VGaztea

Estatu Batuetan master ikasketak egiteko laguntzak

Becas

Izena emateko epea

2021/01/15etik 2021/02/05era

Informazioa

12 laguntza, Estatu Batuetan ikasketa horiek emateko akreditatutako unibertsitateetako eta goi-mailako hezkuntzako beste erakunde batzuetako master-ikasketak egiteko.

Iraupena hamabi hilabetekoa izango da, eta beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da, gehienez ere.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 15etik otsailaren 5eko 14: 00ak artekoa izango da (penintsulako ordua).

Eskabideak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez formalizatuko dira.

Deialdia

Unibertsitate Ministerioa

Baldintzak

Eskatzaileek graduko titulua, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria edo baliokidea eduki behar dute, edo lortzeko moduan egon behar dute, eta ikasketak 2017ko urtarrilaren 1aren ondoren amaitu behar dituzte. 2020-2021 ikasturtean ikasketak amaitzen ari diren ikasleek ezin izango dute deialdian parte hartu. Espediente akademikoak 7 puntu edo gehiagoko batez besteko nota izan behar du 0-10 eskalan, eta gutxienez 240 kreditu eginak dituela egiaztatu behar da.

Baldintza gehiagorako, kontsultatu deialdia.

Hornidura

Laguntzek honako hauek barne hartuko dituzte:

  • 2.220,00 €-ko hileko zuzkidura, Unibertsitate Ministerioaren kontura finantzatua.
  • Matrikulagatik edo tasa akademikoengatik, 20.000,00 €gehienez, hala dagokionean. Fulbright Batzordea arduratuko da destinoko unibertsitateari edo erakundeari zuzenean ordaintzeaz, Unibertsitate Ministerioaren kontura finantzatuta.
  • 1.500,00 €-ko zuzkidura joan-etorriko bidaia-gastuetarako, Fulbright Batzordearen kontura finantzatua.
  • Gorputzeko istripuen eta osasun-laguntzaren asegurua, Fulbright programak bekadunei eskaintzen diena.

Informazio gehiago.

La Caixa bekak

“La Caixa” Fundazioak 120 bekaren deialdia egin du Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko (GHEE) unibertsitateetan edo goi-mailako ikerketa-zentroetan graduondoko ikasketak egiteko.

Ikasketak master edo doktoregokoak dira. Ikerketa zientifiko eta teknikoko doktoratu aurreko proiektuak ere onartzen dira.

Epea: 2021/02/11

Informazio gehiago.

Unitour. Unibertsitateko Orientazio Erakusketa

Unitour

Unitour kontzeptua programatutako bisita-sistema batean oinarrituta dago. Urtero, batxilergoko 30.000 ikasle baino gehiago (denbora gutxian erabaki akademikoa hartuko dutenak) Unitourrera etortzen dira orientatzaileekin,

Noiz: asteartea, 2020ko azaroaren 3a, 15:30etik 17:00etara.

Tokia: Europa Biltzar Jauregia.

Informazio gehiago.

Gizarte etxeetako ikasteko gelak berriro zabalik

Salas de estudio

Ikasteko gelen funtzionamendua egoerari egokitzen da, eta liburutegien nahia da erantzuna ematea herritarren ikasteko beharrei, batetik, eta bete beharreko segurtasun neurriei, bestetik. Horretarako, honako araudi hau ezartzen du aldi iragankor honetarako.

  • Bi txanda egongo dira, astelehenetik ostiralera:
    • Goizez 8:00etatik 13:30era.
    • Arratsaldez 15:30etik 21:00etara (ekainaren 26ra bitartean, 20:30era arte).
  • Itxiera orduetan, bai eguerdian baita ireki aurreko goizeko lehen orduan ere, espazioa eta aretoko postuak garbitu eta desinfektatuko dira.
  • Ikasteko gelen edukiera egoerari egokitzen zaio, pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izan dadin. Ikasteko gela bakoitzean, honako postu kopuru hauek egongo dira:
    • Ibaiondo: 60
    • Pilar: 108
    • Salburua: 47
    • Zabalgana: 44
  • Ikasteko gelan sartzeko baldintza ezinbestekoa da postu libreak egotea. Norbait aretoan sartzen bada lehen txanda berean beste pertsona batek erabili duen lanpostua betetzeko, haren ardura izango da lanpostua garbitzea eseri aurretik. Ikasteko gelan horretarako behar den materiala (likido garbitzaile desinfektatzailea) eskuragarri egongo da.
  • Nahitaezkoa da eskuak gel desinfektatzailearekin garbitzea aretora sartzean, eta maskara erabiltzea egonaldi osoan. Gelan gel desinfektatzailea egongo da erabiltzaileen eskura.
  • Ez da posturik gordeko. Norbaitek txanda bakoitzaren itxieran material edo gauza pertsonalen bat uzten badu, kendu egingo dira hurrengo txandarako postua libre gera dadin.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-neurriak unibertsitateko prezio publikoetan eta beketan

UPV/EHU

 

Hezkuntza Sailak neurri sorta bat helarazi dio Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari; unibertsitate-ekitatea hobetzea eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatzen ari diren familiei laguntzea dute helburu neurriok.

Prezio publikoak: datorren ikasturteari begira, unibertsitateko tasa guztiak izoztu egingo dira, eta COVID-19ren eraginpean dauden bigarren lauhilekoko irakasgaien bigarren matrikularen kostua murriztu egingo da.

Bekak: unibertsitate-ikasketa guztietan jaitsiko da beka bat lortzeko behar den nota; errendimendu akademikoaren kalkulua malgutu egingo da bekari eutsi ahal izateko; eta administrazioak koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko die familiei errenta-aitorpenean, baldin eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Informazio gehiago.

Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekita mantenduko ditu etsaminen aldian.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak ikasteko ikasgelak mantenduko ditu etsaminen aldian Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, lehengo irakasleen eskolan (Juan Ibáñez de Sto Domingo K. 1. 01006 Gasteiz). Zehazkiago, irekita egongo dira uztailaren 11ra arte, hura ere barne.

UPV/EHUren Udako Ikastaroak

Badatoz Uda Ikastaroak!

Urtero bezala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko UnibertsitatearenUda Ikastaroak iristen dira udaberri hasieran. Aurtengo edizioak -hogeita hamaseigarrena- eskaintza zabal eta askotariko bat du, eta 15 ziklo guztira: 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional, 20 batzar, 5 jarduera ireki eta urte osoan zehar egiteko moduko 20 online ikastaro. Era askotako gaiak landuko dira, horietako batzuk gaurkotasun handikoak.

Jada zabalik dago matrikula, eta murriztua izango da maiatzaren 31 arte.

Gazteen Euskal Behatokiak EUROPA HELMUGA GIDA 2015 kaleratu du

Mugikortasunerako gida honen laugarren edizioak mila webgune baino gehiagorako estekak biltzen ditu

Gida osoa esteka honetan

Europa zabalean bidaiatzeko, ikasteko edo lan egiteko online baliabide multzo ezin osatuagoaren berri ematen dizu Gazteen Euskal Behatokiak. Europa Helmuga Gida 2015 (pdf, 2 Mb) argitalpenean zure kezken erantzuna aurkitu ahal izango duzu.

Zer dokumentazio behar dut Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatzeko edo bertan bizitzeko?

Balio al dit nire gidabaimenak? 18 urte baditut, auto bat aloka dezaket?

Nola ikas ditzaket hizkuntzak, dirurik gastatu gabe?

Nola egin behar da beste herrialderen batean balioko duen curriculum bat?

Ba al dago, adibidez, Austrian lana bilatzeko webgunerik?

Nola kontakta dezaket au pair gisa lan egiteko agentzia batekin?

Non gara dezaket boluntario-laneko esperientzia bat?

Milatik gora web-orrialdetara jo ahal izango duzu, eta bertatik bidaia antolatu, hizkuntzak ikasi, beste herrialde batean lan bat aurkitu, beka bat eskatu, gazteen arteko truke batean parte hartu, ikasketak baliozkotu edo Europako curriculuma prestatu.

Gida hau zuei benetan baliagarria izatea espero dugu!