VGaztea

Matrikula librea Hizkuntza Eskola Ofizialetan

Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.

Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.

Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.

Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.

Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean.

Matrikula egiteko epea: Otsailaren 1etik, 10:00etatik otsailaren 12ra, 13:00ak arte.

Informazio gehiago.

Mandarin txinera ikastarorako laguntzak Pekingo unibertsitateetan

chino

Izena emateko epea

2021/01/19tik 2021/02/08ra

Informazioa

ICO, F.S.P. Fundazioak 10 hilabeteko 25 laguntza arteko deialdia egiten du Pekingo unibertsitate batean mandarin txinera ikasteko, Txinaren eta Espainiaren arteko harremanak errazteko profesional gazteen prestakuntzaren bidez.

Baldintzak

  • Espainiako nazionalitatea duten pertsona fisikoak eta legezko bizilekua Espainian dutenak.
  • Gutxienez 22 urte eta gehienez 39 urte izatea, urteko deialdia argitaratzen den egunean.
  • Espainiako unibertsitateetako fakultateetan edo goi-mailako irakaskuntza-zentroetan ikasketak egin dituzten unibertsitateko graduatuak, lizentziatuak edo goi-mailako ingeniariak izatea, edo Espainiako zentroetan ikasketak egin dituzten diplomadunak, ingeniari teknikoak edo arkitekto teknikoak izatea, betiere, gainera, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko unibertsitateren batean emandako 60 ECTS kredituko master ofiziala egiaztatzen badute.
  • Mandarin txinatarraren gutxieneko ezagutza egiaztatua izatea.
  • Ingelesez gutxienez Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila egiaztatua izatea.
  • Eta gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatua izatea.

Hornidura

Laguntza bakoitzean kontzeptu hauek sartzen dira:

  • Ikastaroaren matrikula eta ostatu-gastuak.
  • 1.600 eurorainoko zuzkidura, Espainiatik lekualdatzeko laguntza gisa.
  • Nazioarteko estaldurako mediku-asegurua.
  • 4.600 euroko ekarpena gastu pertsonaletarako.

Informazio gehiago.

Euskararen Nazioarteko eguna

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko.

Informazio gehiago.

AnHitzak 2020: Gasteizko hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko topaketa

Estimazioen arabera, Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira, ba al zenekien? Horren guztiaren balioa aitortu nahi dugu, proiektu honen bidez.

AnHitzak 2016 kulturarteko topaketa bat izan zen, world-coffe formatuan: elkar ezagutu, hizkuntza aniztasunari buruzko ideiak partekatu eta ekitaldi txiki batekin amaitu genuen.

AnHitzak 2020 ere eskema berberaren arabera antolatu nahi genuen, baina ez da posible izan. Horren ordez, banan-banan hainbat komunitate biltzen ari gara hizkuntza aniztasunaren eta euskararen inguruko ideiak partekatzeko. Topaketa txiki horietan testigantzak jasotzen ari gara, eta pixkanaka-pixkanaka hemen partekatzen. Amaitutakoan prozesu osoaren berri emango dugu eta solasaldi bat antolatuko dugu.

Informazio gehiago.

 

AnHitzak 2020

Anhitzak

Urriaren 12an lehen topaketa egin genuen saharar emakumeeekin, Sahararen nazio-batasunaren eguna izan zela eta. 20 bat emakumek hartu zuten parte. Horren moduko beste 9 hizkuntz-komunitaterekin egingo ditugu topaketak:

  • Urriak 23, ostirala, 18:00ean, MBOLO-Senegal, wolofera (Oihaneder)
  • Urriak 24, larunbata, 11:00ean Casal Catalá, katalana (Oihaneder)
  • Urriak 24, larunbata, 17:00ean Al Indimay, Dariya (Al Indimay- Kubo kalea)
  • Urriak 24, larunbata, 18:30ean Landazuriko guraso elkartea, hainbat hizkuntza (Oihaneder)
  • Urriak 31, larunbata,11:00ean, Arabako Gorren Elkartea, Zeinu hizkuntza (Oihaneder)
  • Urriak 31, larunbata, 16:00ean Bulgariako komunitatea, bulgariera (Ibaiondo G.E.)

Horiez gain Ali-Pular elkartearekin, RIFeko Amazigh-ekin eta GEU elkartearekin beste hiru saio lotzen ari gara. Parte hartzeko ezinbestekoa da lehenago izena ematea, niri jakinarazi 656774187 telefonoan.

Bakoitzarekin bideo labur bana osatuko dugu eta denak batera hartuta bideo orokorrago bat. Urtarrilaren 20an, 19:00etan Oihanederren eta “Hitz adina mintzo” zikloaren barruan aurkeztuko duguna.

 

Hizkuntzak ikasi UNEDen

Urriaren 22ra arte matrikula zaitezke UNEDeko Urrutiko Hizkuntzen Unibertsitate Zentroan (CUID). Guztira 16 hizkuntza daude eskuragarri on line formatuan eta/edo formatu erdipresentzialean, 6 mailaraino, A1 eta C2 mailen artean. Matrikula zaitez UNEDeko CUIDen eta eskura itzazu hizkuntzetako ezagutzak, ate profesionalak irekiko dizkizutenak eta munduan zehar egiten dituzun bidaietan moldatzen lagunduko dizutenak.

UNEDeko CUIDen eskaintzen diren 16 hizkuntzak honako hauek dira: katalan-valentziera, euskara, galegoa, alemana, espainiera, frantsesa, ingelesa (bi Amerikak eta Ozeania), italiera, nederlandera, portugesa eta errusiera; arabiera (Ekialde Ertainekoa eta Afrika iparraldekoa), txinatarra eta japoniera Asiakoa. Gainera, esperantoa, bokazio unibertsala duena, eta Espainiako zeinu-mintzaira, gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat.

UNEDek Gasteizen duen zentro elkartuak hizkuntza eta maila hauek eskaintzen ditu:

– Ingelesa: A1, A2, B1, B2, C1, C2

– Euskara: A1, A2, B1, B2 Boga metodoa

– Frantsesa: A1, A2, B1, B2

Informazio gehiago.

Hizkuntza Kluba. Izena emateko epea zabalik

> Izena emateko epea: 2020ko irailaren 16tik 30era.

2020-2021 ikasturterako oharra: Osasun egoera zein izan, saioak aurrez aurrekoak edo telematikoak izango dira.

Zer da?

Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

Baldintzak

16 eta 35 urte bitartekoa izatea.
Aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

2020-2021 ikasturteko iraupena

2020/10/26-2021/06/04

Lekua

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza, 1 – behea).

Izen-ematea

Noiz:

Irailaren 16tik 30era.

Ikasturte osoan zehar ere izena emateko aukera izango duzu, bai leku libreak dituen talde batean parte hartzeko bai itxarote zerrendetan egoteko.

Non: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan edo online.

Nobedadea: maila proba

Elkarrizketa-taldeak direnez, ezinbestekoa da bertaratzen diren pertsonek izena ematen duten hizkuntzan hitz egiteko gai izatea. Hori dela eta, aurten maila-proba bat egingo da izen-ematea eta dagokion taldea egiaztatzeko.

Maila probaren datak: urriaren 13tik 19ra.

Urriaren 22an, webgune honetan argitaratuko da probarako esleitutako eguna eta ordua jasotzen dituen zerrenda. 945 16 13 30 telefonoan ere kontsulta daiteke.

Informazio gehiago.

Gazteentzako urteko ingeles-ikastaroak

cámara comercio

Arabako Ganberako Hizkuntza Eskola 1975ean sortu zen, eta orduz geroztik jardunean dauden profesionalen eta etorkizuneko zuzendarien belaunaldiak osatu dira bertan.

Gure jardun-filosofia irakaskuntza munduko ingurune ekonomikoak markatutako errealitate berrietara etengabe egokitzea da, herrialde eta merkatu gero eta irekiago eta lehiakorragoen arteko interdependentzia handiagoa baitu.

2020-2021 ikasturte honetan, gazteentzako ingeles-ikastaroak sartu ditugu, Arabako Merkataritza Ganberaren “Hands on Approach” irakaskuntza-metodo esklusiboarekin.

Informazio gehiago.

Praktikak EBko Justizia Auzitegian

DEIALDIA

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ordainduriko praktikak Justizia Auzitegiko eta Europar Batasuneko Auzitegi Orokorreko kideen kabineteetan eta Justizia Auzitegiaren zerbitzuetan aurkezten ditu. Azken horiek nagusiki Itzulpen Juridiko, Ikerketa eta Dokumentazio, Komunikazio eta Protokolo eta Bisita Zuzendaritzetan garatzen dira, bai eta Administrazio Gaietarako Sailburu Juridikoaren zerbitzuan, Auzitegi Nagusiaren Idazkaritzan eta Interpretazio Zuzendaritzan ere.

HAUTAGAIAK

Hautagaiek Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako unibertsitate-titulu bat izan behar dute, edo, Interpretazio Zuzendaritzan praktikak egiteko, hitzaldien interprete-titulu bat. Nolanahi ere, frantses maila ona izan behar dute.

Hautatuek hilean 1.177 euro jasoko dituzte. Gainera, bidaia-gastuetarako 150,00 euroko ekarpena ordainduko zaie Justizia Auzitegiaren egoitzatik 200 km edo gehiagora bizi diren bekadunei.

MUGAEGUNA

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da eta praktikaldia 2021eko martxoaren 1etik uztailaren 31ra izango da.

Informazio gehiago.