VGaztea

Topaketa Libre Izan Nonahi: ‘ ¿Y tú como te lo montas? Por un ligoteo libre, respetuoso y responsable’

Topaketa

Hainbat artista arabarren laguntzarekin, gazte gasteiztarrok helarazi dizkiguzuen ligatzeko modu asko eta begirunetsuez arituko gara.

Zure esku ere badago, ligatzea partekatzea, dibertitzea… delako, baina inoiz ez eraso egitea.

Data: azaroak 19

Ordua: 18:30

Tokia: Goiuri jauregia

Hizkuntza: Euskera eta Gaztelania

Antolatzaileak: Gazteria Zerbitzua eta Berdintasun Zerbitzua

Indarkeria matxistaren aurrean ligoteo osasuntsua

Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere. Orduan, planteatu behar da zer mezu jasotzen dituzten gazteek musikaren bidez, eta nola erabili tresna indartsu eta interesgarri hori indarkeria matxistak beren harremanetan prebenitzeko, detektatzeko eta horiei aurre egiteko. Musika ardatz hartuta, horrek indarkeria matxistaren ugalketan duen eraginari buruz hausnartuko dugu, baita gurekin nola ligatzen eta ligatzen dugun ere. Coviden baino lehen eta momentu honetan nola ligatzen dugun aztertuko dugu, eta ligoteo osasungarrirako dekalogo bat sortuko dugu.

Lekua: PILARREKO GE

Datak: 2021/02/26 – 2021/02/26

Egunak: Or

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: Ele bietan

Norentzat: GAZTEAK

Informazio gehiago.

Gure protokoloak hizketagai

egk

2016tik EGK-k berdintasuna lanerako zeharkako balore gisa txertatzeko konpromisoa hartu zuen. Hortik sortu ziren berdintasun protokoloak oraindik gertatzen diren Indarkeria Matxista eta LGTBI+fobikoak salatzeko

Noiz: Azaroak 23, 18:30

Non: Zoom

Informazio gehiago: berdintasuna@egk.eus / 943429767 (Irati)

 

“Libre Izan Nonahi” kanpaina

Libre Izan Nonahi

Udalak Gasteizko gazteen konplizitatea lortu nahi du indarkeria matxistaren prebentzioan.

Berdintasun Zerbitzuak “Libre Izan Nonahi” kanpaina jarriko du abian udazken honetan; besteak beste, kaleko hezitzaileen talde bat asteburuetan gazte gehien dabiltzan inguruetara hurbilduko da.

Udalarentzat, Gasteizko gazteak dira aliatu onenak indarkeria matxistaren prebentziorako. Hori dela eta, “Libre Izan Nonahi” kanpaina jarriko du abian udazken honetan. Besteak beste, kaleko hezitzaileen talde bat gazte gehien dabiltzan inguruetara hurbilduko da urriko, azaroko eta abenduko asteburuetan eta data berezietan, hala nola Halloween edo Inauterietan.

Informazio gehiago.

Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programa udazkenean hasiko da

berdintasuna

Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programa udazkenean hasiko dena. EMARALDA S.C. (ERROTIK) enpresak egingo du idazkaritza teknikoa Libre Izan Nonahi! udal-estrategia abian jarri eta kudeatzeko.

“Xedea indarkeria matxista zenbait esparrutan prebenitzeko jarduerak koordinatuko dituen estrategia bat egituratzea da, batez ere estrategiaren jarduerak garatzeko unean Gasteizen dauden (bertan bizi diren edo ez inporta gabe) 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta: Gasteizen ikasten edo lan egiten duten gazteak… Koordinazio hori bereziki bizia izan behar du Berdintasun eta Gazteriaren zerbitzuekin”, azaldu du Gazteriaren, Berdintasunaren, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren saileko zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Gazteei zuzenduriko indarkeria matxista prebenitzeko Libre Izan Nonahi! Udal-estrategiak udazkenetik aurrera egingo diren jarduerak bilduko ditu. Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta jarduera alorretan Gasteizko Udalak duen politika hartuko da proposamenaren oinarri gisa, zein HARA! Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planean eta bereziki gazteei zuzenduriko Indarkeria matxista prebenitzeko udal-estrategian jasotzen baita.