.

Urriaren 22an, webgune honetan argitaratuko da probarako esleitutako eguna eta ordua jasotzen dituen zerrenda. 945 16 13 30 telefonoan ere kontsulta daiteke.

Informazio gehiago.

Hizkuntza Klubak bi hizkuntza berri eskaini ditu: errusieraren hastapen ikastaroa eta alemana

Izen-ematea 16-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta dagoeneko irekita dago.

Alemanerako beharrezkoa da hitz egiteko gai izatea, mintza praktika lantzeko taldea baita. Errusierarako, aldiz, ez da beharrezkoa, hastapen-ikastaroa baita. Hizkuntza hauetaz gain, oraindik badira leku libreak dituzten beste talde batzuk eta izen-ematea irekita mantenduko da ikasturtean zehar. Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania dira gainontzeko hizkuntzak. Animatu eta izena eman!

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba

Hizkuntza klubean izena emateko aukera ikasturtean zehar irekita jarraitzen du eta laster hizkuntza berriak eskainiko dira

Hizkuntza Klubak ikasten ari zareten hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizue 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Gainera, zuen herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen dizue ere. Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza-ikastaro bat. Landuko duzuena zuen hitz-jariotasuna izango da. Horretarako, aukeratzen duzuen hizkuntzaren maila ertaina izan behar duzue gutxienez.

Dagoeneko 144 pertsonek izena eman dute eta datorren astean hasiko dira saioekin. Baina lasai, oraindik egin ez duzuenok aukera izango duzue ikasturtean zehar ere, leku libreak dituzten taldeetan eta beteta daudenen itxarote zerrendatan.

Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania praktikatu ahalko dira, eta hemendik gutxira alemana eta errusiera ere eskainiko dira. Alemanaren kasuan, gainontzekoetan bezala, mintzamena lantzeko taldea izango da. Errusierarena, ordea, hastapen ikastaroa izango da.

Argibide gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/clubidiomas

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak alemaneko taldea eskaini du Hizkuntza Klubean

Noiz eta non izango da? Alemaneko mintza-taldea otsailaren 27tik ekainaren 5era bitartean bilduko da, asteazkenetan 19:00etatik 20:30era eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal dute parte. Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta doakoa da: https://v-g.eus/Alemana_IzenaEman

Argibide gehiago nahi baduzu, 945 16 13 30 telefono zenbakira deitu edo coordinaomij@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu bat bidali dezakezu.

Hizkuntza Kluba gomendatu eta zozketan parte hartu

Hizkuntza Klubak 16 eta 35 urte bitarteko gazteei ikasten ari diren hizkuntzen mintza praktika egiteko aukera eskaintzen die. Baldintza bakarrak adinarena eta dagokion hizkuntzaren maila ertaina izatea dira. Izen-ematea doakoa da eta eskaintzen diren hizkuntzak honakoak dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, euskara eta italiera.

Hemendik aurrera izena emanda dauden ikasleek lagunen bat ekartzen badute saria izan dezakete. Lagunak Gazte Informazio Bulegoan izena eman beharko du 2019ko martxoaren 29a baino lehen eta biek ekainera arte %80ko asistentzia bete beharko dute.

Ekainaren 14an Gasteizko liburudenda batetan gastatzeko 50€-ko erosketa txartela zozketatuko da Hizkuntza Kluba gomendatu dutenen artean.

Interesa duten ikasleek Udalaren Gazte Informazio bulegoan argibide gehiago eska ditzakete edo 945161330 telefonora deitu.