VGaztea

Enpresa sortzeko ikastaroa (online)

empleo

Otsailak 1 – 5 | 15:30etatik 19:30etara | online

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendu-tako prestakuntza. Ikastaro honek honako hauek eskaintzen dizkie bertaratutakoei: kudeatzeko ezagutzak, beren negozio-ideia bideragarria den ebaluatzeko tresnak eta be-ren enpresa sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Informazio gehiago.

Kultur ikastaroak gizarte etxeetako sarean

Cursos culturales

Kurtso ikastaroak teorikoak dirabereziki, eta gai desberdinak jorratzen dituzte hedapen eta prestakuntza irizpideen arabera, zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe, adituek emaniko ikastaroak baitira. Ikastaroak herritar guztiei zuzenduta daude, aurretik inolako baldintzarik gabe.

Urtarrila-otsaila-martxoa

Apirila-maiatza-ekaina

Informazio gehiago
  • Izena ematea: 2020ko abenduaren 17an
  • Izena eman duen pertsonak ezin badu ikastaroa egin, gutxienez hasiera-data baino egun bat lehenago jakinarazi beharko du. Kasu horretan, zenbatekoaren % 85 itzuliko da (banku-kontuan sartuta), eta gainerako % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik. Epe hori igarota, matrikularen dirua ez da itzuliko.
  • Udal instalazioetako bazkideek eta 60 urtetik gorakoek prezio murriztua izango dute. Halaber, lanik gabeko pertsonek % 15eko murrizketa osagarria izango dute: horretarako, Lanbideren “izena emateko aldiei buruzko txostena” (ordainketa egin aurreko zazpi egunetan egina) aurkeztu beharko dute zentroan matrikula egiten duten unean.
  • Ikastaro batzuetan saio praktiko osagarriak, bisitak eta txangoak egongo dira, aukerakoak (gasturen bat sortzen badute, ez da matrikulan sartzen).
  • pdf Liburuxka pdf formatuan.

“Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen” ikastaroa

Noiz: 2021eko otsailaren 3an, 10ean eta 17an

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 21era

Non: Bilbon, Deustuko Unibertsitatea. Ingeniaritza fakultatea

Hizkuntza: euskaraz

Leku kopurua: 12 pertsona

Izena-ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

Programa honen helburu nagusia pentsamendu konputazionalaren garapenerako aurki ditzakegun baliabide anitzen ezaguera da, baita zientzia eta teknologiaren gazteen arteko erabilera egokiaren sustatze eta bultzatzea, bereziki gune akademikoetatik at.

Helburu zehatzak

  • IKT gaitasunak eta gaitasun zientifikoak garatzea.
  • Pentsamendu konputazionalaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea.
  • Pentsamendu konputazionalarekin erlazionaturiko baliabideak ezagutaraztea, besteak beste, logika, problemen ebazpena edota espiritu kritikoa.
  • Gazteekin hartu-emana ahalbidetzen duten erreminta teknologikoak ezagutu eta erabili, edozein gairen inguruko hausnarketa gamifikatuz.
  • Gazteen artean ikerketa, ikasketa, hausnarketa eta gertakari zientifikoen inguruko eztabaidak sustatu.
  • Datu zientifikoek eta proiektu oso bat aurrera eramateko beharrezkoa den ikerketak daukaten garrantzia ulertu.

Informazio gehiago.

Enpresa sortzeko ikastaroa (online)

empleo

Azaroak 30 – abenduak 4, | 09:30etatik 13:30etara | online

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendu-tako prestakuntza. Ikastaro honek honako hauek eskaintzen dizkie bertaratutakoei: kudeatzeko ezagutzak, beren negozio-ideia bideragarria den ebaluatzeko tresnak eta be-ren enpresa sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Informazio gehiago.

Jarduera artistikorako hastapen-ikastaroak

Cursos centros cívicos

Gasteizko gizarte-etxeetako azaroko jarduera artistikoetarako izena emateko epea zabalik. Izan ere, aurten, COVID-19a dela eta, hilabetez hilabete programatu dira lantegiak.

Hainbat jarduera artistikoren hastapenekin lotutako 151 proposamen berri prestatu dira azarorako: antzezte arteak, artisautza, dantza eta musika, marrazketa eta pintura, irudi eta argazkigintza….. Adin guztietako jendearentzako jarduerak.

Ikastaroak osasun-egoera berrira egokitu dira, eta hainbat prebentzio-neurri hartu: ikastaroko leku kopurua murriztea, pertsonen arteko tartea mantentzea, maskara erabiltzea, materialak eta tresnak desinfektatzea, klaseen artean denbora izatea….

Gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan eman daiteke izena, baita udalaren webgunean ere.

Informazio gehiago.

 

Hizkuntzak ikasi UNEDen

Urriaren 22ra arte matrikula zaitezke UNEDeko Urrutiko Hizkuntzen Unibertsitate Zentroan (CUID). Guztira 16 hizkuntza daude eskuragarri on line formatuan eta/edo formatu erdipresentzialean, 6 mailaraino, A1 eta C2 mailen artean. Matrikula zaitez UNEDeko CUIDen eta eskura itzazu hizkuntzetako ezagutzak, ate profesionalak irekiko dizkizutenak eta munduan zehar egiten dituzun bidaietan moldatzen lagunduko dizutenak.

UNEDeko CUIDen eskaintzen diren 16 hizkuntzak honako hauek dira: katalan-valentziera, euskara, galegoa, alemana, espainiera, frantsesa, ingelesa (bi Amerikak eta Ozeania), italiera, nederlandera, portugesa eta errusiera; arabiera (Ekialde Ertainekoa eta Afrika iparraldekoa), txinatarra eta japoniera Asiakoa. Gainera, esperantoa, bokazio unibertsala duena, eta Espainiako zeinu-mintzaira, gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat.

UNEDek Gasteizen duen zentro elkartuak hizkuntza eta maila hauek eskaintzen ditu:

– Ingelesa: A1, A2, B1, B2, C1, C2

– Euskara: A1, A2, B1, B2 Boga metodoa

– Frantsesa: A1, A2, B1, B2

Informazio gehiago.

Aurrez aurreko ikastaroa: ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Sexu-heziketa: kalitatezko harremanen alde’ ikastaroa. Maider García de Vicuña Quintanak, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Psikologian lizentziadunak emango du ikastaroa.

Formazio honen helburu nagusia da hezitzaileek berauen lan esparruan aritzen diren haur eta gazteen sexualitateari arreta eskeintzea, sexualitateak pertsonen garapen integralean duen garrantziaz konzientzia hartuz, ulermen eta lantze jarreretatik aritzeko baliabideak jorratuz.

Noiz eta non:

  • Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)
  • Noiz: urriaren 14an, 21ean eta 28an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 8ra.
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez

Helburuak:

  • Sexologiaren eredu teorikoa kalitatezko sexualitatearen arretarako oinarrizko erreferente gisa ulertu.
  • Haur eta gazteen sexualitatea hezi, artatu eta laguntzearen garrantziaz jabetu.
  • Sexualitateari arreta eskeintzea garai guztietan garrantzitsua denaz jabetzen lagundu hezitzaileei.
  • Sexualitatea lantze jarreretatik jorratzearen garrantzia azpimarratu, modu honetan auto-ezagutza eta besteen ezagutza areagotzea lortuz.
  • Sexualitatea aukeretatik lantzearen garrantzia oinarritzat hartu autoestimu ona eta besteekiko harreman positiboak sortzeko.
  • Esku-hartze programak eta protokoloak sortzeko oinarriak jarri.

Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago.

Emakumezkoen kirola bultzatzeko bekak

Vital Fundazioakemakumezkoen kirola bultzatzeko hainbat beka jarriko ditu martxan. Zehazki, diru-laguntzak emango dizkie futboleko entrenatzaile-ikastaroak egiten dituzten neskei, baita kirol-entrenatzaile, -epaile eta/edo- zuzendaritzako titulua lortzea dakarten edozein kiroletako ikastaro ofizialak egiten dituzten neskei ere.

Kirol teknifikaziorako bekak

Era berean, beka berriak jarri ditu abian Vital Fundazioak, nesken presentzia indartzeko beste diziplina batzuetan eta egitura teknikoetan, zuzendaritza-egituretan edo epaile eta arbitro eginkizunetan. Beka horien bidez, edozein kiroletako ikastaro ofizialen zenbatekoaren % 50 finantzatuko da, kirol-entrenatzaile, -epaile eta/edo -zuzendari titulua lortu nahi duten Arabako emakumezko kirolarientzat. Horretarako, kirol federazio guztiei luzatu zaie parte hartzeko deia.

Kirol teknifikaziorako bekak interesatzen bazaizkizu infomarzio gehiago eska ezakezu info@siquiero.eus helbidean edo 647566579 telefonora deitzen.

Futboleko emakumezko entrenatzaileen prestaketarako bekak

Arabako Futbol Federazioak, entrenatzaileen Eskola Nazionalaren bitartez, futbol entrenatzaile izateko antolatzen dituen ikastaroetarako neskentzako bekak abiaraziko ditugu.

Kirol tituluei buruz aplikagarria den estatuko legedian eta UEFA Coaching Convention 2015etik eratorritako zuzentarauetan xedatutakora doitzen da ikastaroa. Era berean, RFEFren Estatutuetan eta Araudi Orokorrean eta deialdi honetako oinarrietan eta erantsitako dokumentuetan araututakoari jarraitzen zaio. Geihago…