VGaztea

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa

Argi dago bide telematikoetan oinarritutako lan-modalitatea geratzeko etorri dela. “Erronka: Gazteak” Gazte Plan bereziaren bidez, errealitate berri horretan lan egin nahi dugu, gazteak gure gizartearen erronka berriei aurre egiteko ahalik eta prestatuen egon zaitezten.

Ikastaro honen bidez, zure enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizun lan egiteko modu berri honen oinarriak ezagutu ahal izango dituzu. Doako prestakuntza da.

Ikastaroaren edukia

  1. Sarrera.
  2. Telelana geratzeko etorri da.
  3. Telelanaren abantailak eta desabantailak.
  4. Lanerako espazioa.
  5. Nola antolatu.
  6. Produktibitate-gomendioak.
  7. Software-tresna erabilgarriak.
  8. Zaindu zaitez barrutik eta kanpotik.
  9. Urrutiko langileen eskubideak eta betebeharrak.
  10. Azken gomendioak.

Irakaslea: Imanol Terán.

Modalitatea: online, Zoom aplikazioaren bidez.

Hizkuntza: gaztelania.

Data: ekainaren 1ean, asteartea.

Ordutegia: 18:00 – 20:00 (2 ordu).

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroaren kartela

Informazio gehiago.

Enpresa sortzeko ikastaroa (online)

ekintzailetza

Noiz

Hasiera eguna: 2021/04/12, hasiera ordua: 09:30, amaiera eguna: 2021/04/16, amaiera ordua: 13:30

Deskribapena

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendu-tako prestakuntza. Ikastaro honek honako hauek eskaintzen dizkie bertaratutakoei: kudeatzeko ezagutzak, beren negozio-ideia bideragarria den ebaluatzeko tresnak eta be-ren enpresa sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Egunak

Apirilak 12 – 16, 20 ordu, 09:30etik 13:30era.

Edukiak

  • Modulu estrategikoa: I. saioa.
  • Merkataritza-modulua: II. saioa.
  • Ekonomia- eta finantza-modulua; III. eta IV. saioak.
  • Modulu juridiko-legala: V. saioa.

Baldintzak

  • Adinez nagusia izatea eta negozio-ideia bat zein ikasteko motibazioa edukitzea.
  • Beharrezkoa da mikrofonoa eta Interneteko sarbidea dituen gailu bat izatea. Web nabigatzailea eguneratuta izatea komeni da. Ez da ezinbestekoa kamera izatea, baina bai gomendagarria.

Informazio gehiago.

Lightroom tailer online

Sociedad fotográfica alavesa

Ikastaro hau bideokonferentzia bidez egingo da, eta guztira 8 ordu iraungo du. Bertan, gure bideoteka osoa ukitu, katalogatu eta maneiatzeko behar den guztia ikasiko dugu.

Online tailerra lau modulutan banatuta dago: interfazea erabiltzeko oinarrizko sarreratik errebelatze-modulu aurreratuenera arte.

Iraupena eta ordutegia:

Martxoak 10, asteazkena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 15, astelehena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 17, asteazkena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 22, astelehena, 19: 00etatik 21: 00etara

Informazio gehiago.

Ikastaroa: «Inteligencia de negocio para marketing. Ventas desde Excel»

Comercial

Modalitatea: Prestakuntza presentziala prestakuntza-zentroan

Datak: 2021eko apirilak 19, 20, 21 eta 22

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Orduak guztira: 20 ordu

Prezioa: %100 subentzionatua

4 jardunaldi praktiko horien bidez, parte-hartzaile guztiei proposatzen diegu Excel 2010eko eta goragoko bertsioetako 5 business intelligence tresna handietako 3  deskubritzeko. Tresna horiek datu-jatorri anitzekin eta desberdinekin lan egiteko modua aldatzen ari dira, informazio berria eta hobea atera, eraldatu, gure orrietan kargatu eta datu-bolumen masiboen artean (Big data) aztertu ahal izateko, eta, ondoren, erabakiak hartzeko taula eraginkor eta grafiko erabilgarriak eta maneiagarriak erabiliz.

Informazio gehiago.

“Zu aldatuz, ingurua aldatu” webinar

Cuando tu cambias

2021/03/04 17:00 – 19:30

Online ikaskuntza-programa bat da, trantsizio ekologikoan eta etorkizunen diseinuan interesa duen publiko ez-adituari zuzendua. Herritarrak trantsizio ekologikorako gaitasunetan trebatu eta gaitu nahi ditu, esperientzian, etorkizunen esplorazioan eta konponbideen diseinuan oinarrituta.

Trantsizio ekologikotzat har daiteke ekoizpen- eta kontsumo-sistemetan, politika instituzionaletan eta portaera sozialetan aldaketak bultzatzeko prozesua, bai eta bizi-balio eta -estiloetan ere, ingurumenaren kolapsoa saihesteko eta etorkizuneko belaunaldien bizi-baldintzei kalte itzulezina eragiteko.

Helburuak

Ondoko hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Hiritarrak aktibo mantentzea, trantsizio ekologikoari buruzko ikaskuntza-esperientzia eskainita.
  • Trantsizioko (aurrea hartzeko) eta hiritarren parte-hartze digitaleko gaitasunak hobetzea, etorkizuneko partaidetza-diseinuan ardaztutako ikaskuntza-estrategia arin eta dinamikoari esker.
  • Gure lurraldean trantsizio ekologikorako estrategiak indartzeko ohitura-aldaketei buruzko ideien biltegia sortzea.

Egitaraua

  • Martxoak 4, 17:00-19:30 Aurkezpena eta ikaskuntza-bitakora. Antropozenoa eta etorkizunen demokratizazioa.
  • Martxoak 11, 17:00-19:30 Oraina diseinatzen: pertzepzioak, agertokiak eta narratibak.
  • Martxoak 18, 17:00-19:30 Etorkizun probableak diseinatzen: ekintzarik ezaren inpaktuak.
  • Martxoak 25, 17:00-19:30 Etorkizun hobetsiak diseinatzen. Eta gure bizimodua aldatzen badugu? Trantsizioaren eragina.

Informazio gehiago.

Konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza

Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak lagundu egiten dizu, aldaketa teknologiko, digital eta produktiboaren prozesutik eratorritako behar berriei erantzuna emanez, eta enpresa handiek prestatutako prestakuntza-ikastaroak eta prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzun gune bat garatu du, inolako kosturik gabe erabil ditzazun.

Enpresa horiek konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza-baliabideak dituzte beren web-orrietan, eta Fundazioak badaki ikastaro horiek langile guztientzat erabilgarriak izango liratekeela, haien enplegagarritasuna hobetuko bailuke.

Informazio gehiago.