VGaztea

Beste udalerri batera joan behar baduzu ikastera bizi zaren herritik, hona hemen diru laguntzak (Unibertsitatea, batxilergoa eta LHko zikloak)

2014/2015 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Objetua

Dirulaguntzak ematea ikasle arabarren prestakuntza arautua ahalbidetzeko, bizi diren udalerritik ikastetxeak dauden udalerrira joan behar badira.

Erakunde edo pertsona onuradunak

Araban 2014ko abenduaren 31ko dataz erroldaturiko 30 urteko gazteak edo gazteagoak, baldin eta matrikulatuta badaude 2014/2015 ikasturtean deialdian sartzen diren ikasketetan, eta gehienez ere 150 km badaude ohiko etxebizitzaren eta ikastetxearen artean.

Aurkezpenaren epea

2015eko ekainaren 1etik 30era, biak barne.

Aurkezpenaren lekua

Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoetan, Villa Sofia, Frai Francisco Pasealekua 6,  Gasteiz, Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena daukaten udal erregistroak eta Laudio eta Guardiako bulegoak.

2014/2015 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Lana, bekak eta askoz gehiago OMIJek daukan web orrian. Adi egon!

Egunean egon nahi ba duzu, hementxe aurkituko dituzu azken berriak, kontuan hartu beharrekoak.

Behar zenuen informazioa ez baduzu hemen aurkitu edo zalantzaren bat izatekotan, idatz eiguzu coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Lana | Ikasketak, prestakuntza eta bekak

Enplegurako iragarki taula interneten: “iragarki taula” bakar batean enplegua bilatzeko web garrantzitsuenak ikusgai

Olgetarako enpresetan lan egin

Bertako lan eskaintzak

Lan eskaintzak atzerrian

Oposizioak

Ikasketak, prestakuntza eta bekak

Bekak:

igazte Gazteaukeran bekak bilatzea

Eta gehiago…

Gaztea zara eta udarako planak egiten ari zara? Hona hemen laguntza

Gazteak Vitoria-Gasteizen. Eta uda honetan, zer? Berriro OMIJen web orrian.

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, ezaiguzu:

Gaika:

Berriro irekitzen da izena emateko epea etorkinei zuzendutako euskera ikastaroetan

 

Berriro irekitzen da izena emateko epea, oinarrizko euskera ikastaroa hauek etorkinei zuzendua. Epea urtarrilaren 16an bukatzen da. Gizarte Etxeetan egingo dira.

Gogoratu! OINARRI-OINARRIZKOAK dira (hastapenak), ezer edo ia ezer ez dakiten etorkinei zuzendua. Informazioa eskatu dizuen pertsona hemengo hezkuntzarekin harremana izan duen gazte bat baldin bada, oinarri-oinarrizko ezagutza izango du dagoeneko: ikastaro hau ez da harentzat.

16 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren HABE Geihago…

Europa, zure bidetik hurbil

europa bandera

Europan ikastea eta lan egitea

Europan lan egitea edo ikastea pentsatzen ari zara? Ba al dakizu zeintzuk diren herrialde bakoitzean behar dituzun agiriak eta izapidetu beharrekoak? Zure proiektua finantzatzeko lor ditzakezun laguntzen berri izan nahiko duzu, ezta?

Gasteizko Udalaren weborriko gazteria atalean zure esperientzia prestatzen lagunduko dizun gida aurkituko duzu.

Lan bila nabil

Ikasi nahi dut

Boluntario joan nahi dut

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero edo horrekin lotutako beste motako informazioa jaso, jo ezazu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora, ez izan zalantzarik. Nahi baduzu, zure ideia kontatu eta aholkua emango dizugu Gazte Mugikortasunerako Bulegoan -Gazte Go. Eskatu hitz ordua honako telefonoan: 945 161330, edo honako helbidean: movilidadjoven@vitoria-gasteiz.org

Gasteiz Munduan blogaren lehiaketa

Parte hart zure esperientzia kontatuz eta 700 euro irabazi.

Udalaren II. Gazte Planaren (2010-2012) helburuen artean mugikortasunaren sustapena dago. Mugikortasuna ikusten dugu prestakuntza hobetzeko eta betetzeko aukeratzat, bai prestakuntza akademikoan, bai beste hizkuntza batzuen ikaskuntzan, bai lanaren ikaste praktikoan edo etengabeko birziklapenean.

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira.

Geihago…

Europan zure prestakuntza handitzeko

Datorren kurtsorako Erasmus beka bat eskatzen pentsatu baldin ba duzu, hona hemen 2009-2010 kurtsoko estatistikak. Beste argibideren bat nahi baduzu, bai bekaei buruz edo lanari buruz, gure Argibidetarako bulegoko netvibes profila ikusi ahal duzu: <http://bit.ly/NetvibesOmij>

Erasmus programaren memoria: estatistikak eta beste datuak:

http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=MEMO/11/375&format=HTML&aged=0&language=EN&guiLanguage=fr

Erasmus estatistikak

http://ec.europa.eu/education/erasmus/doc920 en.htm

Erasmus estatistiken eskuliburua

http:/ec.europa.eu/education/pub/pdf/higher/erasmus0910 en pdf

Uda gaztea heldu zaigu

Klaseak bukatu egin dira eta uda gaztea heldu da. Gazteek dituzten kezkak beti agertzen dira aste hauetan udari etekin osoa ateratzeko, batzuk ikasten ari direlako eta opor luzeak dituztelako, beste batzuk lanean ari direlako eta oporrak dituztelako, udalak lagundu nahi izan die. Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Zerbait ez baduzu topatzen eta ezagutzen baduzu, idatzi ahal diozu gazteria@vitoria-gasteiz.org eta gazteek udaz gozatzeko aukera gehiago proposatu.

Europa gaztea, lanegiteko, ikasteko…

europa bandera

Udalaren Gazteria Zerbitzuak Europan lan egiteko, ikasteko edo boluntario izateko gida bat argitaratu berri du gazteentzat

Pentsatu al duzu inoiz kanpora joatea ikastera edo lan egitera? Beste herrialde batean boluntario izatea gustatuko litzaizuke? Baietz esan baduzu, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak lagundu nahi dizu.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik Europako gida argitaratu berri da. Interneten aurkituko duzu, www.vitoria-gateiz.org/gazteria helbidean hain zuzen ere, zure hurrengo proiektu europarra prestatzeko informazioa, aholkuak eta jakin behar duzun guztia interneteko loturen bidez. Gidan lana aurkitzeko, praktikak eskatzeko, hizkuntzak ikasteko, bekaren bat lortzeko edo Europako boluntario programetan parte hartzeko informazio baliagarria zure eskura dago.

Gainera Udalaren web gunean bertan Gasteiz Munduan izeneko blog bat aurkituko duzu. Blog honetan lan egiten, ikasten edo boluntario izaten kanpoan dauden hiriko gazteen esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu. Haien bizipenen bidez ikusiko duzu hain zaila ez dela. Zure bizitzako proiektuak gauzatzeko pausuak emango dituzulakoan gaude eta esperientzi berriak bizitzera animatuko zarelakoan. Baietz!