VGaztea

Avanza. Arabako Lanbide Heziketaren Azoka

avanza

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeok AVANZA Orienta jardunaldiaren II. ediziora gonbidatu nahi zaituztegu, dohainik, bai orientatzaileak bai tutoreak bai zuzendaritza-taldeak, datorren apirilaren 1ean, asteazkenean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Hausnarketa, motibazioa eta ikaskuntza hazten jarraitzeko

IÑIGO SÁENZ DE URTURI (9.00-10.00 horas)

Egizu posible! Konektatu zure ikasleekin eta izan haien liderra.

Talde korporatiboen prestatzailea, komunikazioan aditua eta Adimen emozionaleko eta neurolinguistika-programazioko masterra.

Sáenz de Urturi nazioarteko hizlaria (Keynote Speaker) da, bai eta prestatzailea ere Espainian zein Latinoamerikan: lidergo adimenduna, ahozko komunikazioa eta lantaldeen kohesioa.

ROBERTO AGUADO (10.00-11.00 horas)

Garrantzitsua ez da zer egin behar den jakitea, baizik eta egiteko gai izatea  

Adimen emozionalaren alorrean erreferentea eta Lotura Emozional Kontzientea (VEC, gaztelaniazko siglak) ereduaren egilea, zeina ikerketa zientifikoan eta Denbora Mugatuko Psikoterapien Europako Institutuan garaturiko 25 urtetik gorako lan-eskarmentuan oinarrituko metodoa den.

Aguado Psikologia Klinikoan eta Psikoterapian aditua, Ebaluazio eta Psikoterapia Zentroen zuzendaria, irakaslea, egilea eta idazlea, ikertzailea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da.

LEHENENGO PERTSONAN

LH Dualeko ikasleen esperientziak (11:30-12:00)

Bi gaztek Lanbide Heziketa Duala ikasteko beren arrazoiak azalduko dituzte, hala nola zertan datzan prestakuntza-modalitate hori, nolakoa den beren egunerokoa eta, haien ustez, zein abantaila dakartzan enpresan prestatzeak.

JOKO-ZELAIAN

Bisita enpresetara (12:30-13:30)

Antolakuntzak autobusak jarriko ditu bertaratuak inguruko enpresetara joan eta, talde txikitan, lanbide-heziketako ikasle ohiek bertan egiten duten benetako lana ezagutu ahal izateko.

Jardunaldia doakoa bada ere, izena eman behar da aurretik, martxoaren 20ra bitartean. Izena emanez gero, eskertuko dizuegu bertaratzeko konpromisoa betetzea.

Informazio gehiago.

 

Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza.

Arabako 4.0 Industriaren prestakuntza-eskaintza zabala ez da gradu eta masterretara mugatzen; Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo bikainak ere baditu.

Info gehiago Araba 4.0 web orrian

Mekatronika Industriala

Prestakuntza-ziklo horretako ikasleek sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasten dute, baita sistema horien muntaketa eta mantentzea planifikatzen, gainbegiratzen eta egikaritzen ere. Hori guztia, kalitateko, segurtasuneko, ingurumen-errespetuko eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloei jarraikiz.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

Automatizazio eta Robotika Industriala

Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egiten duten ikasleek sistema industrialetako prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatu eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasten dute. Geihago…