VGaztea

HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketa 2021

Haziak 2021

Vitoria-Gazteizen bizi, lan egin edota ikasten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako ideiak aurrera eramaten laguntzea du helburu lehiaketa honek, laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa emanez.

Uuhmm… Ideia bat daukagu!

Kontuan izan lehiaketa ia denetara dagoela zabalik eta zuen ideia errealitate bihur daitekeela: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, erakustaldiak… Ez jarri mugarik eta jar ezazue oraintxe bertan burua funtzionatzen, erronkara apuntatzen zarete?

Zer irabaz dezakegu?

Zuen beharrei erantzuteko eta idea aurrera eramateko baliabideak, oso lagungarriak izango dira ideia egia bihurtzeko.

  • Ordu kopuru bat zuen ideiari laguntzeko, behar duzuen arloko profesional batekin lanean aritzeko.
  • Materialak sortze prozesuan ezeren falta ez izateko.
  • Zabalkundea: nahiz eta proiektu bikaina egin, ez du ezertarako balio izango, inork ezagutzen ez badu. Mundu guztiak horren berri izan dezala!
  • Zuekin emanaldi bat, erakustaldi bat, lantegi bat, etab. kontratatzeko aukera proiektuak itxura hartua duenean.

Parte hartu nahi dugu, nola doa hau?

  1. Irakurri arretaz lehiaketaren oinarriak : lehiaketaren oinarriak (pdf)
  2. Behar diren dokumentuak bete, idatzi zuen ideia eta bidali haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera (azkenengo eguna maiatzak 3).
  3. Ideiak guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu. Saio horretan lan kolektiboa egingo dugu, eta helburua zuen proiektuak hobetzeko ideiak eta iradokizunak jasotzea izango da. Bilera horretara joatea behar-beharrezkoa da lehiaketan jarraitu ahal izateko.
  4. Bilkura egunetik eta nahi izanez gero, zuek jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berridatz dezakezue eta berriro ere bidaltzeko 4 eguneko epea izango duzue.
  5. Ekainean bisita ezazue udal web orria vitoria-gasteiz.org/haziakeu eta ezagutu lehiaketaren emaitza.

Oinarriak eta dokumentazioa

Zalantzarik?

Zuei laguntzeko gaude. Beraz, idatz iezaguzue zalantzarekin haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera eta erantzungo dizuegu.

Eta gogoratu

Urte osoan zehar daukazula Haziak – Bulegoa.

Euskarazko idazkera sortzailea-lantegia

Noiz:

Hasiera eguna: 2021/03/07, hasiera ordua: 10:00, amaiera eguna: 2021/03/28, amaiera ordua: 12:00

Helburua:

Ikastaro honen xede nagusia Gasteizko euskal idazle gazteak batzea da, elkarren artean euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren alde eginez.

Dinamizatzaileak:

Miren Uriarte Crespo (psikologoa eta taldelanean aditua), eta Itziar Uriarte Crespo (psikopedagogian lizentziatua eta hizkuntza irakaslea) izango dira tailerra bideratuko dutenak. Biak Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak lehiaketan” sarituak, eta Itziarren kasuan, “Bizimundua” izeneko helduentzako ipuin-liburu inklusiboaren sortzailea.

Edukia:

Lantegian, hainbat kontakizun mota landuko da, baliabide estilistikoak eta idazketa ez sexista indartuz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileek sortutako kontakizunak biltzen dituen liburuxka bat argitaratuko da. Maiatzaren 7an, Goiuri Jauregian, liburuaren aurkezpena egingo da, eta parte-hartzaileek, bertaratutakoen aurrean, bere kontakizunaren zatiren bat irakurriko dute.

Proiektu hau “Haziak- ideia gazteak” lehiaketan saritua izan da. Horri esker, laguntza ekonomikoa izan du, baita udaleko errekurtsoak erabiltzeko aukera ere: difusioa (kartelak, udaleko gizarte-sareak) eta ikastaroa egiteko udaleko espazio bat.

  • Jarduera: Idazkera sortzailea euskeraz lantzeko lantegia: kontakizunak, ipuinak, nano kontakizunak, poesia,…Balio estilistikoak, idazkera ez sexista. Ikaskuntza kooperatiboa.
  • Eguna eta ordua: 2020ko martxoaren 7, 14, 21 eta 28an, 10:00-14:00.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Adina: 16-35 urte.
  • Lekua: Aldabe gizarte-etxean, 1. bilera gelan.
  • Aldez aurreko izen ematea, hemen: idatzizsortu@gmail.com / otsailaren 28ra arte.

Lantegiaren kartela ikusi (pdf)

 

Haziak – “¿En qué momento?” izeneko filma

Haziak - en qué momento

Azaroa iristearekin batera, Kabir Singh eta Mikel Romeoren proiektu zinematografikoari agur esango diogu. ¿En qué momento? Filmak Javi gaztearen bizitza kontatzen digu, bere eguneroko bizitzako hainbat une modu irudimentsu eta onirikoan erakutsiz. Eszena ezberdinek istorio iradokitzaile bat kontatzen duen haria dute. Filma grabatzeko, Kabir Singhek bere ikaskideen laguntza izan du.

Proiektu honek “Haziak- la Oficina” udal-zerbitzuaren laguntza izan du, aholkularitza pertsonalizatuaren bidez (kalakalab elkartearen kontura), azken produktua hobetzeko. Gainera, udal-baliabideak eta -espazioak erabili dira filma zabaltzeko eta, ondoren, udal-espazioetan proiektatzeko.

“¿En qué momento?” Filmaren 2 emanaldi egin ziren, Aldabe antzokira 130 pertsona erakarri zituztenak eta amaierako eztabaida-solasaldian aktiboki parte hartu zutenak, filmaren argumentuaz, izenburuaren esanahiaz, grabazio-teknikez eta protagonisten bizipenez interesatuz.

Berri ona da 16 eta 17 urteko gazte talde honek bere planen artean duela 2021eko “Haziak- ideia gazteak”  lehiaketara aurkeztea, sariren bat eskuratu ahal izateko eta etorkizuneko zinema-proiektuak gauzatuta ikusteko.

Moonkey Pills- Akroyoga karten aurkezpena

Moonkey Pills

Noiz

Eguna: 2020/12/12, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Moonkey Pills, 60 kartako karta-sorta bat da. Karta hauek akroyoga (yoga eta akrobaziak uztartzen dituen diziplina) ezagutarazteko pentsatuak izan dira. Karta bakoitzak acroyoga pose zehatz  bat irudikatu eta deskribatu egiten du euskaraz eta gaztelaniaz. Akroyogako karta hauek oinarrizko poseak eta euren izenak ikasteko eta barneratzeko balio dute. Pose bakoitzean 3 pertsona inplikatuta daude: Hegalaria, Oinarria eta Laguntzailea. Horien helburua da posera heltzea eta bertan lasai mantentzea.

Proiektu honen sortzaileak Maialen Landa, Irati García eta Sheila Ordoñez dira, hainbat diziplinatan adituak direnak: diseinua, tatuaje profesionala, arkitektura, akroyoga Gasteizko Txiribuelta Zirku Eskolako partaideak, diseinu grafikoa, publizitatea… Akroyogaren diziplina ikertu eta esperimentatu ostean, 60 poseko karta-sorta bat sortu, diseinatu eta maketatu dute helburu zehatz batekin: acroyogaren praktika ezagutaraztea Gasteizen eta Euskal Herrian.

Gazte proiektu hau Gazteria Zerbitzuko “Haziak” lehiaketan saritua izan da.

Akroyoga karta sorta bukatuta dago eta ofizialki Gasteizko hiritarrei aurkezteko momentua heldu da. Parte hartzaileen artean baraja bat zozketatuko da. Akroyogako karta-sortak lortzeko aukera ere egongo da (hizlariekin hitz eginez).

Info + https://www.facebook.com/moonkepills

Jarduera:

Acroyoga kartak aurkezteko ekitaldia.

Eguna eta ordua:

2020ko abenduaren 12an, 18:00etan.

Hizkuntza:

Euskeraz, eta amaieran laburpen bat gaztelaniaz.

Adina:

11 urtetik aurrera

Lekua:

Aldabe gizarte-etxean.

Ezinbestekoa da sarrerarekin sartzea. Hemen eskatu: akromoonkeypills@gmail.com

Informazio gehiago.

‘HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketaren’ ideia sarituak

Haziak

Ideia Gazteen HAZIAK 2020 lehiaketara aurkeztu ziren proiektuetatik, 10 aukeratu dira modu batean edo bestean aurrera egiten laguntzeko.

Saritutako ideiak

Gasteiztar-berri egutegia
Idatziz sortu
Moonkey Pills-Akroyoga Kartak
EZ GARA WEIRDOAK ! – ¡ NO SOMOS BICH_S RAR_S !
INSITU ArtFestival
Ez dago Gasteiz B
Vorágine
Vitoria-Gasteiz. 36
Podcast de Barrio
Rol jolasak taldean – Juegos de rol en grupo

Haziak Bulegotik irabazleekin harremanetan jarriko gara, banakako bilerak egiteko eta zuen proiektuak gauzatzen laguntzeko.

Informazio gehiago: Ideia Gazteen HAZIAK 2020

“I want to believe” argazki erakusketa

i want to believe

“Alien. I want to believe” Haziak proiektuaren bigarren atala. Aukera honetan, iraileko sormenezko argazkigintzaren lantegian egindako lanak ikusiko ditugu. Era berean, Leire Baztarricaren lan pertsonala ikusteko aukera izango dugu.

Erakusketaren kontzeptua artistek sortu duten fantasia baten ingurukoa da. Emakume migratzaileen esperientzietan jartzen dute arreta, estralurtar gisa jantzita, otrezia-sentimendua Leireren esperientzia pertsonalaren metafora gisa nabarmentzeko. Hau aitzakia bat besterik ez da erakusketa koloretsua, bakarra, modara bideratua eta gustu onekoa sortzeko; oso femeninoa eta estetika erretro-futuristan inspiratua eta zientzia fikzioarekin lotua.

Inaugurazioa: otsailak 28, ostirala, arratsaldeko 20:00etan

Datak: otsailaren 28tik maiatzaren 2ra

Lekua: Zuloa Irudia, hedegile kalea 21

 

Haziak 2016 ideia gazteen lehiaketa berriro, maiatzaren 3ra arte irekia.

Haziak proiektuak aisialdi sortzailea, osasuntsua eta partehartzailea sustatu nahi du. Aisialdi aukera honetan gazteak euren esperientziaren jabe dira eta haziaketik prozesu honetan lagun izan nahi dugu eta horretarako gazteei baliabideak eskaini: bulegoa eta ideia gazteen lehiaketa.

Harremanetarako: haziak@vitoria-gasteiz.org

Lehiaketa (deialdia zabalik dago, maiatzak 3 azken eguna!)

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, profesionalekin hartuemanak, zu bezalakoekin partekatzea.

Informazio gehiago eta oinarriak.