VGaztea

2020ko inauterietako kartel lehiaketa: aurkezteko epea dagoeneko zabalik

2020ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Kartelak abenduaren 9tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria kalea, 4), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera: 08:00-21:00; larunbatean: 8:30-14:00; igande eta jaiegunetan: itxita.

Kartel irabazlearen aukera bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako hautaketa-epaimahai batek lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik. Bigarren fasean, epaimahaia honako hau izango da: Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduraduna, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikoa, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoa. Epaimahai horrek aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean. Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte-hartzaile baten bidez. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea. Berdinketa egongo balitz, kalitatezko bozka diseinu teknikariak emango luke, Komunikazio eta Informazio Bulegokoa.

Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko saria jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Udalaren web-orrian eta prentsa-ohar baten bidez emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.

pdf 2020ko Inauteriak Iragartzeko Kartel Lehiaketaren oinariak

2019ko Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa.

2019ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

2019ko Inauteriak Iragartzeko Kartel Lehiaketaren oinarriak

Kartelak 2018ko abenduaren 19tik urtarrilaren 10ra bitartean aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria kalea, 4), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera: 08:00-21:00; larunbatean: 8:30-14:00; igande eta jaiegunetan: itxita. Geihago…

2018ko Inauterietako kartelaren lehiaketa.

2018ko Inauterietako kartela diseinuaren profesionalen eta amateurren arteko partaidetza-prozesu batez hautatuko da

Gasteizko Udalak 2018ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egin du. Aurten diseinuaren arloko profesionalen eta  amateurren artean egindako partaidetza-prozesu batez hautatuko da kartela, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek ere diruzko saria izango dute.

Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez, eta lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Kartelak Landatxoko gizarte etxean (Santa Maria kalea, 4) aurkeztu beharko dira, 2017ko abenduaren 4tik 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara;  larunbatetan, 08:30etik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, itxita.

Kartel irabazlea bi fasetan aukeratuko da. Lehen fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako epaimahai teknikoak lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik.

Info gehiago.