VGaztea

Vitoria-Gasteiz eta Angulema: Komikiak senidetuta – Showroom artistikoa

showroom

Noiz

Eguna: 2020/03/07, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena

Showroom artistiko bat egingo da kalean jende guztiarentzat eta tokiko hainbat artistak hartuko dute parte. Beste hainbat jardueraren artean honako hauetan parte hartuz gozatu ahal izango da:

  • Live painting Amaia Arrázolarekin.
  • “Sahararako ura” ekintza Arabako SEAD-en Lagunen Elkartearen eskutik eta Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin. Azken horiek komiki bat zuzenean marraztuko dute saharar errefuxiatuen Tinduf-eko kanpamentuetara (Aljeria) joango den kamioi baten atoian.
  • Id-arte Eskolako ikasleen erakusketa.

Lekua

Urrezko zeledonen plaza.

 

Ate irekiak IDarte-n

ate irekiak

Otsailaren 4an IDarte-n ate irekietako eguna izango da. Diseinu Grafikoa, Barne Diseinua, Animazioa, Argazkilaritza edo Ilustrazioa ikasi nahi baduzu, zatoz ezagutzera.

IDarte Euskadiko Goimailako Diseinu Eskola publiko bakarra da. Ate irekietan parte hartzeko www.idarte.eus weborrian edo ateirekiak@idarte.eus posta elektronikoan eman izena.

Informazio gehiago.