VGaztea

Ideia gazteak aurkezteko epea amaitzear, ez utzi aukera horri

Hurrengo maiatzaren 3an, Ideia gazteen haziak lehiaketaren laugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.   Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.  Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia.  Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, baimenak eskuratzen laguntzea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitoria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 10ean  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on jaso ahal izando dituzte. Aurreko urteko #AhZeBerria proiektuaren, espazio publikoan egindako eskuhartze artistikoaren egileek euren esperientzia erakutsiko dute.

Lan saioaren ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren  berriro ere aurkeztu ahal izango dute. Udaleko teknikariz eta hiriko gaztez osatutako epaimahai batek aurtengo proiektuak aukeratuko dituzte eta hauek erreal bilakatu

Gazteria Zerbitzuak bultzatzen duen lehiaketak izan dituen aurreko hiru edizioetan 49 proiektu atera dira aurrera, askotarikoak gainera, arteari, osasunari, kirolari, zinemari, harremanei  edo eta gai sozialei lotuta, besteak beste.  Interes aniztasun hau, hiriko gaztedi anitz baten isla dugu.

Haziak, azken egunak ideiak aurkezteko

Maiatzaren 22an, ostirala, Ideia gazteen haziak lehiaketaren hirugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.   Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.  Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia.  Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektuu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

 

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitroria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 29an  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on  jaso ahal izando dituzte. Ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren  berriro ere aurkeztu ahal izango dute.

 

Haziak – Ideia gazteen Haziak lehiaketa 2014

Haziak – Ideia gazteen Haziak lehiaketa 2014

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko.

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, performanceak, zu bezalakoekin partekatzea…

Edozein zalantza argitzeko deitu 11:00etatik aurrera 945161990 telefonora edo idatzi haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Sariei eta oinarriei buruzko informazioa  Bonuak

Zeintzuk dira sariak? “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

PRO BONUA: ordu kopuru bat zuen proiektuari laguntzeko behar duzuen arloko profesional batekin egoteko, adibidez, dantzari, musikari edo sareetan aditua den norbaitekin lanean aritzeko.

ESPAZIO BONUA: proiektua gauzatzeko espazio bat lortzeko laguntza.

MATERIALBONUA: beharrezkoak dituzuen materialak eskuratzen laguntzeko.

ZABALDU BONUA: proiektuak merezi duen bezala lau haizetara zabaltzeko.

BONU ESPEZIALA: zure proiektuaren alderdirik berezienak konpontzeko.

Gainera KONTRATU BONUAK ere badira, zuekin emanaldi bat, erakustaldia…kontratatzeko, proiektuak itxura hartua duenean. Geihago…